Archive | abuztua, 2005

PHPWebquest euskaraz!

Egun batzuk pasa dira jolausek Webquest eraginkorrak sortzeko bidea Edutekan artikulua idatzi zuenetik. Bertan, webquestak egiteko sarean topa daitezkeen webguneak aipatzen zituen eta gu, hari horretatik tira eginez, PHP Webquest eta Instant Webquest-era heldu ginen. Bietan adibideak sortu ditugu jakiteko zeinetan egiten den lan erosoen, zeinek eskaintzen dituen aukera gehien, zein testu editore mota duen… eta oso garbi dugu: PHPWebquest-ak txantiloia pertsonalizatzeko eskaintzen duen aukera eta prozesuan zehar ematen dituen azalpenekin gelditzen gara!

Halere, programak bazuen eragozpen bat: ez zegoen euskaraz! IKTerook , nahiz eta nahiko lanpetuta ibili, udako egun batzuk hartu eta programa euskaratzeari ekin genion edonork gure hizkuntzan erabiltzeko aukera izan zezan. Euskaratutakoa, gainera, azken bertsioa da (PHPWebquest 2.0), egunotan martxan jartzen ari dena, eta nahiz eta oraindik batzuetan arazotxoren bat eman, lasai asko lanean hasteko moduan dago.
Programa erabiltzea eta webquest-ak sortzea oso erraza da, edonork egin dezake informatikako ezaguera berezirik gabe. Hainbat txantiloi duzu aukeran eta, onena da, behin horietako bat aukeratuta, nahi adina aldaketa sar ditzakezula (koloreak, hizki mota…) gure adibideetan ikusiko duzuen moduan. Testua sartzeko tresnak, hau da, testu editoreak aukera mordo bat eskaintzen dizkigu, horien artean beste gune batean gordetako flash-ak sartzearena!
Gainera, PHPWebquest programarekin webquest-ak sortzeaz gain, Altxorraren Bila eta miniquest-ak ere sor daitezke.
Gure asmoa irakasle guztiak teknologia berrien mundura erakartzea izanik, honelako jarduerak sortzera animatu nahi zaituztegu. Benetan erraza dela zin dagizuegu!!! Zuen Webquestak hemen sortu nahi izanez gero, egin behar duzuen gauza bakarra helbide honetara jotzea eta erabiltzaile kontu bat eskatzea da. Berehala jasoko duzue baimena lanean hasteko!
Dena den, gure aholkua da aldez aurretik ondo pentsatuta izatea edukia eta argazkiak prestatuta (sartu behar badituzue, behintzat) eta honela webquest-a sortzea minutu batzuetako kontua izango da.
Baina egintzak bear dia, ez itzak (edo horrela esaten dute, behintzat) eta hona hemen magic-ek eta nik dagoeneko sortu ditugunak:

Weblogak: zure iritzia mundura!

xx. mendeko euskal literatura

e-postaz komunika zaitez

Comments { 0 }

NIRE HELBIDEAK ETA PASAHITZAK

Phpwebquest-ak egiteko orria (gazteleraz)

Phpwebquest-ak egiteko orria (euskaraz)

Phpwebquest- administrazioa

Comments { 0 }

TUTORIALAK

Orri honetan sarean topatzen ditudan ikastaro eta horiei buruzko artikulu interesgarriak eskegiko ditut. Ikastaro hauek hizkuntza zein teknologia berrien arlokoak izan daitezke.

    INFORMATIKA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK
    POWER POINT
  • Los 10 mandamientos al usar PowerPoint
  • ¿La culpa de todo la tiene PowerPoint?
  • MecaMax (mekanografia ikasteko softwarea)
  • Sestype (mekanografia ikasteko softwarea)
    DENETARIK
  • YouTorials: tutorialak gorde, ikusi eta partekatzeko gunea.
    MOODLE
    IKASTEN IKASI
    ARTIKULU INTERESGARRIAK
Comments { 0 }
-->