Archive | apirila, 2006

LOKAILUAK

LOKAILUAK LANTZEN:

Lokailuak landu nahi badituzu, hementxe duzu jarraian hainbat jarduera. Azken Hautaprobetan eskatu izan duten legez, esaldiak moldatu behar dituzu lokailu jakin batzuk erabiliz.

Honen inguruan zertxobait gehiago jakin nahi baduzu, jarraitu irakurtzen.

 

PERPAUSAK ELKARTZEKO BIDEA: LOKAILUAK.

Testu mailako loturak adierazteko erabiltzen ditugun hitzei lokailuak esaten zaie. Lokailuak hitz solteak dira, hau da, ez dira atzizkiak. Juntagailuak ez bezala, metatu egin daitezke; hau da, perpaus berean lokailu bat baino gehiago ager daiteke.

Lokailuak bost multzotan sailka ditzakegu:

1. Aurkaritzakoak: aurretik esandakoari aurkaritza adierazteko, adibidez: ordea, berriz, ostera, aldiz, aitzitik, bitartean, artean, alta, alabaina, dena dela, hala ere.

2. Ondoriozkoak: testuan zehar esandakoaren ondorio gisako zerbait adierazteko, adibidez: beraz, bada, hortaz, orduan, honenbestez, horrenbestez, halatan.

3. Kausazkoak: testu mailako kausazko loturak adierazteko, adibidez: izan ere, zeren, ze.

4. Emendiozkoak: aurretik esandakoari zerbait gehitu edo gaineratzeko, adibidez: bestalde, halaber, orobat, berebat, behintzat, segurik, behinik behin, bederen, bederik.

5. Hautakariak: testuan adierazitako gauza edo ideien artean hautatzeko, adibidez: bestela, osterantzean, gainerakoan, gainontzean, ezpabere.

Comments { 0 }

Washingtongo gazte bat Donostian

Matrakan begia sartzen ari nintzela, gogoa eroan zidan elkarrizketa batekin egin nuen topo. Bertan, Alison Hill Washingtongo neska gazte bat elkarrizketatzen zuten, urtarrilean Donostiara Artea eta Gaztelania ikastera etorritakoa. Alisonek Gaztelania ikasi nahi zuen eta hondartza asko gustatzen zaionez, Doostiara etortzera erabaki zuen.

Oso gustura omen dago Euskal Herrian eta, gainera, inon baino hobeto hartu dutela dio. Madrilen, Toledon, Italian, Bartzelonan eta hainbat tokitan egondakoa da gazte amerikarra, baina Euskal Herrian bezala inon ez. Euskaldunak oso jatorrak garela dio, baita beste tokietakoak baino itxiagoak ere! Gehien harritu duena jendeak marihuana eta haxixa naturaltasunez erretzen duela da. Sagardotegiak eta elkarteak ere guztiz bitxiak iruditu zaizkio, Estatu Batuetan ez baitute horrelakorik.

Euskal Herriaren eta AEBen arteko desberdintasunez ere hitz egiten digu. Hainbat arlotan bestelakoak direla dio, esate baterako, hemen jendea oso berandu arte gurasoekin bizi da eta han, berriz, 20 urte betetzean, etxetik alde egiten dute. Unibertsitateak ere oso desberdinak dira, hemen ikasle eta irakasleen arteko harremana hurbilagoa dela esaten du.

Bestalde, jana eta gaueko giroa dira Allisoni gehien gustatzen zaiona. Bere herrialdean, parrandak oso desberdinak ei dira, etxeetan biltzen dira beti 21 urtera arte tabernetan ezin dutelako sartu…

Zuzenean berak dioena irakurri nahi baduzu, klikatu hementxe.

Comments { 2 }

MADE IN CHINA

QWYTUYI Gaur egun, Made in China hitza milioika artikulutan irakur daiteke: arropa, telebista, automobila eta abarretan. Azken hogeita hamar urte hauetan, estatu txinatarra nekazari gizartea izatetik munduko laugarren indar ekonomikoa izatera pasatu da, Estatu Batuak, Europa eta Japoniaren atzetik. Izan ere, aro honetan, ekonomiari dagokionez, % 9ko igoera izan baitu.

Garbi dago, Txinaren arrakasta neurri handi batean bere biztanlerian dagoela. Bertan, 1306 milioi pertsona inguru bizi dira, Europaren hirukoitza eta Estatu Batuaren laukoitza, alegia . Txinako ekonomiaren gorakada ulertezina litzateke aipatu gabe bertako biztanleria xumeak soldata oso kaskar baten truke egunero hamalau orduz lan egiten duela .

Igoera honen beste eragile bat atzerriko ezarpena izan da. Konpainia multinazional askok kokatu dituzte beraien lantegiak bertan, besteak beste, Siemens etaVolkswagen. 2008ko Pekingo joko olinpikoek ere, izugarrizko bultzada izan dute bertako ekonomian, Adidasek, esate baterako, 667 milioi euro gastatu ditu olinpiadetako babesa lortzeko eta Rebook ek, 48 milioi. Honen guztiaren ondorioz, industriako produktuen %25a atzerriko firmen esku geratu da, nahiz eta gobernuaren nahia hau murriztea den.

QWEAdituek iragarri dutenez, Txina hemendik gutxira munduko potentzia handiena izango da . Sor daitekeen arazoa, dena den, herritarren ezberdintasuna izango da, alegia, aberatsak gero eta aberatsagoak izango dira eta behartsuek gero eta diru gutxiago izango dute. Jim O’ Neil analistaren hitzetan, txinatar gazte batek bere gurasoek eta aitona-amonek baino diru gehiago irabaziko du, baina mendebaldeko pertsona bat baino txiroagoa izango da.

Azkenik, jakin-min bezala aipatu, guretzat hain ezagunak diren Zara, H&M eta beste hainbat arropa dendatako produktuak Hempel izeneko instalazio batzuetan egiten direla. Bertako langileek, denak emakumezkoak, 12 ordu inguruz lan egiten dute europarrontzat arropa egiten.

Txinari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, hementxe klikatu.

Comments { 0 }
-->