Kaixo, lagunak! Zer moduz alfabetoa, zenbakiak, orduak eta ordinalak? Dena garbi dago orain arte? Horixe espero dut. Dena den, ez ahaztu ez dagoela debekatuta zalantzak galdetzea!
Gaurko saiorako bi arau prestatu dizkizuet (zein baino zein errazagoa):
- Lerroz aldatzean marratxoa nola jarri.
- Bat-batean eta antzekoen idazkera
Prest? Has gaitezen, bada, lehenbailehen luzamendutan ibili gabe!
Lerroz aldatzean marratxoa nola jarri:
Lerroz aldatzean, hitza zatitu beharra dagoenean, hitza silabaka zatitzea gomendatzen da, eta ez morfemaka:
– Gizo-nek,
– Zaku-rra,
– Duzu-en, e.a.
Eta ez gizon-ek, zakurr-a, duzue-n,e.a.
Araua osorik.
Bat-batean eta antzeko hainbat hitz:
Honela idatziko dira hitz hauek:
- Bat-batean, bat-bateko, bat-batekotasun…
- Behinik behin
- Batik bat
(Lehenbizikoa marratxoz eta beste biak marra gabe eta bereiz)
Ez erabili beste formarik: bat batean, bapatean, behinik-behin…
Honekin batera, Euskaltzaindiak gogorarazi nahi du esapide hauen ahoskerak betiko legeen arabera egitea ongi dela (batipat, adibidez).
Araua osorik.

Orain dela hilabete batzuk Peter Cech
Michael Phelps-ek, 21 urteko igerilari ospetsuak, bere lehenengo agerpena 15 urte zituelarik egin zuen 2000. urteko olinpiadetan. Nahiz eta adinez gaztea izan, ez zuen oztoporik izan bertan parte hartu ahal izateko. Ez zuen dominarik jasotzea lortu, baina bai munduko lehenengo bost onenetarikoen artean egotea, 200 metro tximeleta frogan. 




Iruzkin berriak