Archive | azaroa, 2006

120. Ez al dira gehiegi?

gorputzakKaixo, lagunok! Aurreko batean, egunkaria hartu eta bertan txundituta utzi ninduen albiste bat irakurri nuen. Idatziak gizakiok hurrengo milurtekoan 120 urteraino biziko garela zioen!!! Sinesten al duzue? Niretzat, sinesgaitza dirudi.

Lehenengo paragrafoak 3000. urtean giza espezieak batez besteko altuera 1,98 izango duela esaten zuen, 120ko bizi itxaropena eta azal beltzaranagoa.

El Diario Vascoko berri honetan, azterketa zientifiko hau Oliver Curry ikerlariak egin duela dio, Londreseko zientifiko eskola baten laguntzaz. Berak dioenez, hurrengo milurtekoan gizakiok 2 metrotara iritsiko gara, nutrizio maila hobea izatean, altuera handitzen joango delako.

Jarraian zioen, janaria murtxikatzeko ahalegin gutxiago egingo dugula gizakiok, kokotsa gero eta forma biribilagoa hartzen joango dela. Aurpegi osoa ere pixkanaka-pixkanaka beste irudi bat hartzen joango da, noski, garapen honen bitartez.

Gizonezko eta emakumezkoen artean ezberdintasun batzuk egiten ditu. Esaten duenez, gizonezkoek aurpegiak simetriko samarrak edukiko dituzte, masailezur karratuagoa eta ahots beteagoa. Emakumeek, berriz, begien tamaina handiagoa izango dute, azalean ile askoz gutxiago eta bular trinkoagoak.

Dena den, aldaketa hauek guztiak zientifiko batek aztertu ditu eta, beti gertatzen den bezala, beste hainbat zientzialarik ikerketa hau zalantzan jarri du; batez ere, bizi-itxaropenaren datua.

Zer pentsatzen duzue, bada, zuek? Ez al da izango aldaketa gehiegi espezie berdina izaten jarrai ahal izateko? Batek daki! Horrenbeste urte falta dira…..

Beno, bada, lagunok, hauxe izan zen horren txundituta utzi ninduen albistea. Ea zuei zer iruditzen zaizuen!

Comments { 4 }

Alejandro Sanzen disko berria

azalaAlejandro Sanz abeslari famatuak bere azken diskoa argitaratu du, El tren de los momentos. CD honetan izen handiko artistek parte hartu dute, hala nola, Shakira eta Juanes kolonbiarrek, Calle 13k eta, azkenik, Maná taldearen bateria den Alex Gonzálezek. Argitaratu berri duen lan honekin arrakasta handia izango duela ziur nago.

Abeslari madrildar hau 1968ko abenduaren 18an jaio zen. 7 urterekin hasi zen gitarra jotzen. Azken disko honekin 13 CD argitaratu ditu. Lehena, Viviendo Deprisa, 23 urterekin. Ondoren etorriko ziren Si tu me miras (1993), Básico (1994), Alejandro Sanz 3 (1995), Mas (1997), Edic. Esp. GIRA 98 (1998), Best of Alejandro Sanz (1999), El alma al aire (2000), Alejandro Sanz (2001), El alma al aire (2001), MTV Unplugged (2001) eta No es lo mismo (2003), orain arteko azkena.

Abeslariak izugarrizko arrakasta izan du mundu osoan zehar: MTV sariak, Gramy sariak…Ez zaio sari garrantzitsurik falta!!

Ni Alejandro Sanzen zale naiz eta aitortu beharrean nago azken single-a, A la primera persona, izugarri gustatu zaidala. New Yorken grabatuta dagoen bideo honetan, gainera, Paz Vega aktorea ikus dezakegu.. Hementxe daukazue:

Comments { 0 }

Hipokresiaren gizartea

Gaur egun, asko hitz egiten da heziketaren garrantziaz. Pentsamendu, itxura, gustu… desberdinak errespetatzeko eta inbidia desagertzeko biderik hoberena edo bakarra dela esan liteke. Agian, guztiok txiki-txikitatik gauza garrantzitsuak gehiago baloratuko bagenitu eta besteek jostailu, kamiseta edo bestelako zerbait dutelako, nik ere nahi dut jarrera izango ez bagenu, bi gauza lortuko genituzke, nire iritziz.

Bata, eta ia garrantzitsuena, independenteagoak izango ginateke; hau da, ez genioke horrenbesteko garrantzirik emango besteek dutenari, janzteko moduari, fisikoari… Horrela, ez ginateke beti besteen menpean egongo eta gauza bat eduki ezin dugunean, arrazoi desberdinengatik, inbidia izan beharrean poztu egingo ginateke. Horregatik, oso garrantzitsua da txikitatik, guztia ezin dela izan ulertzea eta gauza materialek ez gaituztela zoriontsuago egingo jakitea; lagun on baten konpainia garrantzitsuagoa dela, dena markakoa edukitzea edo azken modeloko mugikorra, mp3… izatea baino.

Bestea, dibertsitatea da. Badirudi, gaur egun, denok berdinak izan behar dugula, bai fisikoki, bai janzkeran, bai gustuetan eta, ahal izanez gero, baita pentsatzeko eta sentitzeko moduan ere. Gauzak horrela izanda, normaltzat kontsideratzen den horretatik irteten den edonori arraroa edo anormala esaten zaio eta, agian, beldurtu ere egiten gaitu. Ez al da, bada, dibertsitatea gauza benetan interesgarria? Nik baietz deritzot, monotonia aspergarriagoa da eta, gainera, kalean gurutzatzen ditugun pertsona guztiak berdin jantziko balira eta fisikoki ere itxura bere balute, ez al ginateke nazkatuko?

Horrela, bi puntu hauek (dibertsitatea onartzea eta independenteak izatea) lortzen baditugu, errespetatzen ere jakingo dugu. Eta, bide batez, zenbait gaitzekin bukatzea ere lortuko dugu. Adibidez, bakoitzak dituen gaitasunei garrantzi gehiago emango genieke fisikoari eta janzteko moduari baino. Desberdin pentsatzen edo sentitzen duena ez genuke bazterrean utziko eta, agian, inbidiarekin ere amaituko genuke.

Jakituriaren gizartean bizi garela suposatzen da. Guztion berdintasuna eta ideien askatasuna aldarrikatzen da. Baina errespetu faltako eta edukazio gabeko jarrerez inguraturik gaude. Arazoa da, jarrera horiek ez direla helduetan bakarrik ematen, nerabezaroan eta haurtzaroan ere ematen direla eta ez bazaituzte txikitatik ohitzen ezberdintasunak errespetatzera, noiz hasi behar zara? Zergatik dago itxurarekiko menpekotasun hori? Hau guztia ez ote da zerbait gaizki egiten ari garelako? Edo, agian, hipokresiaren gizartean bizi garelako izango da? Hitz politez baina ekintza gutxiz eraturiko gizartean, alegia…

Comments { 16 }
-->