Munduko errugbi txapelketa 2007

rwc2003_johnson.jpg2003ko azaroaren 22. Sydney. Ingalaterra eta Australiako errugbiko selekzioek norgehiagoka gogor batean ari dira munduko kopa jokoan baitago. Australiak etxean jokatzen du eta horrek taldea bultzatzen du, baina ingelesek ez dute esku hutsik joan nahi. Jokalariek laurogei minutu luzez sufritu ondoren, azken minutuan, Jhonny Wilkinson joko zabaltzaile ingelesak drop bat sartzen du, Ingalaterrako selekzioa munduko txapela aldarrikatuz eta, adituek diotenez, historiako errugbiko munduko txapelketa onenari amaiera emanez.

Lau urte beranduago, inoiz baino ikusgarriago datorkigu 2007ko errugbi mundiala Frantziara. Hogei selekziok osatzen dute eta lau taldetan banatu dira, lau jardunaldi ondoren, talde bakoitzeko lehenengo biak final laurdenetarako sailkatuko direlarik. Lau horietako hiru jardunaldi igaroak dira eta nahiko garbi dago talde bakoitzetik nortzuk sailkatuko diren.

Zelanda Berriko selekzioa da faboritoa. Talde honek orain arteko partidu guztiak nahiko erraz irabazi ditu eta azken jardunaldian, Eskoziari irabaziz, final-laurdenetan lekua bermatua du. Aurtengo txapelketa irabazten badute, bigarren aldiz lortuko dute munduko txapelketa.

david callam.jpgHala eta guztiz ere, Zelanda Berriari aurre egingo dion hainbat selekzio badago. Nire ustez, Hegoafrika da horietatik garbiena. Nahiz eta bere jokalaririk onenetariko bat, Schalk Burger, lehen partiduan zigortua izan. Ingalaterrari dagokionez, ez da duela hiru urteko maila bera erakusten ari, A taldearen buruzagitza jokoan zeukala, Hegoafrikak sekulako egurra sartu zion eta. Final laurdenetarako sailkatu berri da, halere, atzo Tongaren aurka irabazi ostean. Irlanda ere espero zena baino maila baxuagoa erakusten ari da. Baina Paul O’Connellek, bigarren lerro irlandarrak, taldearen berreskurapenean sinisten du eta berak dio Argentinaren aurkako partidu erabakigarrian “hirustaren indarrak” taldea lagunduko duela.Azkenik, talde anfitrioiak, Frantziak, Georgiaren aurkako partidua irabazi beharko du final laurdenetara pasatzeko.

Laburbilduz, errugbi mundiala beti izango da aukera paregabe bat kirol honen zaleek biziki goza dezagun.

3 Responses to Munduko errugbi txapelketa 2007

  1. eagirre 2007(e)ko irailak 29 at 10:21 am #

    Nik apustu egin beharko banu (eta gehiegi ez dakidan arren… :P) Hegoafrikaren alde egingo nuke. Beste norbaitek apusturik?

  2. enovo 2007(e)ko irailak 29 at 1:26 pm #

    Zelanda berria izango da txapeldun dudarik gabe, hala ere, nik pertsonalki nahiago nuke Hegoafrikak irabaziko balu. 😀

  3. xluis 2007(e)ko urriak 1 at 1:00 pm #

    Mendi oso artikulu interesgarria idatzi duzu.
    Final laurdenetako neurketek oso politak ematen dute.Seguru emozionantea izango dela txapelketa hau. Nik nahiago Zelanda Berria finalera iritsiko ez bazen, emozio gehiago egongo zen.

Utzi erantzuna

-->