Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160

Alternatibo ala iruzur?

Mi power balance (Al fondo a la derecha, CC)

“Bizitza heriotzara garamatzan gaixotasuna da” esan zuen behinola norbaitek (uste dut Kierkegaard filosofo danimarkarra izan zela). Arrazoi zuen, izan ere, jaiotzen garen unetik dugu denok heriotzara iristeko zoria. Bizitzako legeei gaixotasunek lagundu badie ere, giza jakinduriak naturari kontra egiteko tresna sortu du: medikuntza.

Hasieran, esperientzian oinarritzen zen sendagileen lana: noizbait norbaiti balio izan zion sistemaren bat aplikatzen zitzaion edozein gaixori. Pixkanaka-pixkanaka, esperientzia hori nagusituz joan ahala, medikuntza metodo zientifikoan oinarritzen hasi zen matematika, biologia, fisika eta kimikaren laguntzaz. Eta estatistikari esker, botiken benetako eragin onak zein kaltegarriak neurtzea lortu da.

Hamaika froga eta erremedio erabiltzen dira, egun, gaixotasunak antzeman eta eri bakoitzarentzako egokia den tratamendua aurkitzeko. Erremedio horiek lortzeko prozesuak denbora eta baliabide handiez gain, diru kopuru izugarriak ere eskatzen ditu. Ondorioz, gizateriaren zati pribilegiatu batek dugu medikuntza modernoa jasotzeko aukera. Tamalez, gehienek lehengo erremedio eta sinesmenetara jo behar izaten dute, behar hainbat baliabide ez dituztelako.

Hala ere, medikuntzak ez du lortu gaixotasun guztientzako konponbidea eta gure gizartean ere asko dira, bai mesfidantzak bai etsipenak bultzatuta, “medikuntza” alternatiboetara jotzen dutenak: homeopatia, iridiologia, mediumak, astrologia, terapia kiropraktikoa, akupuntura, iman bidezko eskumuturrekoak… Mota, kolore eta forma askotako tramankulu, botika eta terapiak.

Sinesmenak eta iruzur horien ustezko albo-ondorio ezak bultzatuta, oso arriskutsu bihur daitezkeen kontsolamenduetara errazegi jotzen dute zenbaitek. Apendizitisak eragindako tripako mina sendatzeko homeopatiara jotzen duenak, esaterako, aukera guztiak ditu larrialdi zerbitzuetara beranduegi iristeko.

Kontuak kontu, ziur nago, gizarteak kontzientzia hartzen ez duen bitartean, sasimedikuntzak edozein produktu sortzen jarraituko duela, gizartea etengabeko engainuetan eroraraziz. Gizartea gaitz honetatik babesteko hezkuntza eta jakinduriaren txertoak erabakigarriak izango dira.

Informazio gehigarria:

Duela egun batzuk Edzard Ernst eta Simon Singhek idatzitako Trick or treatment? Alternative medicine on trial (Sendabide ala iruzurbide? Medikuntza alternatiboa proban) liburuaren euskal bertsioa argitaratu du Elhuyarrek. Medikuntza alternatiboaren inguruan egia bilatu eta plazaratzen duen liburua da honako hau, gaiarekiko interesa edo zalantzaren bat duenarentzat guztiz gomendagarria.
Helbide honetan medikuntza ikasten ari diren ikasle batzuk homeopatiaren oinarriak zalantzan jartzen dituzte.

YouTube kanalean 2001. urteko hitzaldi batean James Randik homeopatiari buruz esandakoa duzue honako hau:

, , , ,

2 Responses to Alternatibo ala iruzur?

  1. Lierni 2011(e)ko azaroak 17 at 1:33 pm #

    Egia da metodo alternatibo hauek arriskutsu izan daitezkeela, baina medikuntza zientifikoarekin konbinatuz gero, emaitza onak lor daitezkeela uste dut, teknika hauen terapiaren emaitza gehienbat psikologikoa baita, gaixotasunak errazago sendatzeko(azpimarratuz lehenbizi metodo zientifikoez fidatu behar dugula).

Utzi erantzuna

-->