Amy Winehouse: fama izatearen kostua

Amy aktuazio batean edatenHainbat Grammy sari, MTVko hiru sari-proposamen, milioika fan… nahikoa al dira Amy Winehouse bezalako musika izar batentzat? Drogak, iskanbilak, argazki polemikoak, besteak beste, zer erlazio dute arrakasta, fama eta diruarekin?

Amy Jade Winehouse 25 urteko soul abeslari arrakastatsua da. 10 urte baino ez zituela, Sweet ‘n’ Sour rap banda sortu zuen, betidanik izan baitzuen musikarekin erlazioa, bere familiagatik batez ere. Gaztetatik bere managaitza erakutsi zuen eta horrek zenbait ondorio ekarri zizkion, Sylvia Young Theatre School antzerki eskolatik kanporatua izana, esate baterako. Mota guztietako musika entzunez iritsi zen nerabezarora eta, ordurako, Londreseko zenbait lekutan hainbat kontzertu xume emana zen.

Back To Black lanarekin hamar milioi kopia baino gehiago saldu ditu eta, hasieran azaldu bezala, hainbat sari eskuratu ditu eta beste zenbait irabazteko aukera ere izan du. Gainera, hainbat kritika positibo jaso du.

Nahiz eta palmares sinesgaitza izan, artista britainiarrak arazo ugari izan ditu eta izaten jarraitzen ditu. Droga, hortxe datza auzia. Drogak bere bizi arrakastatsua aldatu du, eztabaidaren gune bihurtuz bere zenbait ekintzaren erruz. Lehenengo aldiz, 2007ko urrian harrapatu zuten bere senarrarekin marihuana kontsumitzen Norvegiako hotel batean. Hurrengo urtean, 2008an alegia, Amy Winehouse crack erretzen agertzen zen ustezko bideo bat azaldu zen, drogarekin zuen arazoa denen aurrean erakutsiz.

Horrez gain, beste kontu edo gertaera xelebre batzuen zilborrean bistaratu da. Esate baterako, bere gizonarekin izan zituen -eta baita gaur egun ere dituen- zenbaitxo gertapen. Abeslari britainiarrak bi aldiz beste gizon batekin oheratu izana onartu zion, bere senarra espetxeraturik zegoela. Bestalde, bere fan batekin iskanbila izan zuen ukabilkada bat emanez, miresleak iletik tiratu nahi izan ziolako, edo hori izan zen behintzat Amy Winehousek azaldu zuena. Hainbeste arazoren aurrean, izarraren aita bere alabaren alboan egon da uneoro. Berak adierazi zuenez, Amyren osasun egoera oso larria da eta zigarro batek bere biziarekin akaba dezake.

AmyOrain, Amy bere hirugarren lanaren aurrean dago, Frank eta aipatutako Back To Blacken ondoren. Hala ere, arlo honetan ere arazo larriak ditu. Izar britainiarrak 6 hilabeteko epean 2 kanta baino ez ditu grabatu, eta The Sun aldizkariak argitaratu zuenaren arabera, ez dakite urte amaierarako bere lan berria merkatuan egongo den ala ez. Amyren adikzioek ez diote lanean aritzen uzten, ezta eguneroko bizia normaltasunez eramaten ere.

Hainbat eta hainbat dira gaur egungo musika eta zine izarrak, besteak beste, drogaren eta alkoholaren munduan murgildurik daudenak. Dirua lortzen dute, baita fama ere, jarraitzaleak dituzte txoko guztietan… Zergatik droga eta alkohola? Ez lirateke autoerrealizazioaren aldamenean egongo?

18 urterekin, 24rekin, 30ekin, agian, 40 urterekin lortzen dute arrakasta izar hauek. Diru sarrera handiagoak, txikiagoak, gero eta handiagoak, gero eta txikiagoak eta abar eskuratzen dituzte. Berdina gertatu ohi da miresleekin, gero eta gehiago, agian, gero eta gutxiago. Kontua da, askok mundu berean amaitzen dutela, eta mundu hori ez da zinema edo musikarena, drogena eta horrek duen mundu ilunean baizik. Zergatik ote?

Amy Winehousek orain dela gutxi bere 25. urtebetetzea ospatu du. Gaur egun, adin horretako gazte bat lanean aritzen da, lan bila, oraindik ikasten, edo agian, ezer egin gabe. Baina artista ingelesari ez zaio hori egokitu. Disko anitz saltzea, sari gehiago eta fan oraindik gehiago eskuratzea tokatu zaio, zorionez edo zorigaitzez. Gaztea, esperientzia gutxirekin, bizi ezberdin bati aurre egin beharrean topatu da, diru ugarirekin eta irtenbide ezarekin. Handi, edo, agian, handiegi etorri zaio ospe guztia souleko izarrari.

Jarraituko ote du musika ona egiten? Osasunak hobera edo txarrera joko du? Zergatik alkohola eta drogak? Zuei ematen dizuet hitza!

, ,

12 Responses to Amy Winehouse: fama izatearen kostua

  1. eagirresarobe 2008(e)ko urriak 12 at 8:25 pm #

    Gehiegikeriak beti dira kalterako eta are gehiago dirua eta ospea tartean agertzen badira. Gehiegikeria horien ondorioak oso larriak izan daitezke, bizitza ere aurretik eraman baitezakete. Merezi al du hainbeste diru eta ospe izatea?
    Nik ere ez nuen gutxiago espero Iñaki!!!Bejondeizula!!!

  2. jon 2008(e)ko urriak 12 at 8:33 pm #

    Aldez aurretik zorionak iesnal!

    Egia esan abizena ederki datorkio Amyri. Nik uste dut horrenbesteko fama duen pertsona batek bere itxura eta egiten dituen gauzak gehiago kontrolatu beharko lituzkela. Bere ospea eremu horretara mugatzen da, hau da, kontzerturen batera berebiziko mozkorrarekin joan dela, drogak hartzen harrapatu dutela… Halere, bere abestiak nahikoa gogoraerrazak dira eta erantzun ona izaten dute entzuleen artean.
    Gaia ongi aukeratu duzu dudarik gabe!
    =D>

  3. Ane 2008(e)ko urriak 12 at 8:36 pm #

    Eztizenekin bat nator, ondorioak zein diren ikusita merezi al du hainbeste diru eta famak?
    Artikulu interesgarria, zorionak!

  4. irodriguez 2008(e)ko urriak 13 at 4:11 pm #

    Egia esan, zaila egiten da Amy Winehouse bezalako artista baten kritika profesionala egitea gauza horiek guztiak kontuan hartu gabe.
    Zorionak Iñaki!

  5. aetxeberria 2008(e)ko urriak 13 at 7:14 pm #

    Benetan lotsagarria iruditzen zait neska honena. Asko dira bizitza honetan bere ahotsa eta izan duen aukera izatea gustuko luketenak eta hala eta guztiz bere dohain hori alde batera utzi eta bere bizitza galtzen uzten ari da. Gai oso interesgarria aukeratu duzuna esnaaL, zorionaak*

  6. amujika 2008(e)ko urriak 13 at 8:08 pm #

    Haur bati handitan zer izan nahi duen galdetu eta famatua esango du(futbolaria, abeslaria, antzezlea…).Famak bere irabaziak ematen ditu, ohorea esaterako.Hala ere, diru asko egoten da tartean eta munduaren kontrola dutela iruditzen zaielakoan nago. Bitartean, ordea, eurak erortzen dira diruaren kontrolpean eta azkenean euren profesioarekin loturarik ez duten arrazoiengatik heltzen zaizkigu belarrietara. Lotsagarria ez. Penagarria!

  7. mmendia 2008(e)ko urriak 13 at 8:58 pm #

    Kaixo Iñaki!
    Benetan artikulu interesgarria iruditu zait zurea ere, beste guztienak alde batera utzi gabe betiere.
    Argazkiak aukeratzerako garaian ere ez dituzu txarrenak aurkitu, nahiz eta Amy-ren itxura gero eta gehiago aldatzen ari den. Hala eta guztiz ere, hainbat eta hainbat izarren bizitza islatzen du zure idolo honek ere, sarri askotan pena emateraino.
    Hori bai, badakizu Amy noizean behin entzuteari ez diodala uko egiten eta animo guztiak opa dizkiodala bere musikaren karrera honetan.

    Besterik ez, segi horrela, Euskaljakintzak itxura ona du eta gure artikuluekin!
    😀

  8. aotegi 2008(e)ko urriak 14 at 7:44 am #

    Jonekin bat nator. Nere ustez horrelako zale pila duen pertsona batek bere itxura asko zaindu behar du. Ondo pentsatu behar du egunero zer egiten duen. Baina artikulua asko gustatu zait. Zorionak Iñaki!
    Segi horrela.

  9. obidegain 2008(e)ko urriak 14 at 7:52 am #

    Oso ona Iñaki, =D>
    Neska onen ahotsa ikaragarria da, baina bere arazoak alde batera uzten saiatu beharko litzateke.
    Zorionak eta musu bat! :-*

  10. Maite 2008(e)ko urriak 14 at 9:45 am #

    Aitortu beharrean nago izugarri gustatzen zaidala Amyren musika, bereziki ipini duzun abestia, Iñaki. Eta zuekin ados nago: lastima dena bere eskura duen norbaitek horrela xahutzea bizitzak oparitutako aukera! 🙁

    Jarraitu horrela, Iñaki! 🙂

  11. Iñaki 2008(e)ko urriak 14 at 5:31 pm #

    Mila esker zuen iruzkinengatik eta zuen iritzia emateagatik! :-*

  12. xzabala 2008(e)ko azaroak 6 at 10:17 pm #

    Famak sor ditzaken arazoen adibide garbia da neska hau,egoera kontrolatzen jakin ezkero abantailak eta guzti ekar ditzake famatu izateak baina aurkako kasuan bizitza izorratzera hel daiteke.

Utzi erantzuna

-->