Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160

EGA 07-08 azterketak

Ega 07-08 azterketakGaur goizean zur eta lur geratu naiz Administraziotik dei bat jasotzean. EGAko 2008ko azterketak saretik kentzeko eskatu didate, hori bai, egindako lana eta materialen baliagarritasuna aitortu ondoren. Liburu argitaratu berriak “bere ibilbidea egin arte” ezin izango dut denon eskura ipini, hau da, hemendik urte bat edo bi igaro arte nire ordenagailuan gorde beharko dut egindako lana, eta EGAko azterketariek ezingo dute eredu berria ezagutu liburua erosi ezean.

Oihartzun handia izan du egunotan ariketak sareratzearen kontua (1, 2, 3…); agi denez, bati baino gehiagori ondo letorkioke materiala klik batera izatea. Beraz, baliabide horiek erabiltzeko asmoa zenutenoi adierazi nahi dizuet, jasotako eskaera eta argudioekin bat ez etorri arren, onartzea baino ez zaidala geratzen eta oraintxe bertan saretik kenduko ditudala, Administrazioak atzera sareratzea begi onez ikusi arte. Dena den, hausnarketarako hainbat puntu utzi nahi dut:

  • Administrazioarekin bat egiten dugu gure hizkuntza lau haizeetara zabaltzeko asmoan. Agian, ameslari hutsak izateagatik, guk ez ditugu zailtasunak ikusten partekatzen dugun xedea lortze aldera.
  • Egindako lana eta materialen baliagarritasuna aitortuta, ez al luke Administrazioak berak material hori denon eskura doan ipini behar?
  • Hainbeste ordu, lan, giza eta ekonomia baliabide gure herrian euskara eta teknologia berriak sustatzeko, eta trabak ipini behar al dizkiogu bi horiek uztartzen dituen egitasmo eskuzabal bati?

Amaitzeko, garrantzitsuena baliabide hauek denon eskura egotea iruditzen zaigunez, egindako lan guztia Adminsitrazioaren esku ipini nahi dugu. “Pixka bat es mucho“, guk gehiago nahi dugu.

8 Responses to EGA 07-08 azterketak

  1. Eleuskaltegi 2009(e)ko otsailak 11 at 8:39 pm #

    Oso onak zarete, denetarik daukazue weborrian.
    Oso baliogarria gertatzen zait egiten duzuena, lan gogorra, ezta?.
    zuen lotura nire blogean sartu dut zeren eta euskaltegiaren giroari buruzkoa da

  2. Josu O. 2009(e)ko otsailak 13 at 8:32 pm #

    Aupa Maite, animo!!!

    Lan izugarria egiten duzue. Ez etzi!!!

  3. Mari Karmen Aranburu 2009(e)ko otsailak 15 at 4:53 pm #

    Benetan sinesgaitza eta jasangaitza Eusko Jaurlaritzaren jarrera hau. Badirudi negozioa egin nahi duela euskararekin liburua salduz. Ez al du euskararen kalitatea eta erabilera bultzatu nahi? Ez al ditu teknologia berriak sustatu nahi? Ez al luke zuk musu truk eta zure lanordutatik kanpora egiten duzun lan eskerga hori Administrazioak berak egin behar? Ez dut ulertzen!
    Alde batetik, eskerrak eman nahi dizkizut egiten duzun lanagatik; eta bestetik, animoak eman horrela jarrai dezazun, izan ere, zuri esker eta ez Jaurlaritzari, gure ikasleak gustura ari baitira euskara ikasten. Ez bada gehiegi eskatzea, jakin nahi nuke Administraziotik nork eman duen Internetetik azterketa horiek kentzeko agindua. Horrela, gustura, nire ezadostasuna adieraziko nioke.Eutsi goiari!
    Mari Karmen

  4. Txema 2009(e)ko otsailak 23 at 10:15 am #

    Aupa Maite:

    Ostiralean euskaltegiko irakasleak Berriaren artikulua ekarri zigun eta aho bete hortz gelditu nintzen.

    Jaularitzak hartutako jarrera erabat onartezina da. Haiek egin beharko zuten lana zeuk egiten diezu eta hala ere kentzeko agindu dizute. Hamaika ikusteko jaioak gara!

    Ez dut uste negozioa egiteko kontua denik, liburuak 10 euro baino ez baititu balio. Horregatik, nire ustez, haien benetako asmoa liburua egiteko gastatu duten dirua berreskuratzeko kontua izan liteke. Bestela ez dauka inolako zentzurik.

    Berriro eskertu nahi nizuke euskara sustatzeko egiten duzun lana.

    Eutsi horri!

  5. Txema 2009(e)ko otsailak 23 at 12:11 pm #

    Hona hemen Iban Asenjori Euskadi Irratiko Amarauna irratsaioan kontu honen inguruan egin zioten elkarrizketa

    http://www.eitb.com/audioak/osoa/93057/iban-asenjo-elkarrizketatu-dute-amarauna-ko-blogariek/

    04:00 “Otsailaren 12an deitu ziguten esateko gu banatzen ari ginen liburua weben zegoela, zintzilikatuta zegoela”

    Nork ditu zien esateko liburua zintzilikatuta zegoela? Argitaletxea izango da. Nork ez, ba?

    06:18 : “guk gure web ofizialean 2001 eta 2006 bitarteko azterketa guztiak zintzilikatuta dauzkagu”

    Non?. Gezurretan harrapatu zaitugu Asenjo jauna

Trackbacks/Pingbacks

  1. euskaljakintza» Blog Archive » “EGA 08 azterketak” sarean - 2009(e)ko otsailak 8

    […] ega 07-08 azterketak […]

  2. IKTeroak :: “EGA 2008 azterketak” sarean :: February :: 2009 - 2009(e)ko otsailak 8

    […] deialdirako, 34 zehatzago izateko, eta, laguntza guztia eskasa izan ohi denez, hementxe dituzue 2008 azterketa guztiak klik batera. Baina has gaitezen […]

  3. euskaljakintza» Blog Archive » Orain bai: EGA 07-08 azterketak sarean - 2011(e)ko martxoak 15

    […] gogotik duela bi urte pasatxo Administrazioko zorioneko (edo zoritxarreko) mezu hura jaso nuenetik, EGAko 07-08 azterketa digitalizatuak saretik erretira nitzan eskatuz, alegia. Bada, ibilbideak ibilbide, hementxe ditugu denon eskura azterketa horiek. Zalantzarik […]

Utzi erantzuna

-->