Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160

Esamoldeak

Egin klik hizki bakoitzaren gainean letra horrekin hasten diren gaztelaniazko esamoldeak eta euren euskal ordainak ikusteko. Hizki bakoitzari dagokion praktika eremuan klik eginez, zerrenda zehatz horretatik ateratako esamoldeekin ariketa bat egin ahal izango duzu.

A

B

C

D

E

F

G

H

I

J

L

M

N

O

P

Q

R

S

T

U

V

Y

Z

PRAKTIKA A

Gaztelaniaz

Euskaraz

ABAJO, arriba: gutxi-asko./ gorabehera.
ABAJO, de culo y cuesta: maldan behera ibili./ gainbehera etorri.
ABASTO, dar: aski eman, nahiko eman. ABC, el: hasi-masiak
ABIERTO, ver el cielo: zerua irekita ikusi, adib.: “Jon aurkitu nuenean zerua irekita ikusi nuen”.
ABSTINENCIA, guardar: mehe egin, adib.: “Mehe(ko) eguna” (dia de abstinencia).
ABUNDANCIA, nadar en la: esne mamitan, bitsetan bizi./ esnetan bizi.
ACABAR, el cuento de nunca: bukatzen ez den soka./ sorgin kurubila, gurpila./ gurpil zoroa./ amaierarik gabeko auzia, arazoa.
ACASO, por si: badaezpada./ zerarren./ zer gerta ere./ bazen ez bazen./ zer den ez den./ bai eta ez bada.
ACERA, cambiar de: bidea hautsi.
ACTIVO, en: lanbidean./ jardunean, adib.: “Jardunean gaude” (estamos en activo).
ACUERDO, ponerse de: elkar hartu, adib.: “Elkar hartu dute tresna lapurtzeko”./ elkar aditu, adib.: “Elkar aditu zuten Jesus atzemateko”.
ADAN, ser un: hutsa izan./ zabartuta egon.
ADENTROS, para mis, tus…: neure, heure… artean, baitan, barrenean, bururako, ka(b)utan, kolkorako.
ADREDE: beren-beregi./ beren bererik./ berariaz./ nahita./ gurata./ apropos.
AGUA, a pan y: ogi hutsean./ ur eta ogi barau izan, egin.
AGUA, ser como dos gotas de: berdinberdinak izan./ zur, enbor bereko ezpalak izan.
AHI, como de aquí a: bertatik bertara egon, adib.: “Gure etxea eta eliza bertatik bertara daude”
AIRE, estar en el: 1.- kolokan egon./ gertakizun, ikuskizun… egon. 2.- zuzenean egon (telebistan-edo).
AIRES, darse: bere buruari “zu” esan./ putzak hartu(ta ibili).
AJUNTARSE, no: atzez atze egon.
ALA, estar tocado del: burutik (eginda) egon./ burua pitzatuta eduki./ burutik nahasita egon./ zoro garbia izan./ burutik sano ez egon.
ALBEDRIO, a su libre: nork bere erara, kasa, kabuz.
ALDABAS, tener buenas: ukondo handia izan.
ALFILER, no caber ni un: arrautza bezain, bezala beteta egon./ lepo egon, adib.: “San Mames (jendez) lepo zegoen” (San Mamés estaba hasta la bandera).
ALLA, el más: geroko geroa./ beste bizitza.
ALMA, con toda el: gogo betean, adib.: “Baloia gogo betean joa zuen eta barrura”./ bihotz eta buru./ zain eta muin.
ALMA, llegar al: bihotza hunkitu, erdi(ra)tu.
ALMA, sentirlo en el: bene-benetan, bihotz-bihotzez sentitu.
ALTO, pasar por: 1.- ez ikusiarena egin./ haintzat ez hartu. 2.- ez ohartu horretaz./ ez antzeman, sumatu, nabaritu.
ALTURAS, a estas: honezkero.
AMBAJES, decir sin: bete-betean, itzulingururik gabe, hitzetik hortzera, aho betean esan.
AMBROSIO, la carabina de: ahuntzaren gauerdiko eztula./ puzkarra./ astoaren arrantza./ atariko haziea./ iazko haizea./ oraren, zakurraren putza.
AMO, ser el puto: mutil izan./ parerik ez izan, eduki./ nagusia izan.
ANDADAS, volver a las: lehengo lepotik burua (izan).
ANTENA, poner la: belarria(k) eman, zabaldu, zorroztu./ erne ibili./ belarriak zut ibili./ kukuka ibili./ adi-adi egon./ belarria luzatu./ zelatan egon.
ANTOJO, tener un: kutixi(a) bat, gurari bat izan./ gurariak hartuta egon.
AÑOS, por muchos: anitz urtez!/ luzaro(an)!/ osasunez (urratu…).
ARENA, poner mi (tu…) granito de: neure, zeure… harri koxkorra ekarri.
ARRIBA, hacerse cuesta: aldats egin, adib.: “Lan hori burutzea aldats egiten zait”.
ASI, puestos: hartaraz gero./ hartara jarrita./ hartara helduz gero.
ASOMO, ni por: ez eta hurrik eman (ere)./ hurbiltzeko(rik) ere (ez).
ATENCION, llamar la: gogoa eroan.
ATENERSE, sin saber a qué: zeri dakion ez dakielarik.
ATRAS, echarse: (esandakoa gezurtatu) zeruaz tipula egin./ hitza jan./ atzera egin./ oina atzeratu./ zangoa atzera bota.
AVECINARSE lluvia: euria abiatzen du./ eguraldia euritara dago (parece que va a llover)./ elurtara jotzen du (avecinarse nieve).
AVERIA hacer una: ederra egin.
AVIZOR, estar ojo: talaian egon./ begia tientoan eduki./ bi begiez begira (egon).
AYUNO (total), hacer: barau (gorri) egin.

GAZTELANIAZKO ESAMOLDEAK EUSKARAZ (pdf)

Iturria: uema.org

Ariketa guztiak batera:

A

B

C

D

E

F

G

H

I

J

L

M

N

O

P

Q

R

S

T

U

V

Y

Z

Comments are closed.
-->