Gaur egungo euskara mintzatuan iragana adierazteko, jatorrizko formaren ordez (ekarriko NUKEEN), iraganeko adizkiak (ekarriko NUEN) erabiltzen dira. Azken honek Euskaltzaindiaren onespena dauka; nolanahi ere, euskara idatzian eta batez ere eredu jasoan, jatorrizko forma erabiltzea gomendatzen da. Beraz, ariketa honetan bete ezazu hutsunea jatorrizko forma erabiliz (nukeen).