Gaur egungo euskara mintzatuan iragana adierazteko, jatorrizko formaren ordez (esango NUKEEN), iraganeko adizkiak (esango NUEN) erabiltzen dira. Azken honek Euskaltzaindiaren onespena dauka; nolanahi ere, euskara idatzian eta batez ere eredu jasoan, jatorrizko forma erabiltzea gomendatzen da. Beraz, ariketa honetan, baldintzazko perpausaren ondorioa iragana denean, bete ezazu hutsunea jatorrizko forma erabiliz (nukeen).