jakintza_avatar.gifeuskaljakintza_logo_txikia.gif2004ko martxoaren 6ko SINONIMOAK (C)

EGA: 2003 eta 2004ko azterketak liburutik hartua

Maite Goñi (euskaljakintza)

Ondoko esaldietan markatuta dauden hitzen sinonimo bana jarri behar duzu, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Erantzunetan ahalik eta sinonimo gehien ipintzen saiatu gara; dena den, gerta daiteke zurea ondo egotea eta hemen ez azaltzea.
1. parkea_ordizia.jpgEz dut uste nire ondotik asko aldenduko denik udaberriko berotasuna etorri arte.
2. Nahiz eta Josuk zioena sinetsi nahi nuen, mesfidantzak itsatsita jarraitzen zuen neure buruan.
3. Gautu orduko bikiak etorri zitzaizkidan etxera berealdiko gasolina usainarekin.
4. Zertaz hitz egin jakin ez eta txikitan koaderno batean idatzitakoaz hitz egitea otu zaio.
5. Aspaldi gainditu zituen eskola garaiko ikaskideen iseka haiek guztiak.
6. Maisuaren esanetan zernahi bide, malkarrena dela ere, biderik eza baino hobea da beti.
7. Ilunabarrak, udazkenak, zirrara mingotsa eragiten digute bihotzean, egunsentiak eta udaberriak ez bezala.
8. Erraz ernegatzen bazen ere, gehienetan apal eta lasai azaltzen zen.
9. Kanposantura eraman eta ez nor, ez nongoa zen jakin gabe, zuloa egin eta bertan hobiratu zuten.
10. Azterketak direla-eta egunotan artega dabil Isabel.