jakintza_avatar.gifeuskaljakintza_logo_txikia.gif2004ko maiatzaren 29ko SINONIMOAK

EGA: 2003 eta 2004ko azterketak liburutik hartua

Maite Goñi (euskaljakintza)

Ondoko esaldietan markatuta dauden hitzen sinonimo bana jarri behar duzu, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Erantzunetan ahalik eta sinonimo gehien ipintzen saiatu gara; dena den, gerta daiteke zurea ondo egotea eta hemen ez azaltzea.
zabale_ordizia.jpg
1. Etorkinen integrazioa xede duten ekimenak sustatu beharra dago.
2. Bada deabru franko santu itxura duenik.
3. Mirenentzat propio ekarri zituen horrenbeste gustatzen zaizkion opilak.
4. Lurreko ondasunei sobera ez atxikitzeko esan zien apaizak eliztarrei.
5. Ez zegoen garagardo hura edaterik, erdia aparra besterik ez zen-eta!
6. Berri lazgarri hura entzun zuenean, begitartea esnegaina baino zurbilago jarri zitzaion.
7. Tentazioak saihestu eta leialtasunari eutsi behar ei zaio, bikote harremanak aurrera egingo badu.
8. Hori umore zakarra Ikerrena, egunean baino egunean erretxinago dabil!
9. Arestian irakurri dugun testuak argi adierazten du naturaren garrantzia.
10. Erreka ondo hartan, eltxoak uxatzen eman genuen gaua.