Berridatz itzazu ondorengo esaldiak. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi bakar bat osatuz.
Irakurri ondorengo oharrak erantzuten hasi aurretik:
1. Erantzun zuzen bat baino gehiago egon daiteke hainbat kasutan. Dena den, guk ontzat emandakoak baino ez ditugu ipini. 2. Puntuazioa zaindu: beharrezkoa denean koma jarri eta beti amaitu esaldia dagokion puntuazio ikurrarekin (gehienetan puntu bat izango da). 3. Puntuazio ikur bakoitzaren ondoren, beti tartea utzi behar da hurrengo hitza idatzi aurretik.
Zuk atzo irratian entzundako hitz horiek ez dira nireak. Dena den, neure egiten ditut. _________________ entzun ________________, nahiz eta _______________________________ .
Gaurkoz utzi bakean. Horixe da eskatzen dizuedan bakarra. __________________________ utz _________________ besterik _______________________.
Nire ustez, herri bat elkarri eskua emanez lanean ari bada, ez da galtzen hain erraz. Nik _____________________________________________ nekez _________________________ .
Goi tentsioko harietatik hurbil bizi diren haurrek arrisku handia dute leuzerniaz gaixotzeko. Urruti bizi direnek baino bi aldiz handiagoa. _________________________________________________ adinako ____________________________________________________ .
Umeak zaintzailerik gabe daude; izan ere, begiraleak greban daude. _________________________ ...ez gero ______________________________ nork _____________________ .
Oso gutxi dakit nik; apur horrekin ezin naiz urrutira joan. ____________________________ ...txoarekin ______________________________________ ...terik.
Ikasle guzti-guztiek gainditu dute proba. Horregatik pentsatu dugu errazegia izan dela. ________________________________________ pentsarazi _________________________ .
Beti bezala, orduan ere Mikel gezurretan ari zela uste zuten eta ez zioten kasurik egin esan zuenari. ________________________________________ ...elakoan ______________________ aintzat hartu ___________________ .
Zintzoa da pentsatzen duena dioena. Are zintzoagoa esana betetzen duena. _____________________________ ...agoa ______________________________ baino.
«Baina nola utzi diezue esklaboei alde egiten?», galdetu zien Egiptoko erregeak bere laguntzaileei. Egiptoko erregeak ________________________ ea _______________________________________ .