AHOZKOAREN ULERMENA I
Zer dio Karmele Goñik bere gazte denboraz?
- Familia euskaldunean hazi arren, neska koskorra izan arte ez zuela harremanik izan baserri giroarekin.
- Euskal kulturan sakondu nahi zuenak atzerrira joan beharra zuela.
- Familia girotik at ezer gutxi ikas zezakeela euskaldunak bere kulturaz.
- Paueko barnetegi batean ikasi zuen arren, euskal kultura ez zitzaiola batere arrotza.
Noiz hasi zen euskaldunen bizimoduari buruzko aurreneko oharrak jasotzen?
- 1946an, Aranzadin Etnografia Atala sortu zutenean, alegia.
- Aranzadin hasi aurretik.
- Hamasei urte zituela, On Joxe Migel Barandiaranen laguntzaz.
- Herriaren alde lan egiteko aukera eskaini ziotenean.
Zer dio argitaratu zuen lehendabiziko liburuaz?
- Etnografiaz deus gutxi zekien garaiko datuetatik abiatutako lana izan zela.
- Barandiaranen galdetegiekin hasi zela Zeraingo artzainen kontuak-eta jasotzen.
- Amonak Ataungo artzainei buruz kontatutakoaz osatu zuela liburua.
- Hilean behin zenbait aditurekin batzartzen zela libururako jasotako informazioa aztertzeko.
Zer egiten zuen Goñik Aranzadin?
- Idazkari izateko ikasten zebilen.
- Zerainen informazioa bi1tzen bizi izandako esperientzien berri ematen zuen.
- Jardunaldien antolaketaz arduratzen zen.
- Idazkari lanak egiten zituen, eta bide batez, bere burua jantzi.
Zer harreman zuten Aranzadik eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak (EHAE)?
- Baimena lortzearren, jardunaldiak eIkarrekin antolatzen hasi ziren.
- EHAEren barnean lan egiten zuen sail autonomoa zen Aranzadi.
- EHAEk eman zien Aranzadiko kideei euskal gaiak lantzeko baimena.
- Esperientziak trukatzen dituzten bi unibertsitatek izan dezaketen harremana.
AHOZKOAREN ULERMENA II
Aranzadik antolatzen zituen ikastaroei buruz, zer dio Karmele Goñik?
- Hilean bi ikastaro izaten zirela, bata San Telmon eta bestea unibertsitateko mintegietan.
- Ikastaroek hilean bi eguneko iraupena izaten zutela: lehenengo egunean Barandiaran aritzen zen, eta bigarrenean gaian aditua zen pertsona bat.
- Ikastaroetan etnografia-eskolak ematen irakasten zietela.
- Hizlariak mintzaldia hasi aurretik, Barandiaranek gaiaren nondik norakoak azaltzen zituela.
Bilbora bizitzera joateak zer-nolako eragina izan zuen Goñiren lanean?
- Etnografia-lanekin jarraitu zuen, baina harrezkero ez du ezer argitaratu.
- Aranzadi utzita, Labayrun eta Etnikerren hasi zen lanean.
- Etnografia-Ianak alde batera utzi eta beste ardura batzuk hartu zituen.
- Etnografia alde batera utzita, maistra lanetan hasi zen seme-alaben ikastolan.
Zer egin behar izan zuten ikastolaren ofizialtasuna lortzeko?
- Tituludun irakasleak aurkitu beharra izan zuten.
- Gotzaindegiaren egiaztagiria eta Euskaltzaindiaren babesa erabakigarriak izan ziren.
- Legeak ezarritako eskakizunak zehatz bete zituzten: neurriko jolastokia, liburu berriak ...
- Eskola nazionala izateko paperak ikuskatzailearen bitartez lortu zituzten.
Zer dio katekesi lanetan ibili zen garaiaz?
- Apaizen laguntzari esker ondo moldatu zirela.
- Lege berria zabaldu arte, isilpean aritu zirela lehen jaunartzea ematen.
- Eurek ikasi ahala irakasten zietela umeei.
- Hasieran elizan irakasten zutela, baina gero eskolaz eskola joaten zirela.
Euskal dantzez ari dela, zer aipatzen du Goñik?
- Ahal izan zuen neurrian, hainbat dantza talderi eskaini ziela laguntza.
- Urbeltzen eraginez sortu zitzaiola euskal dantzekiko zaletasuna.
- Euskal dantzek piztu ziotela antzinako jantziekiko jakin-mina.
- Berak eginak direla Argia dantza taldeko nesken buruko zapiak.