Iñigo Etxarri (euskaljakintza)

EGA ariketak: LEXIKOA 30

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.

Morto Vivace, Jon Arretxe

mortovivace.jpgKalera irtetean, bezperan hiriko erdialdean ez bezala, Perrotek ez zuen Frantziako bandera (1) bat ere ikusi inguruan. Bai, ostera, Rue de La Legion d´ Honneur-era iristean, zenbait auto kiskalita (2) errepide bazterrean. Graffitiz apaindutako karrika bakartitik ibiliz, minutu gutxitan heldu (3) zen St. Denis - Porte de Paris metro sarrerara, eskailerak (4) jaitsi eta axuleiu zuriko geltoki (5) jendetsuan geratu zen zain. Igandea izan arren ia beteta etorri zen trena, egunera zihoazen beltzez gainezka. (6) Ugari (7) ziren afrikar estiloko orrazkerak. Andre batzuk euren jatorrizko herrialdeetako erara apainduta (8), oihal koloreanitzen laguntzaz. Ume asko, ostera, Mendebaldeko erara, batzuk bisera rapero eta guzti. Gazte jende gehiena, ondo jantzita ia beti, kaskoa ipinita(9) edota sakelako (10) telefonoaz olgetan zihoan. Treneko zuri apurrak ziren itxura eskasenekoak.