
Gauza handia da difamatzea, inoren aurka gaizki esaka ibiltzea.
Desohorea (1) da. Eta iraina. Bidea ematen dio
difamatuari (2) justiziaren babesa eskatzeko. Frogatu behar izaten du, eta ez da beti erraza izaten. Horregatik, laido eta irain horiek ukatu nituen epailearen aurrean; artikuluan idatzitako guztia egia zela argudiatu nuen, egunero eguzkia irteten den bezain egia, hura bezain biribila. Adierazpenak nork egiaztatu, esanak frogatzerik nuen galdetu zidan epaileak, eta nikl arrantzan hasi berria, nire abokatuari
so egin (3) eta, beraren begiak gidari, baietz adierazi nion, dena, eta gehiago ere bai, froga nezakeela.
Bi hilabete eman genituen prestatzen, bi hilabete artikuluan jarritako guztia janzteko arroparik onenak
atontzen (4), jantzi bakoitzaren kolorea nabarmenduko luketen osagarriak moldatzen; banan-banan antolatu genituen artikuluko esanak berretsiko zituzten pertsonak; ezker-eskuin zerrendatu genituen Sofiaren senarrak egindako deiak, datak,
mehatxuak (5) ...eta erasoak; Karpeta berritan ordenatu genituen ospitaleko txostenak eta psikologoaren
informeak (6).
Artegaturik (7) ikusi nituen aurreko hiru hilabeteetan sarea osatzen ederto ibilitako lagunak, baina tinko, eskura zuten arraina ihesbiderik gabeko ahalegin hartan ikusita.
Dardararik (8) gabe berretsi zituzten artikulukoak, totelkeriarik gabe jardun zuten abokatuen galderen aurrean, tolesturarik gabe aurkeztu zituzten apaileak
arestian (9) galdegindako frogak, eginak eta
pairatuak (10).
Zureak egin du, Iñaki Friera
Susa 2010