Mikel Aiestaran (euskaljakintza)

EGA ariketak: LEXIKOA 35

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.

Zoaz infernura, laztana, Anjel Lertxundi

zoazinfernura.jpgRosa eta Inazio ibaiertz batean daude, hosto ihartuz estalitako belardi batean agonduta. Huraxe soseguaren (1) ederra, ez baita uraren murmurioa beste ezer entzuten. Halako batean, ordea, erreka gaineko dirdaia (2) iluntzen da. Rosak burua jasotzen du. Zerua belzten ari da, euritarako itxura guztia du. Rosak esaten du ez duela mela-mela eginda itzuli nahi etxera, eta brusako botoiak lotzen hasten da. Inazio, berriz, ilean korapilatutako belar ihartu (3) batzuk kentzen ari zaio banan-banan. Botoiak lotutakoan, Rosa zutitzen da eta arropa atontzen (4) hasten da. Inazio ere zutitzen da. Oraintxe nator, diotso Rosari, eta ibiltzen hasten da.

-Nora zoaz?, galdetzen dio Rosak.
-Zaude, orain ikusiko duzu, Inaziok.

Gizona motoraino doa eta zerbait hartzen du eserlekuaren azpiko zakutotxotik. Itzultzen da emakumearenganaino eta paketetxo bat luzatzen (5) dio.

-Hara! Zer dela-eta?, galdetzen dio Rosak harrituaren muzina (6) eginez.
-Gaur Santa Rosa delako.
-Nire eguna abuztuan da-eta!
-Zuk badiozu, bale, abuztuan izango zen, baina gaur arte. Gaurtik aurrera, nik nahi dudan guztietan izango da Santa Rosa eguna!, diotso Inaziok hitz-jario handiz, xanpainari bitsa tupustean (7) nola.
-Pailazoa!, diotso Rosak, eta koloretako papera kentzen hasten da paketetxoari.
Sorpresazko plantatxoa egin eta gero, kristalezko belarritako (8) batzuk ateratzen ditu kutxatxo beltz batetik eta airean dilindatzen. Eguzkiaren argitasunak kolore urdin eta berdeak eragiten dizkie kristalei.

-Mila esker, oso politak dira, eta Rosak musu ematen dio.

Belarritakoak jantzitakoan, ilea atzera eraman eta garondoan (9) biltzen du, kristalezko pitxiak (10) hobeto ikus daitezen.

-Zer iruditzen?, galdetzen dio gizonari.
-Oso polita zaudela, zer irudituko zait ba!, eta hori diotson unean eskua eramaten du kopetara. Zerura begiratzen du. -Goazen, euri-jasa hasi baino lehen, eta eskua luzatzen dio emakumeari motoraino laguntzeko.