
Badira oso ondo
antolatzen (1) diren aita-ama bikoteak.
Txandakatuz (2), ardurak banan-banan izendatu eta "orain zuk, gero nik"erabakitzen dutenak. Ez da
ohikoena (3). Eta gainera, ez da beti posible izaten. Baina ez da kasualitatea, posible denetan ere,
zamaren(4) zatirik handiena amak hartu behar izatea. (Non daude pardelak? Zer jantziko diot? adibidetarako.
Ardura (5) txikiak, bai. Baina eguneroko ardura txikiek
sekulako (6) zama hartzen dute denboraren poderioz.
Aitarena beste
ikuspuntu (7) bat da, halere. Ez nirea.
Amatasuna eta aitatasuna elkarrekin bizitzeko erabakia hartu arren, amatasuna amok bakarrik bizi dugulako ari naiz amatasunaz. Eta amatasuna bizi dudalako
ausartzen (8) naiz esatera gauza asko aldatu beharko direla gure gizartean, egunen batean, gizon-emakumeok
berdintasunera (9) iritsi nahi baldin badugu. Eskubide eta aukera berdintasunera,
alegia(10).
Ai ama!, Arantxa Iturbe
Alberdania,1999