
Handik aurrera, ordu beretsuan egingo zuten topo bi gizonek, eta horrelakoetan gertatzen den modura,
kontu-kontari (1) hasiko ziren, huntaz eta hartaz. Ez zen egun batetik besterako kontua izan, ez. Luze
jo (2) zuen eta nik noizbehinka galdetzen nion lankideari ea aurrerapausoren bat eman ote zuten, eta berak ia haserre erantzuten zidan: zer uste dun, pertsona baten konfidantza egun batetik bestera lortzen dela ala?
Tira egun batean ez, baina bost hilabete pasa ondoren susmo txarra hartu nion neronek ixtorio hari eta goiz batean, eskola hartara joan nintzen. Gizonezko bakarra
somatu (3) nuen inguruetan: nere poeta, eta ez beste gizonezko batekin, nere lankidearekin baizik. Disgusto bat baino gehiago izan dut pentsatzen dudana lotxarik eta beldurrik gabe esateagatik baina egun hartan bertan galdetu nion ikastolara heldu bezain
pronto (4) zer
letxekeriatan (5) zebilen, hura ez zela egin genuen tratua!
Gajoa (6) ahula izan eta negar malkotan
urtu (7) zitzaidan. Maitale ohia hasi zela ba alabak eskolara eramaten eta amistadea egin zuela azkenean poeta famatuarekin. Emaztea, jeloskor edo, ikertzaile lanetan hasi eta egunetik egunera gizon harekin denbora gehiago egiten zuela frogatu zuela. Behin erabat
sututa (8), etxera bueltakoan, gezurrik ez esateko, dena bazekiela oihu egin omen zion senarrari, eta honek ez zuela ezer ulertzen. Alabak hartu eta amaren etxera zihoala, gizon ez zen gizon batekin bizitzera baino amarengana itzultzea hobe zuela pentsatu ondoren. Gizonak, hura bezain gizon ez zela asko ingurutan, eta demostratzeko, lankidearekin zituen harremanak kontatu emazteari. Eta gauza
bitxia (9):emaztea
baretu (10) egin zela gertatzen zena ikusi ondoren.
Ezer baino lehen, Arantxa Iturbe
Elkar, 1992