Laida Marcos (euskaljakintza)

EGA ariketak: LEXIKOA 42

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.

Zureak egin du, Iñaki Frieira

zureakegindu.jpgEgun baten elkarrekin (1) izan ziren psikologoarekin. Lehen aldiz (2). Gure alabak naturaltasunez egin zuen berba (3), beldur barik, bikoteaz eta bien arteko erlazioaz. Bueno, gauza batzuk kontatu zituen haren aurrean. Kontsultatik irten eta ernegatu (4) ei zen gizona. Zergatik kontatu zuen hura dena, itaundu (5) zion. Bultzatu zuen. Eta jo. Orduan konturatu zen Sofia, senarrak ez zuela ezer kontatzen psikologoarekin egindako bileretan, ez zuela benetako tratamendurik (6) onartzen: psikologoarenera joaten bazen, gure alaba lasaitzeko (7) joaten zen. Psikologoaren tratamendua utzi zuen gizonak. Ezertarako balio ez zuela eta gainera oso karua (8) zela esan zion alabari. Psikologoak esan zuen oso inportantea zela hura ere joatea, nahiz eta zaila zen, halako pertsonek oso gutxitan laguntzen dutelako terapia aurrera eroaten (9), terapiara joaten direnean asmo (10) bakarrarekin joaten direlako: bikotekidea haiekin bueltatzea.