
Hilabete bazen itsasoratu ginela
Bizarra luze genuen eta alkandorak
zarratatuta (1).
Ezpainetara lapatutako
elur maluta
idorrak (2) bailiran
trostan ainguratzen ziren gatz aleak
eztarri (3)-zuloetara.
Ezerekin
estropozorik (4) ez egiteko
arretaz nabigatzen genuen,
hanka-puntetan ibiltzen ginen
olatuen gainean
ur zuloz inguratuta geunden hartan.
Egunsenti (5) batez, esnatzean
nork bere postutik
itsasoa gorriz
tindaturik (6) bistatu genuen
harrituta.
Isiltasunak bere
iritzia (7) azaldu ostean
zuhurki (8) mintzatu zen gabiara igota
lau horizonteak eskura zituena:
-Ez, ez da zuek uste duzuena.
Sotoetako ardoa aspaldi
ahitu (9) zitzaigun.
Kontinenteak dira
odolusten (10) ari direnak.
Telefono kaiolatua, Harkaitz Cano
Alberdania, 1997