Jon Ruiz (euskaljakintza)

EGA ariketak: LEXIKOA 47

Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu.

Leonardoren Hegoak, Fernando Morillo

Leonardoren_hegoak.jpgBat-batean ez nintzen beldur, eta oso azkarturik sumatzen (1) nintzen (ezingo nuke hobeto azaldu). Francesko handiagoa zen, baina ni sinetsita nengoen ezingo ninduela mendean hartu. Nola azaldu? Ez dakit. Beharbada hark ere beste hainbeste sentituko zuen. Beharbada (2) , halako egoera batean garunak adrenalina askatzen du, eta zaurtezina zarela pentsarazten dizu, edo bestea baino hobea behintzat, behar baino lehen ez errenditzeko. Hori bera sentituko al zuen Michelangeloren Davidek?

Kontua da Francesko nigana etorri zenean, eskuinkada batez, berehala baztertu nintzela. Nire mugimendua doitu (3) eta hurbildu egin nintzaion. Argi eta garbi, ez zen ezkertia eta, ezker-eskua disparatu zuenean, makalago (4) egin zuen beste behin.

Tartea aprobetxatu nuen. Haren guardi kolokatian sartu nintzen. Franceskok ez zekien borrokan, eta nik ikusi nuen hura baino dezentez hobeto jardun nezakeela. Zortea izan nuen. Han, haren guardiaren barruan, ohartu (5) nintzen nire eskuetan zegoela guztia. Une bat izan zen, baina aukeratzeko denbora eta guzti izan nuen. Begietan edo sudurrean eman niezaiokeen, eta bietan abantaila erabakigarria lortuko nuen. Klasikoagoa izan nintzen, ordea: belaunkada azkar bat eman nion gizontasuna (izenez behintzat) zintzilikatzen (6) den lekuan.

Potroetan.

<< Uuuu!>> labur bat atera zitzaion, kolpe sor baten moduan, eta berunezko fardel (7) baten modura jausi (8) zen. Aitortuko duk neuk ere min hartu nuela. A zer-nolako ostikoa.

Filma amaiturik, Davidek irabazi zion Goliati.

Francesco han ikusi nuenean, lurrean zerraldo, ia geldirik, batere kalterik egin ezin zuela, lasaitu egin nintzen. Mundu errealarekin konektatu ahal izan nuen. Zeharo aztoraturik (9) neukan arnasa, eta apurka baretu (10) zitzaidan. Orduan ikusi nuen osaba, korridorearen beste aldean, niri begira. Ez zirudien ez haserre, ez harriturik, irribarretsu baino.