Berridatz itzazu ondorengo esaldiak. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi bakar bat osatuz.
Irakurri ondorengo oharrak erantzuten hasi aurretik:
1. Erantzun zuzen bat baino gehiago egon daiteke hainbat kasutan. Dena den, guk ontzat emandakoak baino ez ditugu ipini. 2. Puntuazioa zaindu: beharrezkoa denean koma jarri eta beti amaitu esaldia dagokion puntuazio ikurrarekin (gehienetan puntu bat izango da). 3. Puntuazio ikur bakoitzaren ondoren, beti tartea utzi behar da hurrengo hitza idatzi aurretik.
Berrogeita zortzi ordu beharko dira dituen zauriak zeinen larriak diren jakin ahal izateko. ________________________________buruan__________________________________ .
Azken hamar urteotan ez da liburu berririk agertu euskara-iberoa teoriari buruz. Badira __________________________________________________________ .
Lagunaren gorputzean hotzikara zabaldu zen, irratitik berriak jasotzen zituen heinean. __________________________ahala, ______________________________________ .
Zazpi edo zortzi urte izango nituen ene osaba Terralbara itzuli zenean. ____________________________nintzela, _____________________ .
Laster amaituko dute bilera. Ordurako kexak prestatuta izan behar ditugu. _____________________...erako, _______________________________ .
Hiru urte luzeren buruan amaitu zuten eraikin erraldoia. ______________________behar_______________________ .
Goiza argitu baino lehen hartu genuen bizileku berrirako bidea. ___________________orduko, ekin _____________________ .
Gau erdia artean iritsi gabea zen denak banaka-banaka atera zirenean. ___________________________baino lehen, ______________________ .
Lehenbailehen alde egin behar dugu hemendik onik irtengo bagara. Ahalik_________________________________________________ .
Goizean herrira jaitsi eta apaizarekin hitz egitekotan egon naiz, baina atzera egin dut azkenean. ______________________________ zorian _______arren, _____________________________ .
Hiru hilabete daramatzagu elkar ikusi gabe. ________________________________...la.
Okindegi ospetsu horretan opiltxoak egitea eta saltzea dena bat izaten da. ________________________________ ahala, ______________________ .
Goizetan hamar minutu geroago irtenez gero, trafikoan alde handia egoten da. _______________________ gorabeherak ________________________ dakar.
Urteak aurrera doazen heinean, heldu egiten da pertsona. ___________________________ahala, ___________________ .
Nola utz daitezke ikasketak bertan behera, horraino iritsi ondoren? Behin _________________________ , ______________________ere!