Berridatz itzazu ondorengo esaldiak. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi bakar bat osatuz.
Irakurri ondorengo oharrak erantzuten hasi aurretik:
1. Erantzun zuzen bat baino gehiago egon daiteke hainbat kasutan. Dena den, guk ontzat emandakoak baino ez ditugu ipini. 2. Puntuazioa zaindu: beharrezkoa denean koma jarri eta beti amaitu esaldia dagokion puntuazio ikurrarekin (gehienetan puntu bat izango da). 3. Puntuazio ikur bakoitzaren ondoren, beti tartea utzi behar da hurrengo hitza idatzi aurretik.
Hogei urterekin zuek baino lan gogorragoak egiten genituen. _____________________________aldean ______________________ .
Ikusgarriak benetan zuen altzari berriak; modako aldizkarietan ikusten direnak bezalakoak dira. _______________________________________________bezain ________________________ .
Irakurketa hau interesgarria da, baina beste hori askoz interesgarriagoa. _________________________________ adina ____________________ .
Norberak egiteak hainbat nekatzen du alferrak noiz egingo duen zain egoteak. _____________________________nekagarria _________________________ .
Liburu kontuan, kalterik handiena zenbait txoriburuk idazten duten guztia sinestea litzateke. ___________________________________________________________________ez legoke.
Janari onak jatea adina gustatzen zaio ardo finak edatea. _______________________________baino gutxiago ________________ .
Hamar mila pezeta gastatu edo ez gastatu, orain bezain txiro izango gara urte amaieran. ______________________ gorabehera, ________________________ ez gara _____________________ .
Hamaika urte genituenean begirada xaloa eta orain etsipenezkoa; nik hura nahiago. Nahiago dut _____________________________________________________baino.
Testua luzatu egin behar zuela zioen. Orrialde haiekin ezin zela liburu bat osatu. ______________________________adina ez zirenez, ____________________ .
Zure gurasoak oso modernoak dira. Nireak ez dira hain modernoak. ______________________________________aldean, ____________________ .
Aitor oso trebea da. Mikel ez hain trebea. __________________________________adinako __________________ .
Gizakirik zoriontsuena osasuna, maitasuna eta dirua dituena omen da. Ez __________________________________________________ baino.
Emazte tristea ala alargun alaia? Nik bigarrena nahiago. _________________________________________baino.
Zuk kotxe handia duzu. Nik, berriz, nahiko txikia. ________________________ aldean, ____________________ .
Atzo haize zakarra zebilen. Gaur, berriz, ez. _________________________adinako _______________ .
Besteek nola jaten zuten ikustea zuen amonak gogoko, ez hainbeste berak mahaian eserita jatea. _____________________________________gogokoago _________________________________ .
Emakume hori aberatsetan aberatsena da. Ez ____________________ baino _________________ .
Berak uste baino makalago dabil ebakuntzaren ondoren. ________________________bezain ____________________ .
Bi etxe erosi dituela? Horrenbeste diru irabazten al du, ba? ________________________erosteko _____________________ ?