Berridatz itzazu ondorengo esaldiak. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi bakar bat osatuz.
Irakurri ondorengo oharrak erantzuten hasi aurretik:
1. Erantzun zuzen bat baino gehiago egon daiteke hainbat kasutan. Dena den, guk ontzat emandakoak baino ez ditugu ipini. 2. Puntuazioa zaindu: beharrezkoa denean koma jarri eta beti amaitu esaldia dagokion puntuazio ikurrarekin (gehienetan puntu bat izango da). 3. Puntuazio ikur bakoitzaren ondoren, beti tartea utzi behar da hurrengo hitza idatzi aurretik.
Eztabaidetan nahiz solasaldi gozoetan beti ere apaltasuna adierazten zuen. _________________________________________, baita___________________________ .
Garai bateko idazleek eleberri mardulak idatzi ohi zituzten; baita oraingo zenbaitek ere. ____________________________ ezik, ______________________________________ .
Telebista kate honetan lelokeriak entzun daitezke eta besteetan ere bai. ________________________________ ez ezik, _______________________ .
Aurten adiskideek ez didate oparirik ekarri; nahigabeak ekarri dizkidate. ________________________________ ...nak ___________________________ baino.
Domingok bi pentsakizun bakarrik zituen buruan: dirua eta apustuak. ____________________________________ ez zituen ____________________ .
Ez ziren hamarrera iritsiko une hartan tabernan zeuden bezeroak. ________________baino_________________________________ .
Gure txirrindulari ezagunak ez ziren tropelaren aurrean tinko eta erne ibili, atzean eta erdi lotan baizik. ______________________________________________beharrean, _____________________________ .
Gizonezkoak ez ziren egurretara joaten eta ez zituzten mendiko belardiak segatzen. __________________________ gain, uko __________________________________ .
Horixe bakarrik behar genuen gure ametsak betiko galtzeko! Besterik _____________________________ gal ____________!
Nahikoa zuen eskutitzak irakurtzea amaren estuasuna eta nahigabea sumatzeko. __________________________________besterik_______________________________ .
Amore ematen ez baduzu, hemendik ez bada handik izorratuko zaitu hurrengoan. ________________________ ezean, _______________________ nahiz ______________________ .
Irribarrea zabaldu zitzaion eta baita begiak bizi-bizi jarri ere; ideia dibertigarriren bat bururatu zitzaiola ematen zuen. ________________________ ez ezik, ________________________________________________________ bezala.
Guk egindakoaren ondoren, afaritxo bat baino ez bada ere, ordain bezate. __________________________________bederen _______________...la.
Berak, eta berak bakarrik gainera, erabaki behar duen zerbait da hori. _____________________baino_______________________________ .
Ainhoa da dirua jartzeko falta den bakarra _______________________izan ezik, __________________________ .
Museo horretan umeek hainbat gauza ikusten dute, eta ikasi ere bai. ________________________________gain, ______________________________ .
Behar zuenean ez nion lagundu. Horixe da nire pena bakarra. ________________________________beste_____________________ .