Berridatz itzazu ondorengo esaldiak. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi bakar bat osatuz.
Irakurri ondorengo oharrak erantzuten hasi aurretik:
1. Erantzun zuzen bat baino gehiago egon daiteke hainbat kasutan. Dena den, guk ontzat emandakoak baino ez ditugu ipini. 2. Puntuazioa zaindu: beharrezkoa denean koma jarri eta beti amaitu esaldia dagokion puntuazio ikurrarekin (gehienetan puntu bat izango da). 3. Puntuazio ikur bakoitzaren ondoren, beti tartea utzi behar da hurrengo hitza idatzi aurretik.
Tximista kiskalgarria alboan erori zitzaiola zirudien. Horrelaxe hartu zuen berria Joxek. __________________________________ba... _______________________________ .
Zabaleta baserritik urruntzen zen neurrian bizimodu nagiagoa izaten zuen gure gazteak. Zenbat _________________________________________________________________ .
Lotsaren lotsaz, esan behar nuena jakin gabe inguratu nintzen lagunengana. _________________________ nekiela ________________________ lagunei.
Mikel aberatsa balitz bezala agertzen da lagunen aurrean. __________________aberatsarena _____________________ .
Gorputzaldiaren araberakoa zen aitonaren umorea azken hilabeteetan. Nolako __________________________________________________ .
Sendagileak bere burua zaintzeko esan zionetik ez daki zer jan, ezta zer edan ere. Horrelaxe dabil. ___________________________________________________________dakiela _______________ .
Errugbian indarra da ezaugarri nagusia; beste zenbait kiroletan, berriz, ez. ___________________________ez bezala, _______________________ .
Diotenez, eskuinaz bezala ematen dio baloiari ezkerraz ere. ______________ bezain _________________ omen ___________________ .
Aldi batean egon zen zain, baina laguna ageri ez zenez, luze iritzita, hoska hasi zen batetik bestera ibiliaz. ____________________________________________________________________________________...ela.
Saia zaitezte ahal bezain ondo egiten. _________________ ahalik eta __________________ .
Haserre zegoela zirudien. Horrelaxe hartu ninduen etxean. _______________antzean _________________________ .
Emaztea hil zitzaionetik zer egin jakin gabe ematen ditu egunak. ________________________ ...ela _______________________ .
Oheratu egin da gibelandi hori; badirudi berari ez zaiola ezer gertatu. __________________________________________________bezala.