Aukeratu ustea adierazten ez duen esaldia
- Arropa erostera joan nintzenean, bertako dendari legez hartu ninduten.
- Ikastolara joan nintzenean, irakasle gisa hartu ninduten.
- Igerilekuan sorosle hartu naute.
- Gelakide berria tontotzat hartu dute.
Hauetatik zein da zuzena?
- Nebarentzako oparia erostera joan naiz arratsaldean.
- Oporretara joatean, lagunentzat postalak ekarriko ditut.
- Merkealdietan zegoen xurgagailua amarentzako erosi dut.
- Banatzaileak niretzat lore-sorta eder bat ekarri du.
Aukeratu esaldi zuzena.
- Hainbeste ikasi eta gero, saritzat ohorezko matrikula eskuratu zuen.
- Kurtso hasieran tonto hartu naute ikasgela berrian.
- Kale bazterrean eserita nengoela, eskaletzat bezala hartu naute.
- Etxeko atarian ilobekin jolasean nenbilela, hauen gurasotzat gisa hartu naute.
Hauetatik zein da okerra?
- Azken modeloko telebista erosi dut egongelarentzat.
- Ura ezinbestekoa da bizidunentzat.
- Errealeko partidurako sarrerak erosi ditut.
- Zinemaldirako sarrera erosi diot ahizpari.
Hautetsi esaldi zuzena.
- Bost lagunentzako etxe bat alokatu dugu.
- Bost lagunentzat etxe bat alokatu dugu.
- Aitarentzat egunkaria erostera irten naiz goizean goiz.
- Ikasleentzat eskemak egin ditu irakasleak errazago ikas dezaten azterketarako.
Esaldi hauen artean zein dago gaizki?
- Katuaren etxerako kuxin bat erosi dut.
- Katutxoarentzako janaria erosi dut.
- Katutxoaren etxerako mihise leun bat erosi dut.
- Katuarentzat esnea prestatu dut.
Hauetatik zein da okerra?
- Alkateak herritarrentzako hitzaldia prestatu du.
- Picassoren margolan hau zuretzat ekarri dut.
- Matematikako irakaslearen laguntzaile hartu naute ikastolan.
- Amarentzako erosi dut kioskoan aldizkaria.
Hautatu txarto dagoen esaldia
- Ilobentzako panpina erosi dut joko denda batean.
- Gurpil berria erosi dut txirrinduarentzako.
- Kazetaritzat hartu naute bideo kamera eta guzti ikusi nautenean.
- Ohe berria erosi dut gonbidatuen gelarako.
Zein dago zuzen?
- Ariketa anitz egiten ari gara Euskaljakintzarentzat.
- Maiterentzako ariketak interesgarriak izango direla espero dugu.
- Etxekotzat legez hartu naute bizilagunek euren ostatuan.
- Liburu interesgarri bat aurkitu dut irakaslearentzako Donostian.
Aukeratu ustea adierazten duen esaldia.
- Erizain hartu naute mediku-etxean.
- Jakintsutzat naukate ikasgelan.
- Idazkari hartu naute CAF lantegian.
- Beste hiru aukerak zuzenak dira.
Hautatu esaldi zuzena
- Aitarentzat liburu bat erosi dut Durangoko Azokan.
- Aitarentzako erosi dut liburu hau Durangoko Azokan.
- Anaiarentzako "Berri Txarrak" taldearen diskoa erosi dut.
- Ahizparentzat "Ken Zazpi" taldearen azken diskoa erosi dut.
Hautetsi perpaus okerra
- Errealaren partidurako sarrerak erosi ditut.
- Errealaren partidura joateko sarrerak erosi ditut.
- Errealaren partidua ikusteko sarrerak erosi ditut
- Errealaren partiduarentzat sarrerak erosi ditut.
Aukeratu esaldi okerra.
- Autoarentzat alfonbra berriak erosi ditut.
- Ordenagailurako programa berri bat asmatu dute.
- Trenerako txartela erosi dut.
- Amonaren etxerako koadro bat erosi dugu biloba guztiok.
Aukeratu ondorengo esaldi honen baliokidea EZ dena: Ospitaleko erizaina naizela pentsatu dute.
- Erizain gisa hartu naute.
- Erizain legez hartu naute
- Erizaintzat hartu naute.
- Erizain hartu naute.
Aukeratu esaldi okerra.
- Autobuserako ipoda zorroan gorde dut.
- Alkandora moderno hau nebarentzat erosi dut.
- Soineko bat utzi dit lehengusuak ezkontzarako.
- Praka berrientzat niki berde bat erosi dut.