Euskaldunok, beste hizkuntzetako hiztunek bezalaxe, akatsak egiten ditugu hizkuntza erabiltzen dugunean. Batzuk ezjakintasunez, beste batzuk utzikeriaz. Euskararen kasuan hainbat faktorek akatsak egiteko arriskua handitzen du: hizkuntza berandu eta partez bakarrik arautu izanak, denbora laburrean euskaldun berri asko egin direlako, euskara luzaro baztertuta egon delako eskolatik nahiz komunikabide eta gizarteko erabilera formalenetatik… (hiru.com)
Hori horrela izanik, erdarakada horiez jabetu, gogoeta egin eta zuzentzeko jarduera batzuk prestatu ditugu. Zenbakien gainean klik eginez, aukera anitzeko galdeketak topatuko dituzu. Okerrak zuzentzeko azalpenak ere hortxe dituzu, erabilera makurrez gogoeta egin dezazun…
1 | 2 | 3 | 4 | 5 |
6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
32 Responses to Erdarakadak lantzen