Joan nahi al duzu amonaren etxera? Erdarakada ez den erantzuna aukeratu.
- Nahi dut joan.
- Bai horixe!
- Noski baietz!
Erantzun hauetatik zeinetan dago erdarakada?
- Has zaitez ikasten azterketa ostegunean da eta.
- Has zaitez ikasten azterketa ostegunean dela.
- Has zaitez ikasten azterketa ostegunean baituzu.
Zertan aritu zen? Erdarakada ez den erantzuna aukeratu:
- Mediku lanetan aritu zen Zumarragako ospitalean.
- Sukaldari bezala aritu zen Argiñanoren jatetxean.
- Irakasle gisa aritu zen Jakintza Ikastolan.
Nork irabaziko ditu estropadak? Aukera ezazu egitura zuzena euskara jatorrean.
- Niretzat, Castrok irabaziko ditu aurtengo estropadak.
- Niretzako, Hondarribiak irabaziko ditu aurtengo estropadak.
- Nire ustez, Oriok irabaziko ditu aurtengo estropadak.
Ondorengo esaldietatik zeinetan ez dago erdarakadarik?
- Tontolapiko hori jendeari molestatzen ari da.
- Tontolapiko hori jendeari molestatzen ari zaio.
- Tontolapiko hori jendea molestatzen ari da.
Zer egingo duzu gaur arratsaldean Donostian? Aukeratu esaldi zuzena euskara jatorrean.
- Praka raiadunak eta bota berdeak erosiko naiz.
- Gona beltza eta galtzerdi grisak erosiko ditut.
- Jertse berdea kenduko naiz eta zuri utziko dizut.
Euskaraz okerra ez den erantzuna aukera ezazu.
- Eiffel Dorrea Parisen topatzen da.
- Berlingo harresia Alemanian aurkitzen da.
- Barrena kultur etxea Ordizian dago.
Zer moduzko harremana duzue? Zein egitura da okerra euskara jatorrean?
- Harreman ona dugu, ongi eramaten gara.
- Harreman txarra dugu, gaizki konpontzen gara.
- Oso harreman ona dugu, ongi konpontzen gara.
Zer gertatu da goizean? Aukeratu erantzun egokia euskara jatorrean.
- Bi gazte hilik gertatu dira auto istripuan.
- Bost langile hil dira lanerako bidean.
- Istripu garrantzitsu bat gertatu da.
Denbora luzez itxaron beharko dugu? Aukeratu erantzun zuzena:
- Bai, arazoak prozesu luzea baitauka.
- Ez, arazoak prozesu motza baitu.
- Bai, arazoak luze joko baitu.
Norekin joan zara Ormaiztegiko jaietara? Aukeratu erantzun zuzena:
- Beste leku batetako ezagunekin joan naiz Ormaiztegiko jaietara.
- Nire anaiarekin joan naiz bertara.
- Gelakideekin joan naiz Ormaiztegira.
Nor da Jon Zinkunegi? Aukeratu erantzun okerra.
- Azterketaren ardura daraman irakaslea da.
- Ordiziako lapurraren kasuaz arduratzen den ikerlaria da.
- Ikastolako administrazioko ardura duen irakaslea da.