Ondorengo esaldietatik bakarra da zuzena euskaraz. Zein da?
- Urte bat baino gutxiagoan oso ondo menderatzen du ingelesa Patxik, garbi dago oso mutil azkarra dela.
- Kolpe itzela jaso zuen. Konortea berreskuratu zuenerako, bi ordu zeramatzan ospitalean.
- Nik eginiko galderari Joxek eman zion erantzunak atentzioa eman zidan.
Zein ez da erdarakada?
- Nire gelako mahaiak 3 metro neurtzen ditu.
- Niretzat, mundua geroz eta okerrago dabil.
- Amonaren etxean bero handia egiten du.
Ondorengo esaldietatik batek erdarakada bat du, aurki ezazu:
- Gertatutakoaren azalpen berri bat eman beharko digute, aurrekoak ez baitu balio.
- Horren ondo abesten duela pentsatzen badu, telebistara joan eta abes dezala!
- Ni neu joanen naiz dendara, ez bainaiz zugan fio.
Ondorengo esaldietatik aurki ezazu erdarakada:
- Da nirea. Ez ezazu ukitu!
- Kostata bada ere, Mikelen gurasoak ados jarri ziren.
- Alkoholaren aurkako kanpaina jarriko da martxan.
Zein esaldi da euskaraz zuzen idatzia ez dagoena?
- Hau al da zeuen zakur berria? Zelan dauka izena?
- Esan berri duzuna ez da liburuetan ere azaltzen; beraz, nork jakinen du hori?
- Gaur eskolan gauza asko ikasi ditut eta maisu bat ezagutu dut, berria dena.
Ondorengo esaldietatik zein ez da erdarakada?
- Suposatzen dut nire lagunak kalean egongo direla.
- Unairen etxera lo egitera nahi dut joan.
- Gaurko istripuan bi hildako izan dira.
Zeinetan ez dago erdarakadarik?
- Lehengo gauean sukar handia neukan eta medikuarenera joan nintzen.
- Nire amarekin joan naiz parkera, asko gustatzen baitzaizkio bertako lorategiak.
- Medikuntza-ikasleei zuzendutako ikastaroa hasikoa da bihar Ordizian.
Zeinetan ez dago erdarakadarik?
- Lana galtzeko posibilitate handiak ditu Josebak.
- Azkeneko urteetan arkitekto bezala aritu da Asier.
- Telebistan agertzen diren gehienak lelo hutsak dira.
Erdarakada identifikatu ondorengo aukeren artean:
- Emakumez mozorrotuta etorri zen Aitor atzoko festara.
- Jo dezagun zure laguna gaur datorrela herrira, non egingo du lo?
- Emaitza positiboa lortu genuen negoziaketan; izan ere, orain dela bi aste ezarritako salaketa kentzea lortu dugu.
Aurkitu ezazu zein den erdarakada:
- Ander etxean al dago?
- Ni neu joango naiz berarekin hitz egitera.
- Nola deitzen da zure aita?
Erdarakadarik ez duen esaldia aurkitu:
- Goazen azkar hemendik, polizia datorrela!
- Ez dut nire burua ikusten herrialde horretan; izan ere, bertako klima ez zait batere gustatzen.
- Mila bider esan diot Leireri horrela ez hitz egiteko, baina bere horretan jarraitzen du.
Zein da erdarakada?
- Nire lagunekin ondo eramaten naiz.
- Xabierren aitaren autoa zure aitarena baino hobea da.
- Zauritua ospitalera zihoala, bere onera etorri zen.