Zeinetan dago erdarakada?
- Herriko alkateari eskutitz bat zuzendu zion.
- Gurasoen urtebetetzea ospatzeko, herriko tabernan bazkalduko dugu.
- Pirata jantzita etorri zen festara.
Zeinetan ez dago erdarakadarik?
- Gustura joango nintzateke ikasle haiei zuzendutako ikastarora.
- Elbarrituen zentroa hurrengo urtean zabalduko dute.
- Ez ibili adarretatik eta jo ezazu harira.
Non dago erdarakada?
- Egunkarian horrela azaltzen bada, bilera astelehenean egin behar dela ulertuko da.
- Iraintzea huts larritzat joko da.
- Orain ezin dut zurekin egon, eta gero deituko dizut.
Non dago erdarakada?
- Kartzelatik ihes egin zuen hurrengo egunean harrapatua izateko.
- Joango al gara zerbait erostera?
- Harrijasotzaile jantzita etorri zen festara.
Zeinetan ez dago erdarakadarik?
- Suposa dezagun gainditu egiten duzula azterketa.
- Maltzurkeria horrek gure arteko harremanaren amaiera suposatuko du.
- Zortzi zauritu izan dira atzoko zikloiaren eraginez.
Ondorengo esaldietatik zein da erdarakada?
- Hildako batzuk suertatu dira autobideko istripuan.
- Hildako batzuk izan dira autobideko istripuan.
- Hildako batzuk gertatu dira autobideko istripuan.
Non dago erdarakada?
- Alderdi horrek irabazi du hauteskundeetan.
- Alderdi hori irabazle suertatu da hauteskundeetan.
- Alderdi hori izan da garaile hauteskundeetan.
Non dago erdarakada?
- Gai jakin batzuei buruz mintzatu gintzaizkien han bildutakoei.
- Gai puntual batzuei buruz mintzatu gintzaizkien han bildutakoei.
- Gai zehatz batzuei buruz mintzatu gintzaizkien han bildutakoei.
Erdarakada identifikatu ondorengo aukeren artean:
- Gure asmoa planteatu diegu.
- Gure asmoa azaldu diegu.
- Gure asmoa adierazi diegu.
Zeinetan ez dago erdarakadarik?
- Irakasleak kontu horretan jokatzen duen papera izugarria da.
- Pertsonalki joango al zara?
- Terminologiari buruzko jardunaldia bihar izango da.
Zeinetan ez dago erdarakadarik?
- Arazo puntualak sortu zitzaizkigun; dena den, nahiko ondo joan zen jardunaldia.
- Gure hainbat proiektuk porrota ezagutu du.
- Baliteke Gasteizko lehengusuak ere etortzea.
Non ez dago erdarakadarik?
- Ikasleak ikasbidaian Bartzelonatik dabiltza.
- Ordezkari horiek bulegotik ikusi ditut gaur goizean.
- Gobernuak alderdi guztien batasuna lortu nahi du.