Hiru esaldietatik zein da erdarakada?
- Irakasleak adostasunera heldu ziren.
- Irakurri dudan liburua oso ederra da.
- Norberak ikus dezadala zer egin lanarekin.
Zein ez da erdarakada?
- Hotz asko egin zuen atzo gauean.
- Futbolariz mozorrotu zen herriko jaietan.
- Aurreko astean zazpi kiloko legatza jan genuen.
Zein da erdarakada?
- Sei metroko luzera dauka zubiak.
- Lau metro neurtzen ditu haurren igerilekuak.
- Gaur futbolari batekin elkarrizketa izan dut.
Zein da erdarakada?
- Emaitza onak lortzeko, merezi du ikasketetan saiatzea.
- Teorikoki emandako emaitza ona da, baina praktikan ez duzu ongi burutu.
- Zinemako ateak itxita daude.
Hautatu erdarakada ez dena.
- Badaki ingelesez idazten; ez, ordea, hitz egiten.
- Atzo ilea hartzeko irrikaz esnatu nintzen.
- Nahi baduzu, etxerarte lagunduko dizut.
Zein egitura ez da zuzena euskaraz?
- Langileak ados jarri ziren erabakia hartzeko momentuan.
- Kargutik kendu dute erabaki okerrak hartzeagatik.
- Gauz bat kontatu beharra dizut.
Zein da egitura zuzena?
- Ez dut astia etxerako lanak egiteko.
- Gaur egun kulturari emandako garrantzia handia da.
- Oso ondo menderatzen ditu matematikako ariketak.
Zein da erdarakada?
- Lehengo urteko ordezkari bera hautatu dute.
- Ni neu joango naiz erosketa guztiak egitera.
- Gai puntual batzuk eztabaidatu zituzten elkarrizketan.
Zein ez da erdarakada?
- Posible da bihar euririk ez egitea.
- Hori izango da nire liburuaren amaiera.
- Lehenengo aldia da ideia on bat izaten duzula.
Esaldi hauetatik zein da erdarakada?
- Ama etxean egongo dela suposatzen dut.
- Lau eta hiru galdu zuten futbol partidua.
- Atzo min hartu nuen orkatilan.
Zein da erdarakada?
- Auzigai horrek ez du inongo eraginik izango talde banaketan.
- Ez dut nire burua ikusten lan horretan .
- Mila bider esan nion ordenagailua itzaltzeko.
Hautatu erdarakada ez dena.
- Zelako morroa!
- Ariketaren emaitza bete-betean asmatu duzu.
- Nire aitonarekin joan naiz erosketak egitera.