Zein ez da erdarakada?
- Jaka garbitzen dut, amatxo?
- Jolasten duzu nirekin arratsaldean?
- Elkarrekin joanen al gara erosketak egitera?
Zein da erdarakada?
- Lehendakaria boteretik bota dute eztizenismoa ezartzeagatik.
- Gaur goizean, medikuarenerako txanda hartu dut.
- Hozkailuan arrautza bakan batzuk baino ez dira geratzen.
Zein dago euskara jatorrean idatzita?
- Krisia dela eta, diru-kopuru handia galdu du Esnalen bankuak.
- Klasearen gehiengoak azterketa atzeratzea erabaki du.
- Teorian ondo pentsaturiko ideia otu zaio, baina praktikan astakeria galanta da.
Zein ez da erdarakada?
- Nork esanen du astakeria hori?
- Goiz hartan hotz asko egiten zuen.
- Ordenagailu hori nirea baino hobea da.
Zein dago euskara jatorrean?
- Ni badakit zer egin behar dugun horrelakorik ez gertatzeko.
- Makila batez jo nau.
- Afari on bat egin dugu.
Zein da erdarakada?
- Apaiz berri bat etorriko da herriko elizara.
- Ama, utzi gozokiak jaten!
- Zeuk ere eman diozu dirua.
Zein dago euskara jatorrean?
- Jendeari jotzen ari da artaburu hori.
- Lagun guztiak egin dute parranda eta nik ere bai.
- Geuk ere badaukagu halakorik.
Zein dago euskara zintzoan idatzita?
- Bilerara deituen erdia etorri zen.
- Partidu guztiak euren artean borrokan zebiltzan.
- Nahiago dut bero asko, hotz asko baino.
Zein ez da erdarakada?
- Proposamen berri bat otu zaio eta egokia deritzogu.
- Pilotan jolasten gara arratsaldero.
- Bi traineru desagertu dira Kantauri itsasoan.
Zein ez dago euskara jatorrean?
- Hitzaldiarekin hasiko gara ordu erdi barru.
- Bere jarrerak atentzioa eman zion irakasleari.
- Epaiketak luze joko duelakoan gaude.
Hautatu euskara jatorrean idatzita dagoena.
- Gaur zinera joango gara eta bihar joango gara ere.
- Etorriko zara gurekin? Noski baietz!
- Norberak ikusi behar du zer komeni zaion.
Hautatu erdarakada.
- Nafarroan ematen dira kasu gehienak.
- Partiduaren emaitzak espero zena eman du.
- Lurraldearen ekonomiak behera egin du nabarmen azken hilabeteotan.
Aukeratu euskara jatorrean dagoena.
- Herritarrek erabakita, gobernuak behin-behineko izaera izango du.
- Lapurrari espedientea irekiko diote.
- Trapezistak ez zuen oreka gorde eta min hartu zuen.