Zein esaldi da zuzena?
- Joan al naiteke zuekin afaltzera?
- Joan al dezaket zurekin zinemara?
- Etorri al naiteke bihar goizean?
Zein da erdarakada?
- Lan hori norberaren ardura da.
- Norberak pentsa dezala nola egin.
- Bakoitzari dagokio lana egunerako egitea.
Zein ez da erdarakada?
- Zer esaten duzu futbolaz, aspergarria dela?
- Zer diozu arrazakeriaz?
- Zein iritzi merezi dizu anorexiak?
Zein da okerra euskara batuan?
- Joan al naiteke etxera?
- Etorriko al naiz lauretarako?
- Sartzen naiz gelara?
Zein da zuzena?
- Astelehenetik asteazkenera noa jangelara.
- Larunbatetan joaten naiz amonarenera.
- Zuk zer esaten duzu honetaz?
Zein da erdarakada?
- Ahal dut erosi ipod berria?
- Beti esaten duzu gauza bera.
- Saskibaloian jolasten ari gara.
Zein dago euskara jatorrean?
- Kaixo! Mikel dago?
- Egun on! Mikel hor al dago?
- Gabon! Mikel badago?
Zein da erdarakada?
- Hotz asko egiten du gaur, ez ahaztu berokia hartzeaz.
- Hotz handia egiten du Ipar Poloan.
- Egundoko hotza egin zuen atzo!
Zein da erdarakada?
- Irakasle berdina dute DBH eta DBHOko ikasleek.
- Liburu berdina erosi dute Xabier eta Josebak.
- Harategi berera doaz bi lagunak erosketak egitera.
Zein ez da zuzena?
- Nire futboleko zapatilak zureak baino hobeak dira.
- Zure mugikorra nirea baino hobea da.
- Hobeagoa da osasuntsu bizitzea, dirudun izatea baino.
Zein da erdarakada?
- Noren etxean egon zara?
- Zein museotan ikusi zaitut?
- Etxeko zein gelan egon zara?
Zein dago euskara jatorrean?
- Lagunduko al zenidake etxeko lanekin? Ez dut astia.
- Ez dut inoiz aukerarik izan Ken Zazpiren kontzertu batera joateko.
- Ez dut gogoa entrenatzera joateko.