Gaurko hitza (Maite Goñi)

Entzun abestia eta bete hutsuneak.

Hutsuneak bete ondoren, klikatu "erantzunak ikusi". Laguntza botoia klikatuz gero, hizki bat erantsiko dugu.
BERANDU GABILTZA, RUPER ORDORIKA


Eguneroko bizitza bezelako
labexomorroak hasi zenean etengabe,
Otis Redding kaian eseri zen
aideplano eroriei kantatzeko blues band.
Sagarraren su hartu zuten eta
niri odola hasi zitzaidan sudurretatik
baldosa zuriko publikotan
pornografia irakurtzen ari nintzenean love,
eta txosten bat eman zuten
argitara plusbaliaren alde azalduz erabat,
Errestaurantetik bi bota
zituzten arrazoi komertzialak zirela medio.
milaka kopia inprimatu
ziren neguaren ateetan geundelako,
ene osaba batek postale bat
zidan Stop ene zelako Stop iloba,
eta bide batez bere seguruetxea kontseilatu
nahi zadalako inoiz ez da jakiten noiz,
ene telefonoa jo zidan kobre
maitasunez gauaren erdian.
Eguneroko bizitza bezelako
labexomorroak hasi zenean etengabe.
Gero gelditu zen ibaia zerutik
jautsitako espermaz, alkandora
arrosak xuriak gorribeltzak
multikoloreak eramanez,
eta aste berean ni puta bat naiz
zuen ezkontza despedidan Champagne,
Olivetti batetan bere lehen erromantikoa
osatu zuen sekretaria lotsatiak;
eskaleek halere etxeak jaso
zituzten mitxeletak babesteko,
kattagorriek supermerkatuari eraso zioten
altxa besoak non da kaxafuertea.
Negua heldu zen azkenez eta
V bat egin zuten zeruan,
dispensariotan antitristezi pildorak
banatu zituzten ugari
Ejiptoko zazpi edizio
ugaldu eta korrejitua usmatuz;
gramoka saltzeari ekin
zioten trono eta kerubinek;
beturte kardinek igotze desnaturala
eman zuten Erromako boltsan,
mila liburu zituzten bankuek
Ora eta bereziki Labora lemapean;
baina zen berandu dabiltza
ta ez dute ezer lortuko honez gero,
palazioak lurrera doaz gartzeletako
ormak egin dira,
eta gu libro gabiltza kaleetan tirantezko
laranjaz jantzirik, libro libro.