logoberriaGH_txikia.jpg

Maite Goñi

Entzun abestia eta bete hutsuneak. Ondoren, klikatu 'erantzunak ikusi'. Laguntza behar baduzu, klikatu 'laguntza' botoia.
HERRIA ETA HIZKUNTZA, MIKEL LABOA


Iragan egun batez, batean
bi lagun ari ziren eztabai betean;
biak ziren zintzoak ustean,
hala ere ezin adi elkarren artean;
entzuten egona naiz tristean.

Ez dut osorik hartu baten parabola,
erderaz baitzen, berak jakin nola:
gure herri maiteaz zuela ,
hau, bere gain baharra, bertzen dagola,
"Gora Euskal Herria", frantsesez ziola.

Bertzea zen euskera garbian:
"Gure ez da galduko agian!
Hori dugu berexik guk Euskal Herrian,
Gainerakotan gaude besteen neurrian;
frantses eginak gira joan den aspaldian!"

Bi gizon horietan, zuhaitz
batek hondoa zuen, bertzeak ostoa;
gauza arraro hori ez dut gustukoa,
bizi arren, dut ikustekoa
aldaxkez jantzirik pagoa.

Bat herria goratzen baten gisa,
arrotz nahiak berriz herriaren ;
gureak ja egin du, gaiten garbi mintza,
laino pean bezala gabiltza,
ez daizke bi nagusi batean !

Elkarri bi gizon jazarri,
gauza bat bera dute bi pusketan zarri;
erakatsi nahi dut nik elkarri,
gure hizkuntza eta gure Euskal Herri
konparatzen baitut izaite bateri.

Anai-arrebak, ene aho-hotsa:
izaite bat ez daike hutsez osa;
herria da gorputza, hizkuntza ;
bertzetik berextean bitarik bakotxa,
izaite horrendako segurra hil .

Batzu herriaz orroit, euskeraz ahantzi
bertzek euskera maite, herria gaitzetsi;
hizkuntza ta herria berex ez doatzi,
berek nahi daukute konpreniarazi
bata bertzea gabe daizkela bizi.

Hitzak: Xalbador