Gaurko hitza
GAURKO HITZA (Maite Goñi)
Gurutzegrama 7 (2009ko maiatzeko hitzak)
Zenbakietan klik egin ondoren, definizioak irakurri eta eman dagozkien hitza. Laguntza behar izanez gero, hautatu "Lagundu"; egindakoa zuzentzeko, berriz, egin klik "Ondo erantzun al dut?" botoiaren gainean.
Ondo erantzun al dut?
Ezker-eskuin:
1. Gizagaixo, gaixo. 3. Zeresan, esames. 5. Atzeratu. 8. Besteen bizkar bizi dena; aprobetxategi. 10. Lastozko koltxoia. 11. Ahopean, haserre antzean esandako hitz eta esaldien segida. 12. Latz, leuntasunik gabeko. 13. Marmar egin. 14. Erlauntz, eultze. 16. Opari. 18. Bihotza, sentimenduen gunetzat hartua. 19. Itsasotik bat-batean jotzen duen haize-bolada, bereziki ekaiztsua dena. 20. (Ipar.) Hedatu, barreiatu. 21. Erretzen ari den gorputz batetik irteten den zatitxo piztua. 22. Hotzikara. 23. Arrainen brankiak. 24. Ospel.
Goitik behera:
2. Oka egin, goitikatu, botaka egin. 3. Jatekoa, bereziki aziendak; jatea bera. 4. Lurrezko ontzi handia, sabela zabala eta ahoa eta hondoa estuak dituena. 5. Damutu. 6. Pazientzia. 7. Norbaiti gorputzean leunki egindako ukitua, atsegin hartzeko edo emateko egina. 9. (L) Kantatu. 14. Iskanbila, eztabaida zaratatsua. 15. Kontra egite. 17. amaorde, amaizun. 20. Alkaterna, betun, galipot, mundrun.
Gaurko hitza