ENTZUTEZKO ULERMENA: LEHEN ATALA.
Zeri buruz hitz egiteko deitu dituzte bi gazte hauek?
- "Arrakasta"ri buruz hitz egiteko.
- Gazteei buruz hitz egiteko.
- Ikasketei buruz hitz egiteko.
Nor da Iban Garate?
- Lehen aktorea zen eta orain ikaslea da.
- Aurkezlea, aktorea eta ikaslea.
- Lehen aktorea eta aurkezlea; orain, ikaslea.
Sustrai Colinak etorkizunaz zer dio?
- Bertsolari izaten jarraitzeko asmoa du.
- Abokatu izango dela uste du.
- Ez du, oraingoz, ideia argirik.
Ibanentzat, zer da arrakasta?
- Bere kasuan, neurtzeko zaila den zerbait.
- Jendeak duen ustea besterik ez da.
- Nekez lortu eta erraz desagertzen den zerbait.
Sustrai Colinarentzat, zer da arrakasta?
- Arrakasta, bertsolaritzan, egunen kontua da.
- Existitzen ez den zerbait.
- Norberari atsegin zaionean pozik aritzea.
Jende askoren ustez, telebistak ematen duen gauzarik hoberena zera da:
- Fama, arrakasta, ezaguna izateko ematen duen aukera.
- Fama eta diru erraza lortzeko aukera.
- Lankideak, adiskideak, lagunak egiteko ematen duen aukera.
ENTZUTEZKO ULERMENA: BIGARREN ATALA.
Komunikabideek kritikatzeko duten aukerari buruz, zer diote?
- Euren lana hori dela.
- Euren iritziak ez duela beste gazte batzuenak baino gehiago balio.
- Kritikak egiteko zaletasun handia dutela.
Gazte hauek komunikabideetan sarri agertzen dira eta iritziak ematen dituzte. Atsegin dute?
- Ez, ez dute batere gustuko.
- Alde batetik, bai; bestetik, ordea, ardura ere handiagoa da.
- Nahiago lukete iritzirik ez eman.
Animoak izateaz, zer dio Iban Garatek?
- Ez dagoela eskaparatean egoteko prest.
- Nahiago duela ezaguna izatea.
- Lan atsegina duenez, eskaparatean agertzea beste erremediorik ez duela.
Gazteak inork baino errazago ditu gauzak?
- Besteek baino lan gehiago eginez gero, lor daiteke zerbait.
- Gazte ikasia bazara bai.
- Ez da ezer oparitzen, baina errazagoa da.
Gazte izateak zenbait aukera ematen ditu?
- Lehen pausoetan bai; gerora, ordea, ez.
- Itxura ona duzun bitartean, bai.
- Aukera hoberenak gazteentzat izango ohi dira gure gizartean.
ENTZUTEZKO ULERMENA: HIRUGARREN ATALA.
Gazteek pentsatzen ez dakitela esaten da. Zer uste dute?
- Ez dela egia; badakitela pentsatzen.
- Horrela dela; unibertsitatearen utzikeriaren ondorio dela.
- Egia dela; klase magistralek ez dutela batere laguntzen.
Irakasleei buruz, zer diote?
- Saiatu, saiatzen direla baina gazteak oso ezberdinak direla.
- Irakasle mota asko dagoela.
- Gehienek apunteak irakurtzen dituztela eta kito.
Diruari, lehen eta orain, balio bera ematen zaio?
- Gaur egun oso erraz lor daiteke.
- Dirua, lehen eta orain, gazteen gogoko da.
- Lehen ezberdina zen, oso nekez lortzen baitzen.
Oraingo gazteak lehenagokoak baino buruarinagoak dira?
- Ez, inoiz baino zentzudunagoak dira.
- Gazteak, lehen eta orain, antzekoak.
- Bai, buruarinagoak dira gaur egungoak.
Erantzukizunak hartzeko gai dira gaur egungo gazteak?
- Bai, gazteek badakite gauzak arduraz egiten.
- Erantzukizuna kulturan eta bertsolaritzan hartzen dute.
- Ez, nahiko axolagabeak dira.
ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA
Norbaitek espero ez duguna esaten duenean, zein erantzun da egokiena?
- Bai, jauna!
- Hara bestea!
- Sekula ez!
- Bejondeizula!
Ez nuke nahi zeu ere triste ..... nire gaixotasunagatik. Zein dago gaizki?
- jartzerik
- jar zaitezen
- jartzea
- jar zaitezenik
Nola esaten zaio hotzarekiko oso sentibera den pertsonari?
- Hotzikara.
- Hozkirria.
- Hozbera.
- Laiotza.
Zuek Kepari zorrak barka ..... ematen dizuet diru hau.
- diezaiozuen
- diezaiezuen
- diezazkiozuen
- diezazkiezuen
Hauetako zein EZ da ipuin baten hasiera?
- Behin batean...
- Bazen behin...
- Antzina ez dela...
- Kontuak kontu...
Lagunak hitz eta pitz ari ziren. Bestela esanda:
- Hitz egin nahi baina ezin.
- Berba eta berba.
- Ahoa bete hortzekin.
- Hitza eskatuz.
Liburua irakurri eta etxetik irten nintzen. Beste era batera:
- Liburua irakurritakoan etxetik irten nintzen.
- Liburua irakurtzerakoan etxetik irten nintzen.
- Liburua irakurriz gero etxetik irten nintzen.
- Liburua irakurri ahala etxetik irten nintzen.
Zein bikote dago gaizki?
- Arrautzak irabiatu.
- Esnea xehatu.
- Kafea eho.
- Laranja zuritu.
Erakunde horrek laguntza eskaintzen du premiazkoa den tokietan, osasun laguntza...
- hala nola.
- izan ere.
- bereziki.
- azkenik.
..... dago gure gazte sasoia!
- Lekutan
- Gaztetan
- Umetan
- Antzina
Informatika irabazi ezineko erronka da, batez ere adin batetik gorako langileentzat. Beste era batera esanda:
- Informatikaren borroka ezin dute galdu halako goi maila duten langileek.
- Langile zaharrek nekez joko diete erronka informatikak dakartzan irabaziei.
- Adineko langileentzat ezinezkoa da irabazirik ateratzea informatikaren erabileratik.
- Adinean sartuta dauden langileentzat batez ere, informatika erabiltzen ikastea oso zaila edo ia ezinezkoa da.
Aurreko batean, laban egin eta ..... erori nintzen.
- ahuspez
- atzekoz aurrera
- bizkar ematen
- muturrez gora
Ez dizut onartuko oparia, non eta ez didazun zin egiten ez duzula lapurtu. Bestela esanda: Ez dizut onartuko oparia...
- ez duzula lapurtu zin egin ezean.
- ez duzula lapurtu zin egin arren.
- ez duzula lapurtu zin eginda ere.
- non lapurtu duzun esaten ez badidazu.
Egun batzuk baino ez dira falta oporretarako, eta langileok...
- sutan gaude.
- esne mamitan gaude.
- irrikan daude.
- ketan gaude.
Zein dago ondo?
- Iztuetaren Ez Direlako Aketsak liburua plazaratuko du Alberdania Argitaletxeak Abenduaren 4rako.
- Iztuetaren "Ez direlako aketsak" liburua plazaratuko du Alberdania argitaletxeak abenduaren 4rako.
- Iztuetaren "Ez direlako aketsak" liburua plazaratuko du Alberdania argitaletxeak Abenduaren 4erako.
- Iztuetaren "Ez direlako aketsak" liburua plazaratuko du Alberdania argitaletxeak abenduaren 4erako.
Multzoetako batean ezaugarri desberdineko hitz bat dago. Zeinetan?
- Txerrikume, moxal, bildots, txahal.
- Arte, lizar, haritz, pago.
- Elkarrizketa, solasaldia, berriketa, olgeta.
- Bildu, metatu, pilatu, batu.
Utikan esan dizu irakasleak. Zer adierazi nahi izan dizu?
- Lanean hasteko.
- Zutik jartzeko.
- Berarengana joateko.
- Alde egiteko.
Zein da zuzena?
- Hemendik alde egitera behartu didate.
- Gero geratzen gara eta esaten dizut.
- Etortzen zarete gurekin igandeko kontzertura?
- Ikaragarri lagundu diguzue!
Euskara batuan zein dago zuzen idatzita?
- Aberastuez gero.
- Aberastuz gero.
- Honez gero.
- Bostak ezgero.
Autobus geltokian zegoela, auto batek harrapatu du gure auzoko lagun bat. Aukeratu erantzun egokiena.
- Zoritxar hori!
- Halako zoritxarra!
- Zoritxarra halakoa!
- Hori zoritxarra!
Honek guztiak, talde naziekiko morboarekin batera, ikusmina sortzen du inozo askorengan. Hau da:
- Honek eta talde nazien aldeko jarrerak ikusmina eragiten die inozo askori.
- Honegatik eta talde naziek pizten duten morboagatik ikusmina sentitzen dute inozo askok.
- Honi buruzko ikusmina dute inozo askok, talde nazietako morboaren ondorioz.
- Honi eta talde naziek eragiten duten beldurrari bota behar zaio inozo askoren ikusminaren errua.
Ikasleak izango dira ekitaldiak antolatzeaz arduratuko...
- duenak.
- dutenak.
- direnak.
- direla.
Arroparen bat garbitzean txikiago edo laburrago geratzean esaten da:
- Urak hartu du.
- Urtu egin da.
- Eman egin du.
- Melatu egin da.
Zein ez da zuzena?
- Hizkuntz gaitasuna, ekonomi teoria.
- Hizkuntz-gaitasuna, ekonomi-teoria.
- Hizkuntza gaitasuna, ekonomia teoria.
- Hizkuntza-gaitasuna, ekonomia-teoria.
Euskaldun fededun dio esaerak. Zer esan nahi du azpimarratutako hitzak?
- Sinestuna.
- Apaiza.
- Gotzaina.
- Mezamutila.
Aukeratu jarraipen egokia. Arrantzaleek izurdea Izaro inguruan ikusi zuten.
- Marrazoa baita ere han ikusi zuten.
- Marrazoa ere bai han ikusi zuten.
- Marrazoa ere han ikusi zuten.
- Ere bai han ikusi zuten marrazoa.
Tripa zorriak edukiz gero, zer duzu?
- Gosea.
- Egarria.
- Beherakoa.
- Bihotzerrea.
Ikusten zaila denari .....esaten zaio. Hau da:
- ikusgaitza
- ikustezina
- ikusgarria
- ikuskizuna
Zein dago gaizki?
- Hobe duzue aurrera joaten utz nazazuen.
- Saiatuko naiz zure guraria bete dadin.
- Eskerrak bera konturatu delari!
- Beldur naiz zerbait txarra gertatu ez ote zaion.
Hori da ume mizkina, hori! Baliokidea aukeratu.
- Denetarik nahi du.
- Ez da batere jatuna.
- Beti negarrez ari da.
- Berritsua da.
Aukeratu zuzena. Zer ordu da?
- Seiak eta erdiak.
- Sei eta erdiak.
- Seiak eta erdi.
- Seirak eta erdi.
Ezagun batek gurasoen osasunaz galdetu dizu. Zer erantzungo diozu?
- Firin-faran.
- Ustekabean!
- Hainbestean!
- Hala-nola!
Urepelen omenaldia egiten ari ..... hil zen Xalbador bertsolaria.
- zizkiotelarik
- zitzaizkiotelarik
- ziotelarik
- zitzaizkiolarik
Aurtengo aurrekontua iazkoa baino handixeagoa izan da. Hurrengoetatik zein da esanahi berekoa?
- Aurtengo aurrekontua iazkoaren aldean handia da.
- Aurtengo aurrekontua iazkoaren parekoa izan da.
- Aurtengo aurrekontua iazkoaren aldean zertxobait handiagoa izan da.
- Aurtengo aurrekontua iazkoaren aldean oso handia izan da.
Zer esango zenioke afaltzera datorrenari?
- Kontuz platerarekin, beroa dagoela!
- Kontuz platerarekin, beroa dagoelako!
- Kontuz platerarekin, beroa dago eta!
- Kontuz platerarekin, bero dagoela!
Euskara batuan, zein dago zuzen?
- Trenak lurpetik doazte inguru honetan.
- Arazo guzti hoiek aipatu nizkion nagusiari.
- Uste dut piskat haserre daudela gurekin.
- Bostehun euroko motorra erosiko diote Aneri.
Bihotzeko arazoak omen zituen. Egun batean eztulaldi handi bat izan zuen eta...
- ziplo geratu zen bertan.
- danba hasi zen bat-batean laguntza eske.
- tipi-tapa lurrean etzan eta medikua eskatu zuen.
- brast eskatu zuen apaiza.
Asteburuetan ez omen da mendira beste inora joaten. Hau da:
- Diotenez, asteburuetan mendira baino ez da joaten.
- Asteburuetan edonora joaten omen da.
- Asteburuetan ez da joaten ez mendira, ez bestetara.
- Asteburuetan mendira, behintzat, ez da joaten.
Zein dago gaizki?
- Mirenek eta Pellok elkar agurtu dute.
- Elkarri ez diote ezer barkatzen.
- Miren eta Pello elkar joan dira.
- Elkarrenganako izugarrizko gorrotoa dute.
Izuturik geunden. Bestela esanda:
- Beldur airean geunden.
- Beldurrarekin airean geunden.
- Beldurraren airean geunden.
- Beldurrak airean geunden.
Euskara batuan, zein dago zuzen idatzia?
- Gizon gaiso hura gaizki ezerita zegoen.
- Jezarri zaitez haltzari horren gainean.
- Aritz ihar horren hostoak laster jausiko dira.
- Hostoak jausi zaizkion haritz lehor horren ondora hurbildu da.
Hurrengoetako bat gaizki dago. Zein da?
- Harrobiko jokalariz osatutako taldea egin nahi du zuzendaritzak.
- Mutil banarekin irten ziren tabernatik Aloña eta Eider.
- Bost urtez Parisen izan naiz.
- Irailan hasiko gara ikastolan.
Zein da hasiera egokia? ..., ibiltzeko ere gai ez dela dago.
- Argalaren argalaz
- Ekin eta ekin
- Lodiz lodi
- Zutz eginda
Nola irakurtzen da 2 x 3 = 6?
- Bi hirura berdin sei.
- Bi bider hiru berdin sei.
- Bi erro hiru berdin sei.
- Bi hiruturik berdin sei.
Hurrengo hitz bikoteetatik, zein dago zuzen?
- Ur lerdenak.
- Gazte arreak.
- Aulki hutsalak.
- Itsaso harroa.
Nik neuk ez dakit, baina hemengo ..... erantzun ahalko dizu. Zein ez da zuzena?
- edozeinek
- honek
- inork
- besteren batek
Gauden denok alai. Zer esan nahi du?
- Egon gaitezen denok alai.
- Denok alai gaude.
- Denok geunden alai.
- Alai gauden guztiok.
Ez omen du koplatan ibiltzeko gogorik. Bestela esanda:
- Ez omen du kanturako gogorik.
- Ez du alferkerian ibili nahi, antza.
- Ez ei du txikikeriatan ibiltzeko gogorik.
- Ez bide du abesteko gogorik.
Euskara batuan zein da zuzena? Garaipena geuk lortu dugu, asko saiatu...
- bait gara.
- baigara.
- baikara.
- baitgara.
Berriro harrapatu zaituzte autoak lapurtzen? Bada,...
- hori txantxa!
- zorinekoa zu!
- hori duk eta!
- zureak egin du!
Zaletu guztiok beste ametsik ez dugu. Gure taldeak hurrengo txapelketa...
- irabaziko bide du!
- irabaziko ahal du!
- irabaziko omen du!
- irabaziko ohi du!
Etxea kiskalita geratu da, baina barrukoak onik atera dituzte.
- Esker onekoak!
- Jaunak lagun ditzala!
- Gaitz erdi!
- Horra hor!
Norbere gauzarik minenez trufatzen jakiteak abagune paregabea eskaintzen du besteenez trufatzeko. Bestela esanda:
- Mintzen gaituztenean besteei iseka egiteko joera dugu.
- Bere buruari iseka egiten dakienak aukera ederra du besteei iseka egiteko.
- Minez trufatzen dakiena besteen saminez ere trufatuko da.
- Min ematen digutenean besteei erasotzeko aukera ederra dugu.
Etxea hankaz gora ikusi zuenean, oihuka eta biraoka hasi zen,....
- bere onetik aterata.
- bere onenak emanda.
- begiak lauso.
- deabrukeriak eginda.
Horko etorkin horiek dirua ..... lana nahi dute.
- barik
- ezik
- ordez
- hainbeste
Zein da zuzena euskara batuan?
- Oro har, esan daiteke denek hitz egin dutela gaizki.
- Orohar, esan daiteke denek hitz egin dutela gaizki.
- Oro har, esan daiteke denek hitzegin dutela gaizki.
- Orohar, esan daiteke denek hitzegin dutela gaizki.
Jainkoarren! Zertarako erabiliko zenuke esamolde hori?
- Harridura adierazteko.
- Agurtzeko.
- Egindakoagatik zoriontzeko.
- Aurkezpena egiteko.
Eragozpen horiek ....., aurrera egitea erabaki dute.
- gorabehera
- aldera
- kontuan izaten
- gaindi
Ezetz jakin zein egunetan eta zer ordutan den aurkezpena?
- Baietz jakin! Uztailaren 10ean, goizeko 9:20an.
- Jakingo ez dut, ba! Uztailak 10, goizeko 9:20 tan.
- Bai dakidala, motel! Uztailan 10 ean, goizeko 9:20 etan.
- Edonork daki dela uztailak 10 eko 9:20 ean.
Haiek ez dute gure antzik. Beste era batera esanda:
- Gurekin desberdinak dira haiek.
- Guretatik desberdinak dira haiek.
- Gu ez bezalakoak dira haiek.
- Guregatik desberdinak dira.
Gogotik bota du euria gaur, baina iluntze partean ..... eta ibilaldi ederra egin dugu.
- atertu dio
- ateri da
- atertu du
- ateri egin da
Zein dago zuzen euskara batuan?
- Artzai batzuk ardi usaia izaten dute.
- Artzain batzuek ardi usaia izaten dute.
- Artzain batzuek ardi usaina izaten dute.
- Artzai batzuk ardi usaina izaten dute.
Haur txikitxo bat bere amari mama eskean ari bazaio:
- Gose da.
- Egarri da.
- Logura da.
- Hotz da.
Zein da zuzena?
- Haiek etorri zirenerako gu prest ginen.
- Zerbait egin beharko dugu arazo horiek lehen eta azkarren desager daitezen.
- Ez dakigu nola biziko gara hemendik bi urte barru.
- Bapo janez gero, bazkaria ondoren siesta egitea da onena.
Ondoko multzoetako batean bada izen bat tokiz kanpo. Zein multzotan?
- Mihi-arraina, zapoa, aingira.
- Indaba, dilista, ilarra.
- Idikia, txerrikia, adabakia.
- Lukainka, odolostea, buzkantza.
Inork ez zuen tutik esan, eta nire galdera ..... gelditu zen.
- haizean
- bere hartan
- isil-isilean
- ezkutuan
Zein ez da besteen baliokidea?
- Etorri da?
- Etorri al da?
- Etorri dea?
- Etorri ote da?
Zer da gernua?
- Txiza.
- Kemena.
- Armiarmen sarea.
- Ikatza.
Maisutza bere gain hartu dutenez gero, gidaritza dagokie, ez artaldearen atzetik ibiltzea. Bestela esanda:
- Maisuak direnez, artaldearen atzetik ibili behar dute.
- Maisutza eurek hartu dutenez, eurek izan behar dute gidari.
- Artaldeari ez dagokio gidaritza, buruzagitza baizik.
- Gidaritzak gain hartu dienez gero, ez dute artaldearen aurretik ibili behar.
Goraintziak amari!
- Bai, primeran dago!
- Ez horregatik!
- Bai, zure partetik!
- Baita zuri ere!
Ez pentsa ikasle guztiak berdinak direnik, ..... alde handia dago!
- ikasleetatik ikasleetara
- ikaslearengandik ikaslearengana
- batetik bestera
- ikasleengandik ikasleengana
Tontoa izan behar aukera eder horri... Esaldia bukatu.
- gogor ekiteko.
- bizkar emateko.
- baietz esateko.
- aurre egiteko.
Nola idatzi behar da 50?
- Berrogetamar.
- Berrogeitamar.
- Berrogeita hamar.
- Berrogei eta hamar.
Bada, zaharrak berri. Zein galderaren erantzuna da?
- Zer berri?
- Zenbat urte dituzu?
- Zelan bizi zara?
- Ezer berririk erosi al duzu aspaldion?
..... lasai, ez da berandu eta!
- Ibil gaitezen
- Goaz
- Gabiltza
- Joaten gara
Bungeren ustez, nabari da, gizakiak ez dira bereizi behar ez arrazagatik, ez erlijioagatik, ez beste edozergatik. Hots:
- Bungeren arabera, zalantzazkoa da gizakiak arrazaren, erlijioaren edo beste zerbaiten arabera baztertu behar ote diren.
- Bungek aholkatzen du gizakien artean bazterketarik ez egiteko, ez arrazagatik, edo erlijioagatik eta abar.
- Bungek adierazten du ez arrazak, ez erlijiokak, ez beste ezerk ez dituela gizakiak bereizi behar.
- Baliteke Bungek ez onartzea gizakien arteko inolako bereizketarik.
Sinonimo bikote hauetatik bat gaizki dago. Zein da?
- Otu - bururatu
- Lapurtu -ebatsi
- ikuzi -garbitu
- Ihardetsi - galdetu
Zein da zuzena?
- Txokolatezko gozokiei pattarra gehituz gero, anisa gehituta baino hobetoago daude.
- Tolosako abesbatza da ondoen abestu duena.
- Enpresa horretako lan baldintzak inoiz baino onagoak dira.
- Coppiren garaiari alderatuta, egungo txirrindulariek baldintza hobeagoak dituzte.
Bereak barik inorenak diren testuak ere ageri dira nobelan, multzo polita gainera. Hau da:
- Nobelan tarteka dauden testu batzuk politak dira.
- Idazleak asmatutako testuak baino ez dira ageri nobelan.
- Besteren lanen batzuk ere badira nobelan.
- Berak eta bestelako idazle batzuek hartu dute parte.
Laugarren kale neurketan euskararen erabilereak goiti egin badu ere, igoera apalduz doa. Beraz:
- Erritmoa moteldu egin da.
- Erabilera gero eta altuagoa da.
- Hiztun kopuruak behera egin du.
- Neurketa kalekoa baino ez da izan.
Eta, esan eta egin! Larru gorritan jarri zen kale erdian! Zein da jarraipen egokia?
- Zoroa halakoa!
- Ezetz izan!
- Baietz!
- Eskerrak!
Duela gutxi gertatutako zerbait azaltzen hasteko:
- Beste egunean...
- Aurreko batean...
- Beste egun batean...
- Biharamunean...
Goizaldeko ordu bata izan arren, argi asko daude piztuta ..... etxeetan.
- honezkero
- oraingoz
- dagoeneko
- oraindik
Badu horrek ateraldi bakoitzik! Bestela esanda:
- Mendizale amorratua da.
- Oso astuna da.
- Oso xelebrea da.
- Berritsua da, sano.