2003ko martxoaren 8ko ATARIKO PROBA (entzutezko ulermenik gabe)
EGA: 2003-2004 azterketak liburutik hartua.
Entzutezko ulermena kendu eta, horren ordez, beste Atariko Proba batetik ateratako hainbat galdera erantsi dugu. Honela, saiakera bakoitzean, galdera guztiak nahasian (hurrenkera zehatzik gabe) egin ahal izango dituzu.
1 / 100
Duela gutxi gertatutako zerbait azaltzen hasteko:
Beste egun batean...
Aurreko batean...
Beste egunean...
Biharamunean...
Gaua da, ilun dago, euria, haizea eta hotza.
Gau txar hau!
Hau bai da gaua!
A zer gaua gaurkoa!
Ai gaurko gaua!
Sinonimo bikote hauetatik bat gaizki dago. Zein da?
Ihardetsi - galdetu
Lapurtu -ebatsi
ikuzi -garbitu
Otu - bururatu
Informatika irabazi ezineko erronka da, batez ere adin batetik gorako langileentzat. Beste era batera esanda:
Adineko langileentzat ezinezkoa da irabazirik ateratzea informatikaren erabileratik.
Informatikaren borroka ezin dute galdu halako goi maila duten langileek.
Langile zaharrek nekez joko diete erronka informatikak dakartzan irabaziei.
Adinean sartuta dauden langileentzat batez ere, informatika erabiltzen ikastea oso zaila edo ia ezinezkoa da.
Ikasleak izango dira ekitaldiak antolatzeaz arduratuko...
direnak.
duenak.
dutenak.
direla.
Ez omen du koplatan ibiltzeko gogorik.Bestela esanda:
Ez bide du abesteko gogorik.
Ez du alferkerian ibili nahi, antza.
Ez ei du txikikeriatan ibiltzeko gogorik.
Ez omen du kanturako gogorik.
Zer esango zenioke afaltzera datorrenari?
Kontuz platerarekin, beroa dagoelako!
Kontuz platerarekin, beroa dago eta!
Kontuz platerarekin, bero dagoela!
Kontuz platerarekin, beroa dagoela!
Zein da zuzena?
Hemendik alde egitera behartu didate.
Etortzen zarete gurekin igandeko kontzertura?
Ikaragarri lagundu diguzue!
Gero geratzen gara eta esaten dizut.
Haiek ez dute gure antzik.Beste era batera esanda:
Gu ez bezalakoak dira haiek.
Guretatik desberdinak dira haiek.
Guregatik desberdinak dira.
Gurekin desberdinak dira haiek.
Tripa zorriakedukiz gero, zer duzu?
Egarria.
Bihotzerrea.
Beherakoa.
Gosea.
Ez nuke nahi zeu ere triste ..... nire gaixotasunagatik. Zein dago gaizki?
jar zaitezenik
jar zaitezen
jartzea
jartzerik
Ezetz jakin zein egunetan eta zer ordutan den aurkezpena?
Edonork daki dela uztailak 10 eko 9:20 ean.
Bai dakidala, motel! Uztailan 10 ean, goizeko 9:20 etan.
Baietz jakin! Uztailaren 10ean, goizeko 9:20an.
Jakingo ez dut, ba! Uztailak 10, goizeko 9:20 tan.
Gurasoek neu izendatu ninduten ....., eta etxea niretzat izango da. Aukeratu hitz egokia.
hartzeko
oinordeko
harpidedun
jarraitzaile
Utikan esan dizu irakasleak. Zer adierazi nahi izan dizu?
Lanean hasteko.
Alde egiteko.
Zutik jartzeko.
Berarengana joateko.
Ezagun batek gurasoen osasunaz galdetu dizu. Zer erantzungo diozu?
Ustekabean!
Hainbestean!
Hala-nola!
Firin-faran.
Laugarren kale neurketan euskararen erabilereak goiti egin badu ere, igoera apalduz doa. Beraz:
Neurketa kalekoa baino ez da izan.
Erritmoa moteldu egin da.
Erabilera gero eta altuagoa da.
Hiztun kopuruak behera egin du.
Inork ez zuen tutik esan, eta nire galdera ..... gelditu zen.
isil-isilean
ezkutuan
haizean
bere hartan
Multzoetako batean ezaugarri desberdineko hitz bat dago. Zeinetan?
Bildu, metatu, pilatu, batu.
Elkarrizketa, solasaldia, berriketa, olgeta.
Txerrikume, moxal, bildots, txahal.
Arte, lizar, haritz, pago.
Honek guztiak, talde naziekiko morboarekin batera, ikusmina sortzen du inozo askorengan.Hau da:
Honegatik eta talde naziek pizten duten morboagatik ikusmina sentitzen dute inozo askok.
Honi buruzko ikusmina dute inozo askok, talde nazietako morboaren ondorioz.
Honek eta talde nazien aldeko jarrerak ikusmina eragiten die inozo askori.
Honi eta talde naziek eragiten duten beldurrari bota behar zaio inozo askoren ikusminaren errua.
Aurtengo aurrekontua iazkoa baino handixeagoa izan da.Hurrengoetatik zein da esanahi berekoa?
Aurtengo aurrekontua iazkoaren aldean zertxobait handiagoa izan da.
Aurtengo aurrekontua iazkoaren aldean handia da.
Aurtengo aurrekontua iazkoaren aldean oso handia izan da.
Aurtengo aurrekontua iazkoaren parekoa izan da.
Gauden denok alai.Zer esan nahi du?
Denok geunden alai.
Egon gaitezen denok alai.
Denok alai gaude.
Alai gauden guztiok.
Euskaldun fededun dio esaerak. Zer esan nahi du azpimarratutako hitzak?
Mezamutila.
Gotzaina.
Apaiza.
Sinestuna.
Nola esaten zaio hotzarekiko oso sentibera den pertsonari?
Hozbera.
Hozkirria.
Hotzikara.
Laiotza.
..... dago gure gazte sasoia!
Gaztetan
Lekutan
Umetan
Antzina
Gogotik bota du euria gaur, baina iluntze partean ..... eta ibilaldi ederra egin dugu.
atertu dio
atertu du
ateri da
ateri egin da
Euskara batuan, zein dago zuzen?
Trenak lurpetik doazte inguru honetan.
Bostehun euroko motorra erosiko diote Aneri.
Arazo guzti hoiek aipatu nizkion nagusiari.
Uste dut piskat haserre daudela gurekin.
Poltsakada ..... sagar zekarren aldean.
bete
oso
gain
guztia
Euskara batuan, zein dago zuzen idatzia?
Jezarri zaitez haltzari horren gainean.
Hostoak jausi zaizkion haritz lehor horren ondora hurbildu da.
Gizon gaiso hura gaizki ezerita zegoen.
Aritz ihar horren hostoak laster jausiko dira.
Nola idatzi behar da 50?
Berrogeita hamar.
Berrogeitamar.
Berrogetamar.
Berrogei eta hamar.
..... lasai, ez da berandu eta!
Gabiltza
Ibil gaitezen
Goaz
Joaten gara
Zein dago gaizki?
Hobe duzue aurrera joaten utz nazazuen.
Beldur naiz zerbait txarra gertatu ez ote zaion.
Eskerrak bera konturatu delari!
Saiatuko naiz zure guraria bete dadin.
Ez gara ospakizun horretara joan, ez ..... gonbidatu. Bakarra da zuzena euskara batuan.
baigaituzte
baikaituzte
baitgaituzte
bait gaituzte
Aurreko batean, laban egin eta ..... erori nintzen.
bizkar ematen
muturrez gora
ahuspez
atzekoz aurrera
Autobus geltokian zegoela, auto batek harrapatu du gure auzoko lagun bat. Aukeratu erantzun egokiena.
Zoritxarra halakoa!
Hori zoritxarra!
Zoritxar hori!
Halako zoritxarra!
Bill Gates aberatsak ere lagundu duela behartsuen aldeko kanpaina? ..... hainbeste daukanagandik!
Nahi litzateke
Ez da zertan
Ez horixe
Gutxienez
Urte asko joan dira egitasmoaren hasieratik gauzatzeko unera arte. Alegia:
Egitasmoa urtez urte bere fruitua emanez joan da.
Urtez urte berritu beharreko egitasmoa izan da.
Proiektuaren abiaburua aspaldikoa da.
Aspaldi gauzatu zen aipatutako proiektua.
Aukeratu zuzena.Zer ordu da?
Seiak eta erdi.
Sei eta erdiak.
Seirak eta erdi.
Seiak eta erdiak.
Urepelen omenaldia egiten ari ..... hil zen Xalbador bertsolaria.
zitzaizkiotelarik
ziotelarik
zizkiotelarik
zitzaizkiolarik
Eragozpen horiek ....., aurrera egitea erabaki dute.
gaindi
aldera
kontuan izaten
gorabehera
Zein dago gaizki?
15:00ean.
12:30ean.
12:12an.
03:15ean.
Oso zaila da idazlan hori zuzentzea eta txukuntzea: ..... bere horretan.
bego
egon dadin
egon dagoela
dagoen
Zein dago oker euskara batuan?
Deituko dizut.
Itxarongo zaitut.
Deituko zaitut.
Lagunduko dizut.
Izuturik geunden. Bestela esanda:
Beldurraren airean geunden.
Beldurrarekin airean geunden.
Beldurrak airean geunden.
Beldur airean geunden.
Zuek Kepari zorrak barka ..... ematen dizuet diru hau.
diezazkiezuen
diezazkiozuen
diezaiezuen
diezaiozuen
Badakit liburua galdu duzula, baina etxe osoa arakatu dut eta ez dago ..... liburu horren arrastorik.
delako
baizik ere
hartako
halako
Nik neuk ez dakit, baina hemengo ..... erantzun ahalko dizu.Zein ez da zuzena?
besteren batek
edozeinek
honek
inork
Egun batzuk baino ez dira falta oporretarako, eta langileok...
esne mamitan gaude.
sutan gaude.
irrikan daude.
ketan gaude.
Etxea hankaz gora ikusi zuenean, oihuka eta biraoka hasi zen,....
bere onenak emanda.
bere onetik aterata.
begiak lauso.
deabrukeriak eginda.
Haur txikitxo bat bere amarimamaeskean ari bazaio:
Hotz da.
Gose da.
Logura da.
Egarri da.
Zein dago ondo?
Iztuetaren "Ez direlako aketsak" liburua plazaratuko du Alberdania argitaletxeak Abenduaren 4erako.
Iztuetaren "Ez direlako aketsak" liburua plazaratuko du Alberdania argitaletxeak abenduaren 4rako.
Iztuetaren Ez Direlako Aketsak liburua plazaratuko du Alberdania Argitaletxeak Abenduaren 4rako.
Iztuetaren "Ez direlako aketsak" liburua plazaratuko du Alberdania argitaletxeak abenduaren 4erako.
Arroparen bat garbitzean txikiago edo laburrago geratzean esaten da:
Melatu egin da.
Eman egin du.
Urak hartu du.
Urtu egin da.
Hori da ume mizkina, hori! Baliokidea aukeratu.
Ez da batere jatuna.
Denetarik nahi du.
Berritsua da.
Beti negarrez ari da.
Nire autoak 20 urte ditu. Aukeratu jarraipen egokiena.
Aldatzear dago.
Hobebeharrez dago.
Onenak emana dago.
Bere onetik aterata dago.
Erakunde horrek laguntza eskaintzen du premiazkoa den tokietan, osasun laguntza...
izan ere.
bereziki.
azkenik.
hala nola.
Eta, esan eta egin! Larru gorritan jarri zen kale erdian!Zein da jarraipen egokia?
Ezetz izan!
Eskerrak!
Baietz!
Zoroa halakoa!
Badu horrek ateraldi bakoitzik!Bestela esanda:
Mendizale amorratua da.
Oso xelebrea da.
Oso astuna da.
Berritsua da, sano.
Hurrengoetako bat gaizki dago. Zein da?
Mutil banarekin irten ziren tabernatik Aloña eta Eider.
Harrobiko jokalariz osatutako taldea egin nahi du zuzendaritzak.
Bost urtez Parisen izan naiz.
Irailan hasiko gara ikastolan.
Gaztetan ikasi nuen, baina ordutik ez dut autorik hartu, eta... Zein da jarraipen zuzena?
gidatzen ahaztu egin zait.
gidatzea ahaztu egin dut.
gidatzeaz ahaztu egin zait.
nola gidatzea ahaztu naiz.
Izugarria da! Nola burura ..... horrelakorik?
dakizuke
litzaizuke
zitzaizkizun
zekizun
Zaletu guztiok beste ametsik ez dugu. Gure taldeak hurrengo txapelketa...
irabaziko ohi du!
irabaziko omen du!
irabaziko bide du!
irabaziko ahal du!
Euskara batuan zein dago zuzen idatzita?
Aberastuez gero.
Bostak ezgero.
Aberastuz gero.
Honez gero.
Norbere gauzarik minenez trufatzen jakiteak abagune paregabea eskaintzen du besteenez trufatzeko. Bestela esanda:
Bere buruari iseka egiten dakienak aukera ederra du besteei iseka egiteko.
Mintzen gaituztenean besteei iseka egiteko joera dugu.
Min ematen digutenean besteei erasotzeko aukera ederra dugu.
Minez trufatzen dakiena besteen saminez ere trufatuko da.
Ez dizut onartuko oparia, non eta ez didazun zin egiten ez duzula lapurtu. Bestela esanda:Ez dizut onartuko oparia...
non lapurtu duzun esaten ez badidazu.
ez duzula lapurtu zin egin ezean.
ez duzula lapurtu zin egin arren.
ez duzula lapurtu zin eginda ere.
Asteburuetan ez omen da mendira beste inora joaten.Hau da:
Asteburuetan ez da joaten ez mendira, ez bestetara.
Diotenez, asteburuetan mendira baino ez da joaten.
Asteburuetan edonora joaten omen da.
Asteburuetan mendira, behintzat, ez da joaten.
Zein da zuzena?
Txokolatezko gozokiei pattarra gehituz gero, anisa gehituta baino hobetoago daude.
Tolosako abesbatza da ondoen abestu duena.
Coppiren garaiari alderatuta, egungo txirrindulariek baldintza hobeagoak dituzte.
Enpresa horretako lan baldintzak inoiz baino onagoak dira.
Liburua irakurri eta etxetik irten nintzen.Beste era batera:
Liburua irakurtzerakoan etxetik irten nintzen.
Liburua irakurritakoan etxetik irten nintzen.
Liburua irakurri ahala etxetik irten nintzen.
Liburua irakurriz gero etxetik irten nintzen.
Berriro harrapatu zaituzte autoak lapurtzen? Bada,...
hori duk eta!
zureak egin du!
zorinekoa zu!
hori txantxa!
Bada, zaharrak berri.Zein galderaren erantzuna da?
Zelan bizi zara?
Ezer berririk erosi al duzu aspaldion?
Zer berri?
Zenbat urte dituzu?
Zein da hasiera egokia? ..., ibiltzeko ere gai ez dela dago.
Zutz eginda
Lodiz lodi
Ekin eta ekin
Argalaren argalaz
Zein da zuzena euskara batuan?
Orohar, esan daiteke denek hitzegin dutela gaizki.
Oro har, esan daiteke denek hitz egin dutela gaizki.
Orohar, esan daiteke denek hitz egin dutela gaizki.
Oro har, esan daiteke denek hitzegin dutela gaizki.
Ikusten zaila denari .....esaten zaio.Hau da:
ikusgarria
ikusgaitza
ikuskizuna
ikustezina
Maisutza bere gain hartu dutenez gero, gidaritza dagokie, ez artaldearen atzetik ibiltzea.Bestela esanda:
Maisutza eurek hartu dutenez, eurek izan behar dute gidari.
Gidaritzak gain hartu dienez gero, ez dute artaldearen aurretik ibili behar.
Maisuak direnez, artaldearen atzetik ibili behar dute.
Artaldeari ez dagokio gidaritza, buruzagitza baizik.
Goizaldeko ordu bata izan arren, argi asko daude piztuta ..... etxeetan.