1975ean zer gertatu zitzaion Gurutze lrizar "Fatimetu"ri?
- Sahararrak ezagutu zituela Tenerifen oporretan zela.
- Fronte Polisarioa sortzen parte hartu zuela.
- Marokoren inbasioaren ondoren, Saharara joatea erabaki zuela.
- Sahararren arazoen berri izan zuela lehenengo aldiz.
Kanpamenduetan...
- errefuxiatuen seme-alabak, Afrikan oro har ez bezala, eskolara joaten dira.
- haurrak euren herrietako eskoletara joaten dira.
- haur guztiak joaten dira eskolara, gainerako afrikarrak bezala.
- erbestean daudenez, eskolara joatea ezinezkoa da.
Zer ezaugarri ditu eskolak?
- Arabiera, gaztelera eta hassaniera irakasten dituzte.
- Haurrentzat nahiz helduentzat da.
- Emakume helduei ezagutza teorikoak baino ez dizkie eskaintzen.
- Helduek lan praktikoak bakarrik egiten dituzte.
Zer klima mota dute?
- Urtean zehar eguraldia gutxi aldatzen da.
- Beroa eta hondar ekaitzak izaten dituzte urte osoan.
- Udak oso beroak eta neguak epel antzekoak.
- Beroa eta hotza, zein bere sasoian.
Nolakoak dira emakume sahararrak?
- Gure aldean bereziak, marokoarrak bezalakoak.
- Etxean giltzarri dira eta halaber kanpamenduetan.
- Oro har, hemengo emakumeen oso parekoak.
- Nola kanpora hala barrura begira, etxean emakumeak agintzen du.
Zer egoera politiko dute?
- Sahararrak ez datoz bat Nazio Batuen azken proposamenarekin.
- Hamaika aldiz atzeratu ondoren, egin dute independentziari buruzko erreferenduma.
- Aldaketarik gabekoa, pazientzia handiarekin onartzen dutena.
- Hogeita bost urte atzerrian pasatu ondoren, autonomia nahi dute.
Sahararrek zer pentsatzen dute?
- Ez dutela inolako etorkizunik, etsita daude.
- Nola edo hala, euren herrialdera itzultzea lortuko dutela.
- Inor baino hobeak direla gerran.
- Gerra ez dutela irtenbide bakarra.
Zein beste ezaugarri dituzte sahararrek?
- Ahozkotasunari ez diote garrantzi handirik ematen.
- Bat-batean bertsoak botatzeko gai dira ia denak.
- Belaunaldiz belaunaldiko transmisioa ahoz egiten dute.
- Zaharren jakinduria ez dute aintzat hartzen.
Joan zenean zer jarrera hartu zuen Fatimetuk bertakoekin?
- Diren-direnean onartu zituen.
- Ohitura batzuk aldarazten ahalegindu zen.
- Haien jokaera asko zentzugabeak iruditu zitzaizkion.
- Bertakoak ulertezinak iruditu zitzaizkion.
Basamortuko bizimoduan...
- sahararrek aberatsen gauzekin amesten dute.
- arazo txikiek handiagoak dirudite.
- alde batean geratzen dira gauza materialak eta lagunak.
- unean unekoa gozatzen ikasten da.