AHOZKOAREN ULERMENA I. Roge Blasco( k)...
- trenez eta hegazkinez ibiltzea du gustuko.
- Livingstone Doktorea ezizenez ezagutzen dute lagunartean.
- munduko bazterrik galduenetan bizi izan da.
- telebistan egindako lana dela eta, Livingstone Doktorea izenez ezagutzen du jende askok.
Umetan...
- bainera txalupaz betetzea zuen jolasik gogokoena.
- ikasle txarra zen eta, ondorioz, ez zen besteen mailara iristen.
- irudimen handiko haurra zen.
- harroa zen eta ez zen besteekin ondo moldatzen.
Rogek hainbat zaletasun izan zituen...
- baina, kometa aireratzea zuen gustukoena.
- baina, batez ere, marrazketan eta zinemagintzan nabarmendu zen.
- eta, beste gauza batzuen artean, hainbat nobela ere idatzi zituen.
- baina, gainera, hainbat lan ere egin behar izan zituen; denak kazetaritzari lotuak.
Musikarekin ere izan zuen hartu-emanik.
- Lavabos Iturriaga taldearekin Euskal Herritik kanpo ere jo izan zuen.
- Beatles taldearen jarraitzaile sutsua izan zen 14-15 urtez, taldea desegin zen arte.
- Elias Amezagaren taldean aritu zen gitarra jotzen hainbat urtetan.
- Bere etxeko garajean aritzen ziren musika lantzen, gozatzen, ontzen...
Bidaiak ere oso gustuko ditu.
- Oso gustura ibili izan da beti bidaia antolatuetan zein bestelakoetan.
- Aukeran, nahiago du bakarrik bidaiatu.
- Ez du ulertzen nola gusta lekizkiokeen jendeari bakarkako bidaiak.
- Beti ere, hemengo errealitatea burutik kendu gabe.
AHOZKOAREN ULERMENA II Roge Blascoren ustez...
- bidaiatzea bihurgune bakoitzean ezusteko bat aurkitzea da.
- funtsezkoa da bidaiaren aurretik gauzak ondo planifikatzea.
- bidaiatzean ezustekoei aurre egiten ikasten da.
- alferrikakoa da aurretik bidaia gehiegi prestatzea, bertara joan eta dena ezberdina izaten baita.
Bidaietan...
- jendearekin harreman zuzena izatea saihesten du.
- pertsonak ezagutzeari beste edozeri baino garrantzi handiagoa ematen dio.
- bidaia-liburuak idaztea du helburu.
- herrialdeei eta paisaiei berebiziko garrantzia ematen die.
Bidaiatzeak ere baditu arriskuak...
- zenbaitetan hobe da harro plantan joan, umil agertu baino.
- harro plantan joaten denari umil doanari baino errazago egingo diote lapurreta edota erasoren bat.
- hala ere, toki turistikoenak seguruak dira.
- hemen ez bezala, leku turistikoetan lapurretak gertatzen dira.
Ugandan esperientzia bitxia izan zuten.
- Gorila talde bat aurrez aurre ikusteko aukera izan zuten.
- Hainbat gorila haragitarako nola akabatzen zituzten ikusi ahal izan zuten.
- Gorila talde baten jokabidea behatu ahal izan zuten, sastraken artean ezkutaturik.
- Gorila bat inguratu zitzaien eta eurak jakin-minez aztertu ondoren, bakarrik utzi zituen oihanaren erdian.
Gehienetan gu baino okerrago dauden herrietara bidaiatzen du.
- Horrek laguntzen dio luxuak gehiago estimatzen.
- Gure pribilegioei buruz zer pentsatzen duten jakin nahi du.
- Bertan ezagutu ahal izan ditu garapenaren truke guk galdu ditugun hainbat gauza.
- Bertakoekin gauzak trukatzera joaten da.