jakintza_avatar.gifeuskaljakintza_logo_txikia.gif2003ko urriaren 4ko SINONIMOAK

EGA: 2003 eta 2004ko azterketak liburutik hartua

Maite Goñi (euskaljakintza)

Ondoko esaldietan markatuta dauden hitzen sinonimo bana jarri behar duzu, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Erantzunetan ahalik eta sinonimo gehien ipintzen saiatu gara; dena den, gerta daiteke zurea ondo egotea eta hemen ez azaltzea.
1. peine-del-viento.jpgOntzeko astirik eman gabe desagertzen ziren gereziak zuhaitzetatik.
2. Lehengusua gertu bizi zela jakin nuenetik bisitalditxo bat egiteko une aproposaren zain nago.
3. Odolbildu ederra atera zitzaion gorputzean bizikletatik erorita.
4. Ez zegoen ordu askotako lan gogorrak unatua , gogoeta tristeek abaildua baino.
5. Sua iraungi zitzaien eta berriro pizten saiatu ziren.
6. Gandututako leihotik ez zen ikusten atarira inguratzen ari zen eskalearen irudia.
7. Gogotik ari du oraintxe bertan euria, bai horixe!
8. Jagole bakoitzak lau umeren ardura izango du kanpaldi honetan.
9. Bere aitaren ahotik estreinakoz entzun zituen hitz haiek zur eta lur utzi zuten mutiko koskorra.
10. Bozgorailutik ahots amultsu batel laster lur hartuko dugula adierazi digu.