jakintza_avatar.gifeuskaljakintza_logo_txikia.gif2004ko martxoaren 6ko SINONIMOAK (A)

EGA: 2003 eta 2004ko azterketak liburutik hartua

Maite Goñi (euskaljakintza)

Ondoko esaldietan markatuta dauden hitzen sinonimo bana jarri behar duzu, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Erantzunetan ahalik eta sinonimo gehien ipintzen saiatu gara; dena den, gerta daiteke zurea ondo egotea eta hemen ez azaltzea.
Oiangu_ordizia.jpg
1. Everesterako bideari ekiteko gertu zeudela adierazi zuten espedizioko kideek.
2. Edan ezazu salda lehenbailehen, osterantzean hoztu egingo zaizu eta!
3. Epelak entzun beharko dituzu zetazko atorra lohitu duzula amak jakiten duenean.
4. Gaingiroki irakurri dut, beste ezertarako astirik ez baitut izan.
5. Anbotoko Dama leize ilun eta umel batean bizi omen da.
6. Ezinduek oztopo gehiegirekin egiten dute topo kaleetan zein garraioetan.
7. Mikelek ez zion inoiz lagunari iruzurrik egingo, zinez maite baitzuen.
8. Amari afarirako mahaia atontzen lagundu genion.
9. Epaiketa hartan lekukorik behinenak guztiz mozkorturik zeuden eta ezin izan zuten epairik eman.
10. Behar-beharrezkoa da gogo biziz jardutea, gauzak taxuz egingo badira.