ENTZUTEZKO ULERMENA: LEHEN ATALA.
Noiz izango dira topaketa hauek?
- Igandean hasi eta astelehenean amaituko dira.
- Astelehenean hasi eta igandean amaituko dira.
- Asteburu osoan zehar izango dira.
Zer da "Periferiak"?
- Euskal hizkuntzari buruzko kultur topaketa.
- Hezkuntzari buruzko kultur topaketa.
- Kultur adierazpen ezberdinen iguruko topaketa.
Zein egile gonbidatu dituzte topaketa hauetara?
- Hiriaren ertzean lan egiten dutenak.
- Auzune marginatuetan lan egiten dutenak.
- Ertzeko ikuspuntu batetik lan egiten dutenak.
Zer lortzea aurreikusten zen Livornoko topaketetan?
- Ezin zitekeen aldez aurretik jakin.
- Konplizitateak haustea eta automatismoak sortzea.
- Gauza asko lortzeko asmoa zuten.
Bilbora etorriko ez den pertsona baten aipamena egiten du. Zergatik ez da etorriko?
- Laster, 80 urte egingo dituelako.
- Hasieratik eragozpenak jarri zituen eta.
- Ez da argi aipatzen zergatia.
ENTZUTEZKO ULERMENA: BIGARREN ATALA.
Zenbat atal ditu topaketak?
- Solasaldiak, mahai-inguruak eta "zubiak".
- Solasaldiak eta mahai-inguruak.
- Solasaldiak, topaketak eta kaleko ikuskizunak.
Non izango dira "topaketak" deitzen diren mahai-inguruak?
- Bidebarrietan.
- Bilborock eta Kafe Antzokian.
- Bilbao Arten.
Hiriko zein lekutan izango dira ekitaldi horiek?
- Hiriaren ertzetan.
- Hirigunean.
- Erdigunean eta ertzetan.
Ondoriorik edo eraginik izango du honek guztiak?
- Horrelakoak ikuskizun huts bilakatzen dira.
- Ahaleginduko dira arrastoa utz dezan.
- Eragin garbia izango du bilbotarren artean.
Zer dio Livornon egindakoari buruz?
- Dokumental batean bildu eta bertan aurkeztu zela.
- Haizeak eraman ondoren, hedatzeko aukera izan duela.
- Han egindakoa bildu ondoren, erakusteko moduan direla Bilbon.
ENTZUTEZKO ULERMENA: HIRUGARREN ATALA.
Antolakuntza alorrean, amaituta daukate guztia?
- Bai, eta noiz hasiko daude.
- Ez, xehetasun ugari falta da.
- Bueno... Oraindik, ez.
Nork hartuko du parte?
- Bilbotar askok eta kanpoko bakar batzuek.
- Oraindik ez dakite.
- Kanpotarrek eta bertakoek.
Livornoko jardunaldien lema zein izan zen?
- "Portu hirietako egileak".
- "Memoria periferikoak".
- "Portu hiriak".
Non bizi dira antolatzaileak?
- Bilbon eta Livornon.
- Ez dakigu.
- Bilbon bizi dira.
Bilbon egitea ez da kasualitate hutsa. Izan ere,
- Bilbok portu hiriaren ezaugarri guztiak ditu.
- Bilbo, hainbat ezaugarri galdu baditu ere, portu hiria da.
- Bilbok testuinguru eta inguru ikusgarriak ditu.
Ordutegiari buruz zer dio?
- Arratsean eta gauean izango direla ekitaldi guztiak.
- Arratsean eta gauean izango direla ia ekitaldi guztiak.
- Egunez eta gauez izango direla ia ekitaldi guztiak.
ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA.
Zein ez da egokia?
- Jertsea azpikoz gora nuela atera nintzen.
- Galtzak atzekoz aurrera jantzarazi zizkidaten inauterietan.
- Gabardina buruz behera zuela ikusi nuen Antton.
- Txamarra galtzarbean zuela agertu zitzaigun Antton.
Euskara batuan, zein da zuzena?
- Jende ugari etorriko dira biharko kontzertura.
- Iaz baino jende gehiago gainditu du azterketa aurten.
- Joxerenganako maitasuna aspaldi itzali zitzaion.
- Aurrerakuntzeei esker erosoago bizi gara.
Oso gizon gogorra da. Ezerk ez du .... Aukeratu hitz egokia:
- ahitzen.
- amiltzen.
- uxatzen.
- hunkitzen.
Gogoan hartu alkoholak galbidera eraman ....., neurriz gain hartuz gero.
- zaitezkeela
- zaitzazketela
- zatzaizkizukeela
- zaitzakeela
Norbaitek "Eskerrik asko" esan dizu. Zein da erantzun zuzena?
- Ez dago ematerik!
- Ez horregatik!
- Ez hargatik!
- Ez dago zertan eman beharrik!
Ume txikiari esertzeko agindua emateko:
- Apapa!
- Apatx!
- Zapla!
- Plaust!
Horixe dakidala zenbat balio duen! Erantzun honi zein galdera dagokio?
- Ba al dakizu zenbat balio duen?
- Balio duela dakizuna, hori al da?
- Nork daki zenbat balio duen?
- Zuk al dakizu zenbat balio duen?
Gorputzaren atal batzuk ukitzean sortzen den dardara urduria:
- Kili-kilia
- Sarraskia
- Zurrunbiloa
- Laztana
Zein dago oker?
- Brasildarrak
- Erromatarrak
- Berlindarrak
- Amerikatarrak
Txapela buruan, ..... Zein da esaera horren jarraipena?
- parranda barikuan.
- Ibili munduan.
- makila eskuan.
- alaiki kantuan.
Zein da zuzena?
- Herriz-herri
- Joan-etorri
- Kontra-esan
- Lan-bila
Aparteko gauzarik ez zigun esan hizlariak. Zer esan nahi du?
- Hizlariak urrutiko gauzarik ez zigula kontatu.
- Hizlariak alde batera uzteko gauzak esan zizkigula.
- Lehendik ezagutzen genituen gauzak esan zizkigula.
- Hizlaria ez zela gurekin bakarka aritu.
Hurrengoetatik, zein da okerra?
- Bizikletaren truke ordenagailua emango dizut.
- Beretaz kanpo ez du beste inorengan pentsatzen.
- Egunean zehar kaloria asko erretzen ditugu.
- Besteren bizkar bizi izan da azken urteetan.
Lan hori gaur bukatu behar dut, .....
- lehertuko banaiz ere.
- eginahalak eginda ere.
- bereak eta bi eginda.
- lehertzez gero.
Letra larri eta xeheen erabilerari begira, zein dago txarto idatzita?
- Beethoven-en Bederatzigarren Sinfonia jo zuten.
- Giza Eskubideen Batzordea bihar biltzekoa da.
- Euskal autonomia erkidegoko Lehendakaria Ajuria Enea Jauregian bizi da.
- II. Mundu Gerra 1939an hasi zen.
Zein ez da gehiegizko lausenguaren parekoa?
- Zurikeria
- Koipekeria
- Eztikeria
- Ergelkeria
Jonen bulegora deitu duzu telefonoz. Norbaitek hartu du telefonoa. Zein da galdera egokia?
- Arren, badago Jon?
- Egun on, Jon dago?
- Kaixo. Iñaki naiz. Jon hor dago?
- Egun on, laguntxo. Jonekin hitz egiteko, mesedez?
Hautatu bikote zuzena. Garaiz oheratuko ..... goizetan errazago jaikiko .....
- bazinen / zinatekeen
- bazina / zinateke
- bazinateke / zinen
- bazina / zinen
Zein da zuzena?
- Anaia txikia.
- Gauz harrigarriak.
- Okelik onena.
- Kultur ezberdinak.
Etsi-etsian txabola honetan geldituko gara lo egiten. Zer esan nahi du?
- Denok ados gaudelako geldituko garela lo egiten txabolan.
- Beste erremediorik ez dugulako geldituko garela lo egiten txabolan.
- Gustatzen zaigulako geldituko garela lo egiten txabolan.
- Etsipenak txabola honetan lo egiteko esan digula.
Zeuk ere izango dituzu, ziurki, nik esandakoa berresteko adibide franko, ezbairik gabe.
- Nik ez bezala, zuk izango dituzu nire esana berresteko adibide franko.
- Ez dut zalantzarik zuk, nik bezala, izango dituzula makina bat adibide diodana berresteko.
- Zeuk ere badituzu, ziurki, nik esandakoa berreskuratzeko adibide franko.
- Agian, zuk ere izan zenitzake zenbait adibide nik esaten dudana baiesteko.
Zein da zuzena?
- Bai gazteek, zein helduek gustuko dute kirola.
- Bai tabakoa, bai alkohola ez dira onak osasunerako.
- Nola mendian, nola hondartzan pozik ibiltzen gara.
- Egin hau edo egin hori, baina egin zerbait!
Sarrerarik gabe geratu zaretela? Aukeratu jarraipen egokia.
- Zer egiten diogu, ba!
- Lehenago etortzea zenuten!
- Bada, etortzea hurrengoan!
- Ze sarrera eta ze sarrera-ondo!
Euskara batuan, zein da idazkera zuzena?
- Dudamuda ugari dago horren inguruan.
- Orohar, ondo dagoela esan daiteke.
- Non nahi aurkituko duzu hori.
- Lehenbailehen egin behar dugu.
Tomate-saltsa egiteko, lehendabizi tipula ..... egin behar da.
- gorritu
- erein
- landatu
- ureztatu
Ez da larruzkoa, ..... plastikozkoa.
- aitzitik
- ezpada
- ordea
- harik eta
Aizu, egingo al didazu lantxo hori, mesedez? Baietz erantzuteko:
- Egingo ez dizut, ba!
- Zera egingo dizut nik!
- Bai, egon horretan!
- Baita zereko zera ere!
Hurrengo hitzek antzeko esanahia dute, batek izan ezik. Zein da?
- Orroaka
- Irrintzika
- Arrantzaka
- Aharrausika
Aizue! ..... begira egonda, ez duzue lanik aurrera aterako.
- Elkarri
- Elkarrekiko
- Elkar
- Elkarren
Senperrenak ikusitakoa da hori. Zer esan nahi du?
- Bazterrak ikusitakoa dela.
- Ez duela sekula sufritu.
- Latzak ikusitakoa dela.
- Sufritzen ikasiko duela.
Hauetako zein da zuzena?
- Martxoak 7an elkartuko gara bidaia antolatzeko.
- Maiatzako 7tik 12ra jai hartuko dugu.
- 2004ko urtarrilaren 17an izan zuten istripua.
- 2000eko uztailan ezkontzekotan ziren.
Esandako guzti-guztia gertatu da. Beraz, .... asmatu du.
- bete-betean
- aho-betean
- hainbestean
- ozta-ozta
Erraza da etxe berria erostea pentsatzea, baina dirua behar da horretarako eta nik ez dut. Norbaitek emango ....
- balit!
- balidake!
- lidake!
- bazidan!
Iraganaldiari buruz haztamuka gabiltza guztiok, eta itsu-itsuan, urrutixegi jo nahi baldin badugu. Hots:
- Iraganeko kontuetan gehiegi sakondu nahi dugunean ez dugu ezer argirik atzematen.
- Denok ere nahiko dorpe ibili izan gara iraganean, itsuak bezala.
- Iraganaldia aztertzeko urrunegi joaten gara, batere orekarik gabe.
- Txikiak izan garenean dena ukitzeko eta aztertzeko joera izan dugu guztiok.
Europarrek kakaoa Ameriketatik ekarri zuten. Aukeratu jarraipena.
- Patata baita ere handik ekarri zuten.
- Patata ere handik ekarri zuten.
- Patata ere bai handik ekarri zuten.
- Patata handik ekarri zuten ere.
Zein da zuzena?
- Gaur egun dezakegun guztia egingo bagenu, bihar ez genuen lanik izango.
- Mariterekin dabilena ez daki bera baino zazpi urte zaharragoa dela.
- Hor dabilen horrek oraindik ere ez daki ni Bilbokoa naizela.
- Espantua besterik ez dutena ez dira sekula gizontzen.
Zein dago gaizki?
- Nork edukiko dit esanera eskolan?
- Nori egin behar diot kasu eskolan?
- Noren agindura egon behar dut eskolan?
- Noren esanera jarri behar dut eskolan?
Tresna miragarri hura, hizkuntza alegia, esanera zeukan beti Luis Martin Santosek, Mitxelenaren ustez. Hau da:
- Hizkuntzak esaten zizkiola gauzak Luis Martin Santosi.
- Buruak agintzen ziona esan ezinik ibiltzen zela Luis Martin Santos.
- Tresna miragarri hark, hizkuntzak, ederki obeditzen ziola Luis Martin Santosi.
- Tresna miragarri hark, hizkuntzak, ederki menderatzen zuela Luis Martin Santos.
Beldur da zerbait galdetuko ..... diogun.
- ei
- omen
- ohi
- ote
Itsasoan askotan igandeak ere aste. Zer esan nahi du?
- Astea igandearen zain pasa ohi dutela.
- Askotan igandean ere lan egiten dela itsasoan.
- Aste barruan lanik ez badago igandean egiten dutela.
- Itsasoan ere, astegunak astegun eta igandeak igande direla.
Zein dago txarto?
- Bost autobus irten ziren txofer banarekin.
- Neskak launaka sartzen dira komunera.
- Jatetxe bakoitzak bana plater dauka menurako.
- Maisuak launaka jartzen gaitu, hobeki ikas dezagun.
Makinak egiten du lan guztia. Ez daukazu zain ..... besterik.
- egon
- egonik
- egona
- egoterik
"Hirurogeita hamar urte arte egin behar genuke denok lan". Zeinek adierazten du ezadostasuna?
- Ene, ez da izango!
- Aipatze hutsa ere!
- Ez dut, bada, hori neuk ere esan!
- Ezta hurrik eman ere!
Aukeratu zuzena. Zer ordutan da ikuskizuna?
- Seiretan.
- Hiru t´erditan.
- Lauretan.
- Zortzitan.
Gainezka egin dezake .....
- esneak irakitean.
- mendigoizaleak gailurra zapaltzean.
- hodeiak euria hastean.
- elurrak lurra zuritzean.
Esne-mamitan bizi nintzen garai hartan. Zer esan nahi du?
- Arazoz beterik bizi nintzela.
- Ingurukoekin gozo-gozoa nintzela.
- Esnea, behintzat, bagenuela garai hartan.
- Nahi nuen guztia nuela eskura.
Etor .... behingoz, eta esan ..... zer nahi duen. Aukeratu egokiena.
- bedi / beza
- dadin / dezala
- dadila / bedi
- dezala / dezate
Zer da "gupidagabea"?
- Errukirik ez duena.
- Gutiziarik gabe hezia.
- Maltzurkeriarik ez duena.
- Gaizki hezia.
Zein da zuzena?
- Gogor eraso gaituzte hori esateagatik.
- Ikusi nahi nizuke belauneko ubeldu hori.
- Jarraituko dizut niri ongi tratatuz gero.
- Egia kontatu nionean, lurrera bota zidan.
Lagun batek esan dizu zahartu samar ikusi zaituela. Zein da erantzun egokiena?
- Zeu ere ez zara atzo goizekoa.
- Badakizu, zaharrak berri.
- Baleki gazteak, baleza zaharrak.
- Zahar hitz, zuhur hitz.
Zein dago txarto?
- Gaixoaldi haren ondoren utzi zion Anek parrandak egiteari.
- Ane lapurretan harrapatu duten albistea zabaldu da.
- Asko ikasiagatik ez zuen lortu azterketa gainditzea.
- Asko idazten bakarrik lortzen da idazmakinan abiadura handitzea.
Kepak 24.000 euro irabazten ditu urtean. Txominek ere .....
- nonbait han.
- hor nonbait.
- nonbaiten.
- nonbaiten ere.
Heriotzak mundu honetan ez du inor gupida; deus gutxi balio dute haren aurrean imintzio eta espantuek. Zer esan nahi du?
- Heriotzak mundu honetan ez duela inor maite; deus gutxi balio dutela haren aurrean imintzio eta espantuek.
- Heriotzaren aurrean deus gutxi balio dutela hileta elizkizunek; hark mundu honetan ez duela inor erruki.
- Heriotzak mundu honetan ez duela inor erruki; ezer gutxi balio dutela haren aurrean imintzio eta harridurek.
- Heriotzaren aurrean deus gutxi balio dutela hileta elizkizunek; hark mundu honetan ez duela inor errespetatzen.
Adiskidea luzaroan ikusi ez, eta elkartzean:
- Zer moduz, motel? Hainbeste denbora ikusi gabe!
- Zer moduz, motel? Hi gaur ere hemen!
- Biharamun ederra gero!
- Hirekin badiagu orain ere!
Zenbait kiroletan baloia erabiltzen da, futbolean eta saski-baloian .....
- beharbada.
- besteak beste.
- bestalde.
- alegia.
Zerrenda horietan, zeinetan daude ortografi akatsak?
- Errautza, serbitzua, garraisia.
- Sinetsi, indartsua, txosna.
- Hondartza, haragia, oihana.
- Bukatuz gero, poz-pozik, orduz ordu.
"Non dira nire apunteak?" entzunik, ez dakizula adierazteko nola erantzun?
- Nonahi!
- Non eta han!
- Auskalo!
- Han-hor-hemen!
Zein da zuzena?
- Horko gizoneri esplikaziorik eman gabe ere, baduzu nahikoa.
- Mutikoak neskatoai begiratzen zieten, den-dena kontrolatu nahian.
- Gaueko hamabiak ezkero ez da poliziarik ikusten.
- Arantxa eta Mertxen denda bihar inauguratuko omen dute.
Aurtengo soldataren igoera .... izan da.
- %2,4
- %2,4an
- %2,4tan
- %2,4ekoa
Behingoz bukatuko ahal du! esamoldearen parekoa zein da?
- Ezin du bukatu!
- Berehala buka dezake!
- Ai, behin edo behin bukatuko balu!
- Behin buka dezake!
Han ..... aitak pastoralak zer ziren esplikatu nahian.
- ziharduen
- zerabilen
- zirudien
- ziotson
Zerrenda horietan, zeinetan daude ortografi akatsak?
- Bait dakit, baigenuen, bainintzen.
- Usaina, ospitalea, tesia.
- Energiarik gabe, lotsarik gabe, arnasarik gabe.
- Ziur, leuna, ilargia.
"Seko erori zen behia" diogunean zera adierazi nahi dugu:
- Arras idorturik erori zela.
- Hilda erori zela.
- Egarriaren egarriz erori zela.
- Beharturik erori zela.
Daudela hor pixka batean honen gainean .....
- deus ez badutenez esan behar.
- deus ez baduten esan behar.
- deus ez badutenez gero esan behar.
- deus esan behar ez badute.
Iazko udan izan zen hemen. ....., ez da gehiago agertu gurera.
- Betidanik
- Harrezkero
- Dagoeneko
- Aldi hartan
Ikasleek, ....., astean zenbat aldiz huts egiten dute eskolara?
- batetik bestera
- batez besteko
- batez beste
- batetan bestetan
Zein da zuzena?
- Urte berean jaio ginen Rikardo eta biok, baina ez egun berean.
- Urte berean jaio ginen Rikardo eta biok, baina ez egun berdinean.
- Urte berdinean jaio ginen Rikardo eta biok, baina ez egun berdinean.
- Urte berdinean jaio ginen Rikardo eta biok, baina ez egun berean.
Odol-analisiak egiteko ..... joan behar dut.
- lizundurik
- beraturik
- berdindurik
- baraurik
Errefrau elizkoi anitz, gehiegikeria ugariren bilduma izanagatik, ezin da ukatu ingurunearen behaketan oinarritzen direla. Hau da:
- Esaera zaharretan biltzen diren iritziek inguruko gehiegikeriei erreparatzen diete.
- Ingurunearen behaketak elizaren gehiegikeria anitz eragin zituen.
- Gehiegikeriak gehiegikeria, errefrau elizkoi asko inguruaren ezagutzaren ondorio dira.
- Bilduma anitzek elizaren errefrauak eta inguruaren behaketa uztartzen dituzte.
Albiste harrigarri hark denok ..... utzi gintuen.
- aho betean
- aho zabalka
- aho bete hotz
- aho batez
Zein da zuzena?
- Horretaz gain / horrekin batera / horren mesedetan.
- Horretaz gain / horretaz batean / horren mesedetan.
- Horrekin gain / horrekin batera / horri mesedetan.
- Horrekin gain / horretaz batera / horri mesedetan.
Gaitz erdi! Noiz erabiliko zenuke?
- Zure eginbeharraren erdia egin duzula adierazteko.
- Lagun batek zuk eskatutakoaren erdia besterik ez duela egin ohartzean.
- Istripu larri batean hainbat zauritu baina hildakorik ez dela izan jakitean.
- Zuk egitea espero zenuena baino gutxiago egin duzula adierazteko.
Zein esaldi da okerra puntuazioari dagokionez?
- Hiru anaia ziren: Pello, arotza; Jon, bizargina; eta Peru, iturgina.
- Hauek izan ziren gaiak: Historia, Filosofia eta Bioetika.
- Ariketa hau, aurrekoa baino, errazagoa da.
- Mikelen ama, gure jostuna, bihar etortzekoa da.
Guk ere badugu bizi izateko eskubidea, .... Zein ez da jarraipen egokia?
- zer demonio!
- zer demontre!
- zer arraio!
- zer mesede!
Zein da zuzena?
- Egon isilik, irakasleak entzuten digula.
- Maite didanak badaki nire berri.
- Irailaren 27an datozte Ameriketako lehengusuak.
- Aurrerantzean ere, biziko bagara, gogotik egin beharko dugu lan.
Gizakiok nekazari egin ginenean naturak zer emango zain gelditu ginen, eguraldiaren menpeko eta urte-sasoien gatibu. Bestela esanda:
- Gizakiok nekazari egitean eguraldiak menpean hartu gintuen; ez, ordea, urte-sasoiek.
- Urte sasoien gatibu bihurtu ginen eta naturak zer emango zain gelditu nekazari izateari uztean.
- Gizakiok nekazari egitean eguraldiak eta urte-sasoien morroi bihurtu ginen.
- Naturak zer emango zain gelditu ginen eta eguraldia menpean hartu genuen.
Segidako multzoetan zein hitz dago lekuz kanpo?
- Bizikleta, motorra, autoa, kamioia.
- Haragia, arraina, babarrunak, fruta.
- Erbinudea, katagorria, arratoia, satorra.
- Ameztia, lizardia, hariztia, ausardia.
Zein ez da zuzena?
- Berandu bukatu dute azteketa, argirik gabe egon baitira puska batean.
- Puska batean argirik gabe egon direlako, berandu bukatu dute azterketa.
- Berandu bukatu dute azteketa, zeren eta puska batean argirik gabe egon baitira.
- Zergatik puska batean argirik gabe egon direlako, berandu bukatu dute azterketa.
Horrela lan egin eta aberastuko ez denik ez dago. Hortaz:
- Horrela lan eginda edonor aberasten da.
- Lan eginda ere, bada aberastu ez denik.
- Horrela lan eginda kostako zaizu aberastea.
- Horrela lan eginda inor ez da aberasten.
Oraingo mintzaldiek ez dute, mamiaren aldetik, ordukoen eite handirik. Bestela esanda:
- Mintzaldiak orain, mamiaren aldetik, beste garai batekoak bezalakoak dira.
- Lehenagoko saioak beste itxura batekoak izaten ziren, edukiari dagokionez.
- Oraingo mintzaldiek ez dute ospe onik, mamiagatik batez ere.
- Orduko mintzaldiek eta oraingoek ere ez dute mami handirik.
Zein da zuzena?
- Erne horrekin!
- Erne horretaz!
- Erne horretara!
- Erne horrekiko!
Begitan hartu nau zuzendariak. Zer esan nahi du?
- Zuzendaria gustura dagoela nirekin.
- Zuzendariak begiko nauela.
- Ez naizela zuzendariaren gogoko.
- Zuzendariaren gogokoena naizela.
Etor zaitez ordurako, ..... tabernara joango naiz hamaiketakoa egitera.
- bestela
- beraz
- hori dela eta
- orobat
Umeak plisti-plasta ibiltzen dira ......
- ikasgelan.
- elizan.
- uretan.
- futbolean.