ENTZUTEZKO ULERMENA:
Agustin Egurrola Euskal Herrira ...
- askotan etortzen da.
- oso gutxitan etortzen da.
- noizean behin etortzen da.
Australian noiz izan da?
- Orain dela gutxi.
- Orain dela bost hilabete.
- Orain dela denbora franko.
Non igaro zituen Agustin Egurrolak lehenengo urteak?
- Lehendabizi Markinan.
- Markinan baino lehenago Etxebarrin
- Hogeita zazpi urte arte Markinan.
Lehenengo aldiz Pirinioetara norekin joan zen?
- Mutrikuko tal de batekin.
- Elgoibarko aldra edo talde batekin
- Elgoibarko mutil batekin.
Suitzara joan nahi zuen ...
- lan premian zegoelako.
- mendi handiak daudelako.
- lanean aritzeko gogorik ez zuelako.
Ingelesa noiz ikasi zuen?
- Frantsesa ikasi ondoren
- Donostian bizi zela
- Hogeita bi urte inguru zituela.
BIGARREN ATALA:
Agustin Egurrolak munduan zehar ibiltzen ...
- lagun batekin ikasi zuen.
- bakarrik ikasi zuen.
- baserritar batekin ikasi zuen.
Erraza al da Agustinentzat bakarrik ibiltzea?
- Ez, zaharrek ez baitute ezertarako gogorik izaten.
- Ez, babes gutxi izaten baita.
- Bai, gazteek sasoi hobea izaten baitute.
Agustinen adineko jendeak kanpora joan nahi du?
- Nahi bai, baina ezin du.
- Ez du gogorik, ezta modurik ere.
- Aukera badu, baina ez du nahi.
Agustinen aita ...
- munduan zehar dexente ibilia zen.
- kezkatu egiten zen semea etxetik irtetean.
- ez zen etxetik irten zale.
Aitak inoiz bultzatu al zuen etxetik irtetera?
- Ez, ama izaten zen bultzatzen zuena
- Bai, lotsagarria baita etxetik ez irtetea.
- Ez, aitak ez zion inoiz esan etxetik irteteko.
HIRUGARREN ATALA:
Oharrak hartzeko ohitura handia al du?
- Bai, etxean nahiz kanpoan egon.
- Gaztea zenean bai, orain jadanik ez.
- Bai, bakardadeak bultzatu zuen oharrak hartzera.
Euskarazko liburuaren lehenengo moldapena ...
- euskaraz idatzi zuen berak.
- anaiak euskaratu zuen.
- euskara batuan idatzi zuen.
Zer-nolako hoteletan egiten du lo?
- Lau izarreko hoteletan ia beti.
- Ez du hoteletan lo egiten.
- Hotel on eta ez oso garestietan.
Bere ustez, libururik ederrena ...
- esperientzia eder eta erraza izan zen.
- gaztelaniaz idatzitako bat da.
- bost urte baino gehiago dira idatzi zuela.
ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA
Mirenekin joango da Bilbora. Harridura adierazteko, zein da okerra?
- Mirenekin joango dela Bilbora?
- Mirenekin joango den Bilbora?
- Norekin joango dela Bilbora?
- Nora joango dela Mirenekin?
Horrek zipitzik ere ez .....
- daki.
- du.
- dihardu.
- dauka.
Hurrengoetatik, zein da zuzena?
- Otsailatik maiatzara.
- Larunbatatik astelehenera.
- Zelaietik mendirantz.
- Izenetik abizenera.
Zer esan nahi du zelatatu hitzak?
- Norbaitek egindako ekintza txarrak edo legez kanpokoak agintariei jakinarazi.
- Norbaiti, bera konturatu gabe begira egon, egiten duenaz jabetzeko.
- Zaldiei eserlekua jarri, gizakiak beren gainean errazago ibiltzeko.
- Edozein abere, baina bereziki zaldiak eta txakurrak, gizakientzat hezi.
Zein da zuzena? Nire gogoz kontra hori egitera behartuko ..... , gorrotatuko .....
- banindu ........... nioke.
- banindu ........... nuke.
- balit ........... nuen.
- balit ........... nion.
Ez dago zalantzarik, hori mutrikuarra da. Aukeratu baliokidea:
- Hori mutrikuarra, inondik ere!
- Hara bestea, hori mutrikuarra!
- Hori mutrikuarra? Ezta hurrik eman ere.
- Hori mutrikuarra? Egon horretan!
Ez zen burutik maingua mutil hura! Zer esan nahi du?
- Ez zela batere inozoa.
- Nahiko buru txarra zuela.
- Ez zuela buru argirik.
- Ez zela burusoila.
Zein dago gaizki?
- Baionan elkarretaratu dira alderdi guztiak akordioa sinatzeko.
- Ezinegona eta elkarrenganako ezinikusia besterik ez dute sentitzen orain.
- Elkarrengandik urrun ibili beharrak eragiten dit tristura.
- Abokatu eta akusatuek elkar hitz egiten zuten etengabe.
Obrak direla eta, autobia ..... egingo dute.
- kateatu
- ebaki
- itxi
- hesitu
Besterentzat sortzen ez duenak ez du beretzat ere sortzen eta horrela, ezinbestean, besteren mendeko bihurtzen da. Hau da:
- Ez besterentzat ez beretzat sortzen ez duena ez da sortzaile ezinbestean.
- Inorentzat sortzen ez duenak ezinbestean bere buruarentzat sortuko du.
- Besterentzat eta beretzat ez sortzeak besteren mendeko izatea dakar.
- Bere buruarentzat ez ezik besterentzat ere sortzen duena besteren mendeko bihurtuko da.
Neskatila hori baratxuria baino ..... da.
- faltsuagoa
- zintzoagoa
- finagoa
- txikiagoa
Toki-izen zerrenda hauetako zein dago ondo euskara batuan?
- Balentzia, Madrid, Erroma, Gasteiz.
- Valenzia, Madrid, Roma, Gazteiz.
- Balentzia, Madril, Roma, Gazteiz.
- Valentzia, Madril, Erroma, Gasteiz.
Epailearengana eraman dute, baina txintik ere ez du ...
- esan.
- hitz egin.
- egotzi.
- ebatsi.
Esaten ari nintzaionarekin bat ez zetorrela ikusirik,
- gaiz aldatu nintzen.
- gaitaz aldatu nuen.
- gaiaz aldatu nuen.
- gaia aldatu nuen.
Norbaitek "Tira, tira!" esanez erantzuten badizu, zer esan nahi du?
- Zurekin erabat konforme dagoela.
- Haserretu egin dela zurekin.
- Zehaztasun handiz ari zarela.
- Ederra bota duzula.
Zein da Zuzena?
- Horregatik etorri zen, ez besterik.
- Horregatik egin zuen, ez beste ezergatik.
- Horregatik ez ezik, zuk esandakoaz ere baliatu dira.
- Nahiz honekin nahiz eta zurekin ongi moldatzen naiz.
Zein da Zuzena?
- Ezkerreko hankak lokartu dit.
- Ezkerreko hanka txindurritu egin zait.
- Ezkerreko hanka lotaratu zait.
- Ezkerreko hanka ezin esnaturik gelditu zait.
Elurra gogotik egin zuen joan den neguan. Zer esan nahi du?
- Elurra denen gustura egin zuela.
- Elur asko egin zuela.
- Uste baino elur gehiago egin zuela.
- Elur-maluta handiak egin zituela.
Bihar autobusa garaiz helduz gero, osabarenera ..... bazkaltzera.
- joan ninteke
- joango nintzen
- joango ninteke
- joan nintzateke