2005eko otsailaren 26ko ATARIKO PROBA (entzutezko ulermenik gabe)
(EGA: 2005-2006 azterketak liburutik hartua)
Entzutezko ulermena kendu eta, horren ordez, beste atariko proba batetik ateratako hainbat galdera erantsi dugu. Honela, saiakera bakoitzean, galdera guztiak nahasian (hurrenkera zehatzik gabe) egin ahal izango ditugu
Mirenekin joango da Bilbora. Harridura adierazteko, zein da okerra?
Mirenekin joango dela Bilbora?
Mirenekin joango den Bilbora?
Norekin joango dela Bilbora?
Nora joango dela Mirenekin?
Horrek zipitzik ere ez .....
daki.
du.
dihardu.
dauka.
Hurrengoetatik, zein da zuzena?
Otsailatik maiatzara.
Larunbatatik astelehenera.
Zelaietik mendirantz.
Izenetik abizenera.
Zer esan nahi du zelatatu hitzak?
Norbaitek egindako ekintza txarrak edo legez kanpokoak agintariei jakinarazi.
Norbaiti, bera konturatu gabe begira egon, egiten duenaz jabetzeko.
Zaldiei eserlekua jarri, gizakiak beren gainean errazago ibiltzeko.
Edozein abere, baina bereziki zaldiak eta txakurrak, gizakientzat hezi.
Zein da zuzena? Nire gogoz kontra hori egitera behartuko ..... , gorrotatuko .....
banindu ........... nioke.
banindu ........... nuke.
balit ........... nuen.
balit ........... nion.
Ez dago zalantzarik, hori mutrikuarra da. Aukeratu baliokidea:
Hori mutrikuarra, inondik ere!
Hara bestea, hori mutrikuarra!
Hori mutrikuarra? Ezta hurrik eman ere.
Hori mutrikuarra? Egon horretan!
Ez zen burutik maingua mutil hura! Zer esan nahi du?
Ez zela batere inozoa.
Nahiko buru txarra zuela.
Ez zuela buru argirik.
Ez zela burusoila.
Zein dago gaizki?
Baionan elkarretaratu dira alderdi guztiak akordioa sinatzeko.
Ezinegona eta elkarrenganako ezinikusia besterik ez dute sentitzen orain.
Elkarrengandik urrun ibili beharrak eragiten dit tristura.
Abokatu eta akusatuek elkar hitz egiten zuten etengabe.
Obrak direla eta, autobia ..... egingo dute.
kateatu
ebaki
itxi
hesitu
Besterentzat sortzen ez duenak ez du beretzat ere sortzen eta horrela, ezinbestean, besteren mendeko bihurtzen da. Hau da:
Ez besterentzat ez beretzat sortzen ez duena ez da sortzaile ezinbestean.
Inorentzat sortzen ez duenak ezinbestean bere buruarentzat sortuko du.
Besterentzat eta beretzat ez sortzeak besteren mendeko izatea dakar.
Bere buruarentzat ez ezik besterentzat ere sortzen duena besteren mendeko bihurtuko da.
Neskatila hori baratxuria baino ..... da.
faltsuagoa
zintzoagoa
finagoa
txikiagoa
Toki-izen zerrenda hauetako zein dago ondo euskara batuan?
Balentzia, Madrid, Erroma, Gasteiz.
Valenzia, Madrid, Roma, Gazteiz.
Balentzia, Madril, Roma, Gazteiz.
Valentzia, Madril, Erroma, Gasteiz.
Epailearengana eraman dute, baina txintik ere ez du ...
esan.
hitz egin.
egotzi.
ebatsi.
Esaten ari nintzaionarekin bat ez zetorrela ikusirik,
gaiz aldatu nintzen.
gaitaz aldatu nuen.
gaiaz aldatu nuen.
gaia aldatu nuen.
Norbaitek "Tira, tira!" esanez erantzuten badizu, zer esan nahi du?
Zurekin erabat konforme dagoela.
Haserretu egin dela zurekin.
Zehaztasun handiz ari zarela.
Ederra bota duzula.
Zein da Zuzena?
Horregatik etorri zen, ez besterik.
Horregatik egin zuen, ez beste ezergatik.
Horregatik ez ezik, zuk esandakoaz ere baliatu dira.
Nahiz honekin nahiz eta zurekin ongi moldatzen naiz.
Zein da Zuzena?
Ezkerreko hankak lokartu dit.
Ezkerreko hanka txindurritu egin zait.
Ezkerreko hanka lotaratu zait.
Ezkerreko hanka ezin esnaturik gelditu zait.
Elurra gogotik egin zuen joan den neguan. Zer esan nahi du?
Elurra denen gustura egin zuela.
Elur asko egin zuela.
Uste baino elur gehiago egin zuela.
Elur-maluta handiak egin zituela.
Bihar autobusa garaiz helduz gero, osabarenera ..... bazkaltzera.
joan ninteke
joango nintzen
joango ninteke
joan nintzateke
Hiztegi batuari begira, zein da zuzena?
Arraultza, errez, pixkat, artzai.
Arrautza, erraz, piskat, artzain.
Arraultza, errez, pizka bat, artzai.
Arrautza, erraz, pixka bat, artzain.
Propio etorri naiz zuek ikustera. Beste era batera:
Lasai asko etorri naiz.
Beren-beregi etorri naiz.
Aitaren batean etorri naiz.
Zuek ikusteko aitzakian etorri naiz.
Izena ukaturik izana ukatzen delako itxurak eginez bizi da jende anitz. Bestela esanda:
Izena ukatzeak izana ukatzea eragingo balu bezala bizi da makina bat.
lzenari eta izanari uko eginez bizi da hainbat eta hainbat pertsona.
Bakarren batek pentsatu ohi du izena ukatzeak izana ukatzea dakarrela.
lzena eta izana ukatzerik ez balego bezala bizi da jende ugari.
Ondorengo esaldietatik, zein da zuzena?
lnguruko enpresek errekara bota egiten dituzte zakarrak.
Sukarra etorri egiten den bezala joaten da.
Hitzarmenak eta antzekoak irakurri egin behar dira izenpetu aurretik.
Gauero irakurri egiten dizkiot umeari ipuinak.
Zer, oso lanpeturik zabiltza ala?
Bai, zorroa bete lan.
Bai, sakela bete lan.
Bai, galtzak bete lan.
Bai, burua bete lan.
Hitz zerrenda horietan, zeinetan daude ortografi akatsak?
ltxura, saihets, ospakizunak.
Atxegina, hautsa, garrantzitzua.
Itsua, saiatu, osasuntsu.
Kutsadura, behinik behin, aprobetxatu.
Zein da zuzena?
Tenisean jolastu; tanto berri bat.
Tenisera jolastu; beste tanto bat.
Tenisean jokatu; beste tanto bat.
Tenisera jokatu; tanto berri bat.
Erlijioaren irakaskuntza Eskolari ..... Elizari dagokiola uste dut.
beharrez
ordea
ezik
barik
Zeri edo nori esaten zaio amazulo?
Amarik ez duen umezurtzari.
Amaren urruntzeak umearengan eragiten duen hutsuneari.
Amaren behar nabarmena erakusten duen haurrari.
Amari egotzi behar zaion hutsuneari edo kalteari.
Kirolari ospetsua lasterka, eta atzetik, autografo eske, zaletu ..... Zein dago gaizki?