ENTZUTEZKO ULERMENA. LEHEN ATALA:
Agustin Egurrola Euskal Herrira ...
- askotan etortzen da.
- oso gutxitan etortzen da.
- noizean behin etortzen da.
Australian noiz izan da?
- Orain dela gutxi.
- Orain dela bost hilabete.
- Orain dela denbora franko.
Non igaro zituen Agustin Egurrolak lehenengo urteak?
- Lehendabizi Markinan.
- Markinan baino lehenago Etxebarrin
- Hogeita zazpi urte arte Markinan.
Lehenengo aldiz Pirinioetara norekin joan zen?
- Mutrikuko tal de batekin.
- Elgoibarko aldra edo talde batekin
- Elgoibarko mutil batekin.
Suitzara joan nahi zuen ...
- lan premian zegoelako.
- mendi handiak daudelako.
- lanean aritzeko gogorik ez zuelako.
Ingelesa noiz ikasi zuen?
- Frantsesa ikasi ondoren
- Donostian bizi zela
- Hogeita bi urte inguru zituela.
BIGARREN ATALA:
Agustin Egurrolak munduan zehar ibiltzen ...
- lagun batekin ikasi zuen.
- bakarrik ikasi zuen.
- baserritar batekin ikasi zuen.
Erraza al da Agustinentzat bakarrik ibiltzea?
- Ez, zaharrek ez baitute ezertarako gogorik izaten.
- Ez, babes gutxi izaten baita.
- Bai, gazteek sasoi hobea izaten baitute.
Agustinen adineko jendeak kanpora joan nahi du?
- Nahi bai, baina ezin du.
- Ez du gogorik, ezta modurik ere.
- Aukera badu, baina ez du nahi.
Agustinen aita ...
- munduan zehar dexente ibilia zen.
- kezkatu egiten zen semea etxetik irtetean.
- ez zen etxetik irten zale.
Aitak inoiz bultzatu al zuen etxetik irtetera?
- Ez, ama izaten zen bultzatzen zuena
- Bai, lotsagarria baita etxetik ez irtetea.
- Ez, aitak ez zion inoiz esan etxetik irteteko.
HIRUGARREN ATALA:
Oharrak hartzeko ohitura handia al du?
- Bai, etxean nahiz kanpoan egon.
- Gaztea zenean bai, orain jadanik ez.
- Bai, bakardadeak bultzatu zuen oharrak hartzera.
Euskarazko liburuaren lehenengo moldapena ...
- euskaraz idatzi zuen berak.
- anaiak euskaratu zuen.
- euskara batuan idatzi zuen.
Zer-nolako hoteletan egiten du lo?
- Lau izarreko hoteletan ia beti.
- Ez du hoteletan lo egiten.
- Hotel on eta ez oso garestietan.
Bere ustez, libururik ederrena ...
- esperientzia eder eta erraza izan zen.
- gaztelaniaz idatzitako bat da.
- bost urte baino gehiago dira idatzi zuela.
ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA
Mirenekin joango da Bilbora. Harridura adierazteko, zein da okerra?
- Mirenekin joango dela Bilbora?
- Mirenekin joango den Bilbora?
- Norekin joango dela Bilbora?
- Nora joango dela Mirenekin?
Horrek zipitzik ere ez .....
- daki.
- du.
- dihardu.
- dauka.
Hurrengoetatik, zein da zuzena?
- Otsailatik maiatzara.
- Larunbatatik astelehenera.
- Zelaietik mendirantz.
- Izenetik abizenera.
Zer esan nahi du zelatatu hitzak?
- Norbaitek egindako ekintza txarrak edo legez kanpokoak agintariei jakinarazi.
- Norbaiti, bera konturatu gabe begira egon, egiten duenaz jabetzeko.
- Zaldiei eserlekua jarri, gizakiak beren gainean errazago ibiltzeko.
- Edozein abere, baina bereziki zaldiak eta txakurrak, gizakientzat hezi.
Zein da zuzena? Nire gogoz kontra hori egitera behartuko ..... , gorrotatuko .....
- banindu ........... nioke.
- banindu ........... nuke.
- balit ........... nuen.
- balit ........... nion.
Ez dago zalantzarik, hori mutrikuarra da. Aukeratu baliokidea:
- Hori mutrikuarra, inondik ere!
- Hara bestea, hori mutrikuarra!
- Hori mutrikuarra? Ezta hurrik eman ere.
- Hori mutrikuarra? Egon horretan!
Ez zen burutik maingua mutil hura! Zer esan nahi du?
- Ez zela batere inozoa.
- Nahiko buru txarra zuela.
- Ez zuela buru argirik.
- Ez zela burusoila.
Zein dago gaizki?
- Baionan elkarretaratu dira alderdi guztiak akordioa sinatzeko.
- Ezinegona eta elkarrenganako ezinikusia besterik ez dute sentitzen orain.
- Elkarrengandik urrun ibili beharrak eragiten dit tristura.
- Abokatu eta akusatuek elkar hitz egiten zuten etengabe.
Obrak direla eta, autobia ..... egingo dute.
- kateatu
- ebaki
- itxi
- hesitu
Besterentzat sortzen ez duenak ez du beretzat ere sortzen eta horrela, ezinbestean, besteren mendeko bihurtzen da. Hau da:
- Ez besterentzat ez beretzat sortzen ez duena ez da sortzaile ezinbestean.
- Inorentzat sortzen ez duenak ezinbestean bere buruarentzat sortuko du.
- Besterentzat eta beretzat ez sortzeak besteren mendeko izatea dakar.
- Bere buruarentzat ez ezik besterentzat ere sortzen duena besteren mendeko bihurtuko da.
Neskatila hori baratxuria baino ..... da.
- faltsuagoa
- zintzoagoa
- finagoa
- txikiagoa
Toki-izen zerrenda hauetako zein dago ondo euskara batuan?
- Balentzia, Madrid, Erroma, Gasteiz.
- Valenzia, Madrid, Roma, Gazteiz.
- Balentzia, Madril, Roma, Gazteiz.
- Valentzia, Madril, Erroma, Gasteiz.
Epailearengana eraman dute, baina txintik ere ez du ...
- esan.
- hitz egin.
- egotzi.
- ebatsi.
Esaten ari nintzaionarekin bat ez zetorrela ikusirik,
- gaiz aldatu nintzen.
- gaitaz aldatu nuen.
- gaiaz aldatu nuen.
- gaia aldatu nuen.
Norbaitek "Tira, tira!" esanez erantzuten badizu, zer esan nahi du?
- Zurekin erabat konforme dagoela.
- Haserretu egin dela zurekin.
- Zehaztasun handiz ari zarela.
- Ederra bota duzula.
Zein da Zuzena?
- Horregatik etorri zen, ez besterik.
- Horregatik egin zuen, ez beste ezergatik.
- Horregatik ez ezik, zuk esandakoaz ere baliatu dira.
- Nahiz honekin nahiz eta zurekin ongi moldatzen naiz.
Zein da Zuzena?
- Ezkerreko hankak lokartu dit.
- Ezkerreko hanka txindurritu egin zait.
- Ezkerreko hanka lotaratu zait.
- Ezkerreko hanka ezin esnaturik gelditu zait.
Elurra gogotik egin zuen joan den neguan. Zer esan nahi du?
- Elurra denen gustura egin zuela.
- Elur asko egin zuela.
- Uste baino elur gehiago egin zuela.
- Elur-maluta handiak egin zituela.
Bihar autobusa garaiz helduz gero, osabarenera ..... bazkaltzera.
- joan ninteke
- joango nintzen
- joango ninteke
- joan nintzateke
Hiztegi batuari begira, zein da zuzena?
- Arraultza, errez, pixkat, artzai.
- Arrautza, erraz, piskat, artzain.
- Arraultza, errez, pizka bat, artzai.
- Arrautza, erraz, pixka bat, artzain.
Propio etorri naiz zuek ikustera. Beste era batera:
- Lasai asko etorri naiz.
- Beren-beregi etorri naiz.
- Aitaren batean etorri naiz.
- Zuek ikusteko aitzakian etorri naiz.
Izena ukaturik izana ukatzen delako itxurak eginez bizi da jende anitz. Bestela esanda:
- Izena ukatzeak izana ukatzea eragingo balu bezala bizi da makina bat.
- lzenari eta izanari uko eginez bizi da hainbat eta hainbat pertsona.
- Bakarren batek pentsatu ohi du izena ukatzeak izana ukatzea dakarrela.
- lzena eta izana ukatzerik ez balego bezala bizi da jende ugari.
Ondorengo esaldietatik, zein da zuzena?
- lnguruko enpresek errekara bota egiten dituzte zakarrak.
- Sukarra etorri egiten den bezala joaten da.
- Hitzarmenak eta antzekoak irakurri egin behar dira izenpetu aurretik.
- Gauero irakurri egiten dizkiot umeari ipuinak.
Zer, oso lanpeturik zabiltza ala?
- Bai, zorroa bete lan.
- Bai, sakela bete lan.
- Bai, galtzak bete lan.
- Bai, burua bete lan.
Hitz zerrenda horietan, zeinetan daude ortografi akatsak?
- ltxura, saihets, ospakizunak.
- Atxegina, hautsa, garrantzitzua.
- Itsua, saiatu, osasuntsu.
- Kutsadura, behinik behin, aprobetxatu.
Zein da zuzena?
- Tenisean jolastu; tanto berri bat.
- Tenisera jolastu; beste tanto bat.
- Tenisean jokatu; beste tanto bat.
- Tenisera jokatu; tanto berri bat.
Erlijioaren irakaskuntza Eskolari ..... Elizari dagokiola uste dut.
- beharrez
- ordea
- ezik
- barik
Zeri edo nori esaten zaio amazulo?
- Amarik ez duen umezurtzari.
- Amaren urruntzeak umearengan eragiten duen hutsuneari.
- Amaren behar nabarmena erakusten duen haurrari.
- Amari egotzi behar zaion hutsuneari edo kalteari.
Kirolari ospetsua lasterka, eta atzetik, autografo eske, zaletu ..... Zein dago gaizki?
- jendetza.
- andana.
- piloa.
- mordoa.
Zein da zuzena?
- Damu dut hori egin izateari.
- Damu dut hori egin izana.
- Damutu dit hori egiteak.
- Damutzen dit hori egitea.
Ohar bat jarri diet, bihar etorri behar dutela esanez. Beraz:
- Konturatuta daude.
- Jakinaren gainean daude.
- Oharkabean daude.
- Ohartuta daude.
Zein da zuzena? Oporrak hartuko ditugu .....
- abuztuaren 8tik irailaren 5era.
- abuztuaren 8etik irailaren 5era.
- abuztuaren 8tik irailak 5ra.
- abuztuak 8-etik irailaren 5-tara.
Ziztu batean bukatu zen pilota partidua. Zer esan nahi du?
- Partidua txistua entzun zutenean bukatu zela.
- Partidua oso azkar bukatu zela.
- Partidua epaileek nahi izan zutenean bukatu zela.
- Partidua inor konturatu gabe bukatu zela.
Agindua argia da: eman ..... nori berea.
- dezan
- bedi
- bekio
- dadin
Emazteki txit setatia zen. Hots:
- Emakumezkoak behar asko egiten zuen.
- Anderea erabat apainduta ibiltzen zen.
- Emakumeak ez zuen erraz amore ematen.
- Andrea perretxiko zale amorratua zen.
Zein da zuzena?
- Zerbait edateko eta buelta bat emateko gogoak dauzkat.
- Festak eta alkohola oso lotutak daude.
- Esan dizkidate gauza batzuk, ez direla sinestekoak.
- Azkenengo hamar urteotan ez dut ikusi.
Hurrengo zerrendetatik, zein dago zuzen idatzita?
- Segundoa, gustua, olioa, harrikoa.
- Minutoa, makailua, tonoa, beroa.
- Katolikua, harrua, leloa, herrikoa.
- Sekretoa, asmua, faroa, gandua.
Arazo larri horrek .....
- kate bihurria ekar lezake.
- isats handia ekarriko du.
- buztan galanta ekar dezake.
- soka luzea ekarriko du.
Hilko naiz, baina ez naiz osoro suntsituko, geroagokoengan neure aztarna utzi gabe. Hau da:
- Geroagokoengan bere aztarna utzi gabe ez luke inork hil behar.
- Hil eta suntsituko bada ere, geroagokoengan bere aztarna utzi ondoren izango da.
- Hilko da, baina ez da erabat deuseztatuko, ondorengoengan utziko baitu bere aztarna.
- Hil eta guztiz suntsituko bada ere, geroragokoek gogoan izango dute.
Izan bedi zilegi ..... bere hizkuntzan hitz egitea!
- norbaitek
- bakoitza
- nork
- norbera
Berez, oso pertsona lasaia da "Martin; kostatuko zaizu hura ..... "
- bere baitarik kanpora ikustea.
- bere onetik irtenda ikustea.
- lekuz kanpo ikustea.
- bere-beretik aterata ikustea.
Zein da zuzena?
- Enpresako zuzendaria, Fermin Lizarraldek, hartu du erabaki hori.
- Datorren igandean, hilak 12, hasiko da ikastaroa.
- Ikastetxeko zuzendaria Manuel Agirre ez da etorri bilerara.
- Gaur lantegiko arduradunarekin, Fermin Mendia, egon naiz hizketan.
Zein da zuzena? Eskerrak Pello .....
- etorri delari.
- etorri delarik.
- etorri da.
- etorri den.
Aita alferra eta lotia, eta semea gauza bera. Han da:
- Semea aitaren kutuna da.
- Semea aitaren ezpalekoa da.
- Semea aitaren besoetakoa da.
- Semea aitaren begietakoa da.
Ortografiaren aldetik, zein da zuzena?
- Esteban Urkiaga (Lauaxeta), olerkari bizkaitarraren mundualdia, 1905-1937, laburra bezain joria izan zen.
- Hauxe bota zion Ciceronek Catilinari: "Aizu Catilina, kokolo hori quosque tandem?"
- "Argi esango dizuet: tentel madarikatuak dira oposizioko guztiak!", adierazi zuen alkateak (hainbat herritarren aurrean).
- Pott-eko hiru kide izan dira Bilbon: Ordorika (kantaria), Atxaga eta lturralde.
Hitz zerrenda hauetako batean hitz bat lekuz kanpo dago. Zeinetan?
- Haizetea, tximista, kazkabarra, ekaitza.
- Zauria, beltzunea, odolkia, ubeldua.
- Suhia, erraina, aitabitxia, neba.
- lturgina, igeltseroa, hargina, arotza.
Ez bizkarreratu niri zure zorroa! Zer esan nahi du?
- Erantzukizuna zeurea dela, ez nirea.
- Ez zarela nire kontura biziko, ez horixe!
- Jan-edan kontuan neurriz ibili behar dela.
- Zorren karga zeuk hartu behar duzula.
Zein da zuzena?
- Jenio txarrez mintzatu zaidanak korrika irten da.
- Horiek ez dira gaur egun kezkatzen didaten arazoak.
- Lezakeenak egiten ez badu, zer eska diezaiokegu ez lezakeenari?
- Jarrita daudenek ez diote Arantxarekin ateratzen zenari ezagutzen.
Ez nuen behar bezala garbitu, eta zauria ..... egin zait.
- herdoildu
- gaiztotu
- abaildu
- beratu
Hurrengo zerrendetatik, zein dago zuzen idatzita?
- Igerri, izkutatu, somatu, bapatean.
- Igarri, ezkutatu, sumatu, urrun.
- Jesarri, jaitxi, eskaini, hurrun
- Jezarri, jeitsi, eskeini, bat-batean.
Josetxo neure besoetakoa dut. Zer esan nahi du?
- Josetxo nire besoetan hazitakoa dela.
- Josetxo nik bataiatu nuela.
- Neu naizela haren aita pontekoa.
- Josetxo nire iloba dela.
Ez da izurririk, ez pozoinik nagitasunak bezainbateko kaltea eragiten .....
- duela.
- duenik.
- duena.
- duenentz.
Epelak esan dizkigu Mikelek. Hau da:
- Txepel dagoela adierazi du, zer egin ez dakiela.
- Sekulakoak esan dizkigu.
- Bere zalantzak adierazi dizkigu.
- Kontu kontari aritu zaigu.
Nornahik ezagutzen ditu ondorengoak, hemen bilduak eta hor barrena sakabanatuak. Hau da:
- Ondorengoak ederki ezagutzen ditu hemen bilduak eta hor barrena sakabanatuak.
- Edozeinek ezagutzen ditu hemen bildu eta hor barrena sakabanatutako ondorengoak.
- Nornahik ezagutzen ditu ondorengoak, hemen eta hor bildu eta sakabanatuak.
- Edozeinek ezagutzen ditu ondorengoak, hemen bildu eta hor barrena sakabanatuagatik.
Hori Iñakiren eta Edurneren zeregina da. Beraz, .....
- nik ez dut inoren galtzetan sartzeko asmorik.
- nik ez dut haien atorra jantzi nahi.
- nik ez dut haien plateretik jateko gogorik.
- nik ez dut haien itzala izan nahi.
............. mendian ........ ordekan bikain moldatzen da txirrindulari hori. Aukeratu egokiena.
- Nola ....... hala
- Non ......... non
- Non ......... baita
- Bai ......... hala
Euskara batuan, zein da zuzena?
- Ate aurrean itxarongo zaitut.
- Etxeraino lagundu diote.
- Afaltzera gonbidatuko diet.
- Gaur ere musean irabaziko zaitut.
Aizu, bi urte egin dituzu Irlandan eta ikasi al duzu ingeles apurren bat? Ezinbestean ikasi duzula adierazteko, zer erantzungo duzu?
- Jakina ikasi!
- Baita ikasi ere!
- Bai zera ikasi!
- Beharko ikasi!
Jardunaldiak ..... izango dira.
- Donostiako San Inazioren elizan.
- Donostiako San Inazio elizan.
- Donostiako San Inazioko elizan.
- Donostiako San Inaziorenean.
Noiz dira herriko jaiak?
- Irailaren 7tik 21era.
- Irailak 7tik 21era.
- Irailaren 7tik 21etara.
- Irailak 7 -21.
Goian zerua eta behean lurra bizi da. Aukeratu esanahi egokiena.
- Etxeorratz batean bizi da.
- Miseria gorrian bizi da.
- Inor baino zoriontsuago bizi da.
- Zerua eta lurra besterik ez du ikusten.
Horrenbeste erabiliz gero, telefonoaren fakturak ezusteko galantak ekar .....
- diezazkiguke.
- dizkiguke.
- zaitzake.
- liezaguke.
Hurrengo hitz zerrendetan, zein dago erabat zuzen?
- atertu, harbel, gende, saihestu.
- hauspo, ohiuka, peseta, zimaur.
- ildo, hunkitu, huskeria, ziur.
- arreta, leihaketa, gutxietzi, isurde
Norbait zure ondotik bidali nahi izanez gero: Ez zaitut berriro ikusi nahi! ..... </em
- Bejondeizula!
- Purra!
- Utikan!
- Topa!
Zein da zuzena? Kontuz tunelean, .....
- argi gutxi dagoela!
- argi gutxi dagoela ta!
- argi gutxi baitago eta!
- argi gutxi dago eta!
Bertso zaharrak erruz zekizkien hark.
- Oker ikasi zituela.
- Asko zekizkiela
- Nahastuta zegoela.
- Akats asko egiten zituela.
Denboraren errotako hautsez gaindi gera daitekeen obra taxutzea du artistak helburu. Hau da:
- Gera daitekeen obra osatzeko bere denborari eta gerokoari erreparatu behar dio artistak.
- Bere garaiari zuku guztia atera behar dio artistak behin betiko lana taxutzeko.
- Sasoian sasoikoa baino areago, artistaren xedea lan iraunkorra osatzea da.
- Une jakin batí nahiz tradizioari erantzuten dio artea helburua duen artistaren lan iraunkorrak.
Zein da zuzena?
- Kalearen zehar doanean bakarrik ikusten dut.
- Beste egunean neska horrekin ikusi nuen Marixabel.
- Horretaz aparte, beste hau ere erakutsi nahi nizueke.
- Biren egun barru hemen izango naiz berriz ere.
Segidako perpausen artean, zein EZ da egokia?
- Edozein huskeriagatik haserretzen dena erretxina da.
- Ondasunik ez duena behartsua da.
- Bere egitekoa ongi betetzen duena langilea da.
- Hizketan etorri jarioduna duena hitz-motela da.
Norbera egiteko prest ez dagoen gauzarik ezin agindu dakioke besteri. Hau da:
- Ez diogu inori gauza zailik agindu behar.
- Agintzen duguna egiteko prest gaudenean ez diogu besteri ezer eskatu behar.
- Besteri agindu dakiokeen gauzarik zailena egiteko prest egon behar dugu.
- Ezin diogu beste inori agindu geu egiteko prest ez gauden gauzarik.
Rikardori ..... omen dio.
- bihotzekoak eman
- bihotzekoak jo
- bihotzekoak harrapatu
- bihotzekoak heldu
Zein da zuzena?
- Guri ez ziguten ezer ez esan, eta beste inori ere ez.
- Gutxi den arren, zerbait ezer baino gehiago da.
- Atera naiz, eta ezertarako, inor ez baitago kalean.
- Ezer gutxi egin dezake, inoren laguntza eskatu ezean.
Norbaiten edo zerbaiten al de apustu egiteko, zer esango zenuke?
- Eskua jokatuko nuke ...
- Lepoa jokatuko nuke ...
- Purrust egingo nuke ...
- Zotz egingo nuke ...
Zahar eta ezinduen ..... iritsi omen zaie agindutako osasun laguntza.
- %20ari
- %20ri
- %20ei
- %20-ei
Lagun batek liburu batzuk eskatuz gero, nola emango zenioke ezezkoa?
- Et, et, et... ekar iezazkidak lehenengo aspaldi eramandakoak.
- Hi izanda, eskatu baino ez daukak!
- Hiri? Nola ez ba?
- Ez diat libururik uzten, baina hi haizenez ...
Zein da zuzena?
- Urtean zehar zerbait aurreratuz gero, udan txango ederra egingo genuke.
- Duela urte batzuk, edonork bidaiatzeko aukera ezinezkoa izango litzatekeen edonorentzat.
- Musikarik ez balego bizitza ez zen berdina izango.
- Aspaldi etorri nintzen Gasteizera eta orain ezingo nintzen herrira itzuli.
Goialdeko ostertz zabalean hodeiak ikusten dira eta hauen artean erpinek agerian uzten dituzte mendi malkartsuak. Hau da:
- Mendi maIkartsuek agerian uzten dituzte goialdeko ostertz zabalean erpinak.
- Zeruertzean erpinak ageri dira, eta horiek begi-bistan uzten dituzte mendi maIkartsuak.
- Zeru zabalean., hodeien artean, erpin maIkartsuak ageri dira.
- Zeruertzean mendi maIkartsuek hodeien artean islatzen dituzte gailur zabalak.
Zein da zuzena?
- Haurdunaldian umekiari kaIte izugarriak suertatzen dizkio tabakoak.
- Bere txikian, Gipuzkoak mendi bikainak eta makina bat hondartza dotore ditu.
- Abiadurak eta arretarik ezak dute istripu askoren erruduna.
- 1999an 1998an baino hil gehiago eman ziren auto istripuetan.
Zein da zuzena?
- Ume guztiek eskubidea dute hezkuntza ona jasotzea.
- Bizitza non igarotzea bakoitzaren kontua da.
- Gehienetan, gauza guztiak konpontzen dira hitz egiten.
- Hoberik ezean, gauden tokian gelditzea dugu onena.
Azterketa oso zaila izango da; ..... , hobe duzu lehenbailehen ikasten hasi.
- hortaz
- hain zuzen
- hala nola
- bestalde
Minbiziak ..... hil zen.
- jota
- oldartuta
- buItzatuta
- behartuta
Oso ondo ari zen, gainera, lehen talderako ..... zeukaten, baina futbola uztea erabaki du.
- begiz jota
- begitan hartuta
- eskuineko begian
- begikoa botata
Txineraz eginda ere, nik adituko dizut. Zeinek EZ du adostasuna adierazten?
- Zera adituko duzu zuk!
- Horixe adituko duzula!
- Adituko ez duzu, ba!
- Noski adituko duzula!
Bietako bat: ..... ez daki deus, ..... engainatu egin nahi gaitu.
- edo ........edo
- ala ........ ala
- ala ........ edo
- edo ........ala
Horrenbeste lan egin eta ez du ezer kobratzen. Hau da:
- Musu truk egiten du lan.
- Aho bete hortz ematen diote.
- Larrutik ordaintzen diote.
- Huskeria irabazten du.