jakintza_avatar.gifMaite Goñi (euskaljakintza)

SINONIMOAK EMAN 05-03-12 (C aukera)

Ondoko esaldietan markatuta dauden hitzen sinonimo bana jarri behar duzu, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Erantzunetan ahalik eta sinonimo gehien ipintzen saiatu gara; dena den, gerta daiteke zurea ondo egotea eta hemen ez azaltzea.
Nahi adina diru izan arren, hain zarpail janzten zen, eskalea ematen zuen.
Kartak oso zaharrak ziren, eta sano koipezturik zeuden.
Agindutako diru-laguntzen beha daude Lapurdiko laborariak.
Esploratzaileak oihanean gaindi abiatu ziren, Nilo ibaiaren sorburua aurkitu nahian.
Oso artetsuak omen ziren Erdi Aroko artisauak bitxigintzan.
Ez dit ezerk higuin handiagoa ematen zigarro usainak baino.
Ederki berdinduta atera ginen jatetxe hartatik.
Nire belaunaldikoak lan eginez gihartutako pertsonak gara.
Otsoaren zantzuak antzeman zituzten ehiztariek bidezidorreko lur bustian.
Benetan eguraldi goibela zegoen otsaileko goiz hartan.