AHOZKOAREN ULERMENA 1
Erauskinek, ilobekin basora joatea gustatzen omen zaiola eta, zer dio?
- Umeek presaka ikusten dituztela gauzak.
- Lasaiago ibili behar denez, hobeto ikusten dela basoa.
- Bakarrik joatea askoz hobea dela berarentzat.
- Umeak aspertu egiten direla beti eta ez diotela naturari erreparatzen.
Basurdea dela eta, zer dio?
- Oso gutxi dabilela gure basoetan.
- Basurdea badabilela, baina basoa zikina dagoelako.
- Ugari dagoela, ehizarik ez denean ez zaiolako erasotzen.
- Basurdeeentzat basoak lorategi bihurtu nahidituztela kalekumeek.
Erauskinen ustez, basoa ...
- guztion ondarea da.
- baserritarrek zaindu eta kaletarrak paseatzeko da.
- Gipuzkoan, behintzat, %80 herriarena da.
- jaberik gabekoa da.
Zer dio basomutil hego-amerikarrez?
- Ugari dabilela Ataunen auzolanean.
- Zortzi ordu lan egin eta gero etxera joaten direla.
- Ekuador aldekoak igeltsero izateko etortzen direla.
- Haiek ere beste guztiok nahi duguna nahi dutela.
Zer esan du basoko sute eta erreketei buruz?
- Itzaltzen ibilitakoen ahaleginak itzaltzen duela sua, eta ez naturak.
- Igande eta jai-egunetan debekatuta dagoela sastrakak erretzea.
- Bi lagun nahikoa direla basoan sua zaintzeko.
- Sasiak eta adar-puntak utzi egin behar direla negurako.
AHOZKOAREN ULERMENA 2
Arratsaldeko seietan ke-lainoa ikustea txarra dela dio. Zergatik?
- Eguzkia sartu ondoren sua itzali egin behar delako.
- Arduradunei abisua pasatu behar zaielako.
- Eguerdiko ordu batetik aurrera, sua itzali beharra dagoelako.
- Eguzkia sartu baino bi ordu lehenago sua itzali egin behar delako.
Suak gora egiten duenez ...
- hobe da lehenengo goiko sastrakak erretzea.
- hobe behetik hastea, hartara behetik gora dena erreko du eta.
- beti beherantz ihen egin, errekatik ez baita pasatuko.
- baso-jabeak sastrakak pila batean jartzen ditu goi-goian.
Zer dio perretxikoez eta perretxiko biltzaileez?
- Ordizian feriarik ez balitz, ez legokeela perretxikoak non saldurik.
- Gipuzkoarrek fama oso txarra dutela.
- Garai batean, perretxiko txikia ikusiz gero hazten uzten omen zutela.
- Perretxiko-biltzaile gipuzkoarrek mesede egiten diotela basoari.
Ehiztari jendeari buruz, zer dio?
- Ehiztarietan inor ez dela zintzoa.
- Foru Aldundian diru asko dabilela, asko.
- Ehiztarien elkarteak lurjabearekin konpondu behar duela postuak non jarri.
- Ehiztari gehiago bai, baina geroz eta ehiza-postu gutxiago dagoela.
Mendia, gaurko mendizaleak ... Zer esan du?
- Mendian mila metrotik behera dabilena ez dela benetako mendizalea.
- Ahal den goren autoan igotzea komeni dela, gero handik gora mendira jotzeko.
- Mendizalea menditik arnasa larrituta itzultzen dela.
- Oso ohitura gutxi dagoela herritik bertatik mendira abiatzeko.